20110411

Cauca enpresa


Trenque Lauquenen oso ospetsua den lantegi bat dago.
Bere izena “Cauca” da. Caucak txokolateak eta esne-goxokiak egiten ditu.
Hasieratik familia-enpresa da eta bere produktuak artisauak dira.
Bere produktu ezagunena Vauquita da, oso goxoa da: esne-goxoz eta azukrez osatutako karratu bat da.
Caucak bonboiak ere egiten ditu., txokolatezkoak eta fruituz beteak.

Lehenengo Caucak bere produktuak Trenque Lauquenen bakarrik saltzen zituen, baina orain Argentina osoan dira ospetsuak.
Pazko-astean eta eguberrietan bere erakusleihoak paregabeak dira. Txokolate oso ona jan nahi izanez gero, Trenque Lauqunera etorri behar duzu.
Txikia nintzenean amak, ongi portatuz gero, Vauquita bat ematen zigun.
Txori txiki batek esan dit Gabiri ere asko gustatzen zaizkiola.

Oracle


Oracle 1977 jaio zen Silicon Valeyen. Bere izena Software Development Laboratories (SDL) zen.
Gero 1979an bere izena aldatu zen, Relational Software, Inc. (RSI).
Oracle Relacional datu-baserik onena da eta orain sei edizio ditu:

  • Oracle Database Enterprise Edition (EE).
  • Oracle Database Standard Edition (SE).
  • Oracle Database Standard Edition One (SE1).
  • Oracle Database Express Edition (XE).
  • Oracle Database Personal Edition (PE).
  • Oracle Database Lite Edition (LE).

Doakoa Express Edition edizioa bakarrik da.

Oraindik orain, Oraclek eskuratu zuen Sun Microsystems eta harekin MYSOLez arduratzen den enpresa komertziala.

Informazioa wikipedian

Istilart enpresa


Arechabalaren bizitza oso interesgarria iruditzen zait, hemen Coronel Pringlestik hurbil, Tres Arroyosen Juan Bautista iItilartek 1898 urtean enpresa handi bat eraiki zuen.
Juan Bautista Istilart iparraldean, Macayen jaio zen 1867ko uztailaren 29an. Argentinara 10 urte zituenean etorri zen.
Tres Arroyosen irin–errota batean egiten zuen lan, administratiboa zen, baina lan hori ez zitzaion gustatzen, eta, 1898an bertako ekonomia ongi zebilenean, lantegi bat ireki zuen: hantxe sortu zen bere lehen asmakizuna eta beste asko.
Lehenengo mundu gerra izan zenean, bere enpresaren irabaziak asko gehitu ziren eta garai horretan, 1915ean, Istilart markako produktu ospetsuena sortu zen: egur-ikatzeko sukalde ekonomikoa (cocina economica).
Burdin salda zen eta brontzezko burdineria zuen. Burdinazko bere plantxak eta labea janaria egiteko oso onak ziren. Argentinan nahiz Argentinatik kanpo arrakasta handia izan zuen sukalde honek. Istilart nazioarteko izen handiko enpresa zen.
1922an Istilart haize-errotak fabrikatzen hasi zen. Ereiteko makinak ere bai.
Milaren bat gizonek lan egiten zuten Istilarten lantegietan..
Istilart Argentinako industria da eta kapital lokalak dauzka, baina bere sortzailea Euskal Herrikoa zen. Enpresa hau oraindik jardunean da.

Susaeta argitaletxea


Juan Susaeta beste etorkin euskaldun bat zen, Antioquiara 1960 urtean iritsi zen, eta Susaeta argitaletxea sortzeagatik bihurtu zen enpresaburu.
Gaztetatik argitaratze negozioan sartu zen anaia Raimundorekin, eta 1963an Madrilen Susaeta Editoreak enpresa sortu zuten. Haur literaturan espezializatu ziren.

Urte batzuen buruan, Ameriketara anaiarekin bidaiatzea erabaki zuen eta horrela Perura joan ziren, Iberia argitaletxean lan egitera. Handik Juan Kolonbia pasatu zen, eta Medellin hirian ezarri.

Medellinen Espainiako kontsula izan zen. Bertan inprimategi/argitaletxe bat ireki zuen. Everado Zapata Santillanaren Cromos eta Abeze Coquito merkaaturatzen hasi zen.

Geroago, enpresa hau Susaeta Editoreak bihurtu zen, eta egoitza Medellindik hurbil dagoen Envigadon izan zuen.

Gero Juan Susaetak Jorge Luís Osorio Quijanora ezagutu zuen, eta biok Nacho Kartila atera zuten. Arrakasta handia izan zuen lan honek, tirada handia izan zuen, eta Susaeta Hispanoamerikan oso editorial ezaguna bihurtu zen.

RJPG

Orain dela lau urte, lau janari-ingeniari lagun, elkarrekin bildu ziren lan egiteko.

Lehenengo saio batzuk egin zituzten, adibidez: tomateak deshidratatu.

Gero, mahats-esportatzaile txiki batentzat kalitate-kontrol batzuk egin zituzten.

Lauren deituren inizialak elkarrekin jarri eta RJPG enpresa sortu zuten.

Lau Ingeniari neska hauek astero astelehenetik ostiralera zortzietatik bost eta erdietara lan egiten dute, denek enpresa desberdinetan.

Lan ordua bukatu ondoren, "RJPG" enprea txikian lan egitera joaten dira.

San Juanen kalikate-kontrolak toki desberdinetan egiten dituzte.

Honek ordu asko eskatzen die.

Zorionez, ordea, hau udan bakarrik egiten dute. Baina bere arrakastarekin oso pozik daude.

Boxeoa


Niri boxeoa ez zait gustatzen, eta ez du ulertzen nola egin ahal duten gizonek eta emakumeek. Askotan galdetzen diot neure buruari nola hasi zen basakeria hori.
Interneten bilatu dut eta orain ulertu dut: Gizakiak berezkoa du.

Borroka eta boxeoa bi kirol zaharrenak dira. Egipton eta antzina, ekialdean kristo baino lau mila urte lehenago, egiten zituzten borrokak.
Antzinako Grezian Joko Olinpikoetan ere egiten zen boxeoa. Hasiera-hasieratik, oso kirol herrikoia izan zen.
Erroman, borrokalariek saskiak erabiltzen zituzten eskuak babesteko.
Garai modernoan, lehen boxeo- borroka Ingalaterran izan zen. Albermale dukeak albermarle bere maiordomoaren eta bere harakinaren arteko borroka antolatu zuen.
XVIII. mendean diruagatik borrokatzen zuten eta ikusleek apustuak egiten zituzten.
1865. urtetik aurrera, arautzen hasi ziren, eta gaur egun erabat araututa dago.
Argentinako Mendozan Euli pisuko munduko txapelketa jokatu zuen Pascual Perezek, 1954. Urtean. Eta, irabazi egin zuen. Argentinar batek lortu zuen lehenengo boxeo-titulua izan zen.

JCI




1910ean, Saint Louis hirian, Missourin, Estatu Batuetan jaio zen The JCI – Junior Chamber International erakundea.
Henry Giessenbier buruzagi gazteak eratu zuen elkarte hau, eta bere helburua hiriko arazoetan parte hartzea zen.
1918an elkartea kidetu zen St. Louis-ko merkataritza ganbara.
Berrogei urtetan Ingalaterran eta Kanadan eratu zituzten nazioarteko sareak eta, azkenean, 1944an Mexikon eratu zuten Naziarteko Gazte Ganbara, The JCI. Bere lehenengo Presidentea Luis Garcia Vidal izan zen.
Bere helburua da laguntza ematea giza taldeen aurrerakuntzari, aukera ematea gazteen buruzagitzari, gizartearen erantzukizunari, indar enpresariala eta lagunartekotasuna bultzatzea, eta aldaketa positiboak moldatzeko beharrezko baldintzak sortzea.

Bere bazkideak gazteak dira, 18tik 40 urtera bitartekoak eta orain 200.000 dira mundu osoan, 6.000 hiritan eta 100 herritan baino gehiagotan. 40 urte betetzen dutenean bazkideak irteten dira elkartetik, komunitatean buruzagi izateko.
Buruzagi askok parte hartu zuten JCI-n, adibidez politikariek, kirolariek, enpresariek, pertsona famatuek eta adiskide nabarmen ohiek JCI-ko Senatuan parte hartzen dute. JCI Senatua oso elkarte eraginkorra eta garrantzitsua da mundu osoan.

JCI gobernuz kanpoko erakundea da eta parte-hartze bizia du Nazio Batuen Erakundean (NBE). JCI-k lan asko egin du beste erakundeekin mundu osoan.

Rio Cuartoko herri antzokia



Hau da gure Herri Antzokia, argazkia gaurkoa da.
1905 Apirilaren 16an, Rubén Agüero alkateak antzokiaren oinarrizko lehenengo harria jarri zuen.
1904an, Rio Cuartoko antzoki eraikinaren ideia finkatu zen eta Río Cuartoko bi hiritarrenek hartu zuten parte: Elías Moyanok eta Mariano Argüellok.
Antzokia egiteko lurrak Elías Moyanok eman zizkion lurrak, eta Mariano Argüellok, berriz, 50.000 pesoko mailegu bat.
Urte bete ondoren, Mariano Argüellok mailegua dohaintza bihurtu zuen.

Datu interesgarri bat: Mariano Argüello nire senarraren birraitona zen. Senarraren sendiak esaten du lurra Marianorena zela, eta lurra txarra zelako utzi ziola udalari.
Gaur egun herriaren erdian dago antzokia, eta diru asko balio du. Argüello birraitona oso gizon eskuzabala zen, nonbait.
Juan Bautista Arnaldi arkitekto italiarrak egin zuen antzokiaren proiektua.
Arnaldiren zehaztasun batzuk antzoki eraikinean aipatuko ditut: kalitate oneko adreilua erabili zuen, harea Rio Cuarto ibaitik atera zen, karea Córdobatik ekarri zuen, aurreko atearen atalaseak marmolaz egin zituen, Argentinako zoruak erabili zituen eta antzeztokia egiteko Aleppo pinuaren egurra erabili zuen.
Parteli anaien eta Juan Marchesiaren enpresa eraikitzaileek egin zuten antzokia.

1909 irailaren 9an inauguratu zen gure Antzokia…eta Ermele Novelliren antzerki-konpainiak egin zuen lehen espektakulua.
Bi antzerki lan aurkeztu zituen: Papa Lébonard eta Hamlet.
Herri antzokian, denboran zehar, zenbait jarduera izan dira: itxita egon zen denboraldi batean. 1920an zinema-aretoa zen (garai hartakoa da argazkia), eta 1921ean Udalak Marinosci-Ianacone enpresarioei eman zien zuzentzeko.

Orain dela bost urte, 2007 apirilaren 16an Antzokiak ehun urte bete zituen, eta berrikuntzak egin zituzten eta berriro inauguratu zuten.

Gure antzokia inportantea da, Rio Cuarto probintziako bigarren inportanteena da,, eta nazioarteko eta hemengo antzerki lanak aurkezten ditu urte osoan.

Fernet Branca




1845 urtean, Milan hirian, Santo Tomaso eliza ondoan. Bernardino Branca famazialariak belarrak, azalak, zailak eta fruituak nahasten zituen eta edari digestibo bat sortu zuen: Fernet Branca. Urte horretan bertan ireki zuen lehenengo lantegia Corso di Portan.
1860 eta 1892 bitartean, edaria ezaguna egin zen, ez Italian bakarrik, Europan osoan baizik. Eta sari ugari irabazi zuen.
En 1893 urtean, Leopoldo Metlicovitz artistak “arrano-botila-mundua” isiologoa asmatu zuen.
Garai horretan 40 herritan baino gehiagotan saltzen zuten, eta Amerikara esportatzen hasi zen.

1925 eta 1934 bitartean Buenos Airesen, Saint Louisen (Frantzia), Stuttgart–en (Alemania) eta New Yorken fabrikatzen hasi zen, baina landare-estraktua Italiatik bidaltzen zuten.
1965ean, Milanen jaio zen Brancamenta.

1982. urtean, Tortuguitan, Buenos Aires probintzian, Fratelli Brancak lurpeko upeltegi modernoa eraiki zuen.

Magnasco Hnos enpresa




1885ean hasi zen Magnasco Hnos enpresa esnearen eratorriak ekoizten, baita abere-lurrak ustiatzen ere.

Argentinan, familia-enpresa honek bere arloan leku nagusia izan du. Gaur egun bere sortzaileen ondorengo laugarren eta bosgarren belaunaldiek zuzentzen dute. Argentinako Esne–enpresa zaharrena da.
XIX. mendearen hasieran, hiru anaia, Luis, Fortunato eta José Magnasco Santa Margharitatik atzerrira joan ziren, Italiatik Argentinara, etorkizun hobe baten bila.

Txakadan, Argentinako esne-industriako merkatariekin eta ekoizleekin harreman handia izan zuten.1885ean merkataritza-jardueretan hasi ziren. eta gaztak egiten hasi zen lehenengoetako enpresa izan zen Argentinan.

Hasieran bertako gaztak landu zituen, 5 langilerekin. Gazten artean Goya gazta egiten zuten.
1900 hamarkadan, enpresak Chubut azken-buruko gazta sortu zuen eta momentu horretatik, gazta italiarrak egiten hasi ziren. Adibez Reggianitto, Sardo, eta Provolone. Gainera Edam eta Gruyere.
Luis Maganascok, 1916an, Tedín Uriburun, Anchorenaren jabetzan, zelai bat errentan hartu ondoren,zenbait eraikuntza egin zituen, gazta lantegia sortzeko.

Tamboak ere sortu zituen, lehengaiaz hornitzeko. Tamboak behiak jaisten dituzten tokiak dira, euskaraz ukuiluak.
Momentu hartan, lantegiak 18 tambo zituen, eta 29 langilek lan egiten zuten, baina esnea ere erosten zieten tambo pribatuei. Tambo bakoitzak ehun behi baino gehiago zituen.
Magnasco familiakoek 1969an itxi zuten Tedín Uriburun zegoen gazta lantegia,.
Beste lantegi bat erosi zuten, Tandilen. 1896an, “Enrique Schochek, Lowel & Christman Ltd” enpresa ingelesak sortu zuena, La Tandilera zuen izena.



1980an La Serenísima enpresak erosi zuen.
Ia mende bat geroago, 1973an, Atilio R Magnasco, bere ondorengo bat, Tandilen kokatu zen, izan ere, Tandil leku egokia da gaztak egiteko eta beti egon da tradizioa. Behiek larre naturaletan jaten zutelako.

Tamboak sortu eta gero, 1993an “Don Atilio Gazta” industria sortu zuen.
Gaur egun, Atilio empresa Magnascoren seme-alabek gidatzen dute.

20110407

Fortaleza del cerro, Montevideo, Uruguai




Fortaleza General Artigas (normalean Fortaleza del Cerro) gotorleku enblematiko bat da, Uruguaiko hiriburuan, Montevideon dago. Gotorleku hori Cerro de Montevideoren tontorrean dago. Montevideon oso ikur inportantea da, eta agertzen da Montevideoko armarrian.


Bere historioa luzea eta belikoa da. Hasieran, 1781. urtean, begirale postu bat fundatu zen Montevideoko badia eta portua begiratzeko, baina 1807ean Ingelesen gudarostea (Sir Samuel Auchmuty eta Sir Charles Stirling ziren gudarosteko Komandanteak) sartu zen Montevideora, urtebete geroago bukatu zen inbasioa. Kontestu honetan Espainako Koronak sortu zuen Gortoleku hau Montevideoko mendi tontorrean, baina 1811n hasi zen gure independentzia prozesua. 1817an Brasilgo gudarostea Montevideora sartu zen, eta Fortaleza del Cerro eta Montevideo osoa armaz eta indarrez hartu zuen. Orduan sortu zen “Provincia Cisplatina” (Brasilgo Estatu bat). Prozesu hori konplikatua izan zen eta 1825an Uruguaik bere Independentzi deklarazioa egin zuen, eta 1830ean jarri zen abian gure Uruguayko Ekialdeko Errepublika (República Oriental del Uruguay).
Gaur egun, Fortaleza del Cerro museo militarra da, eta paseo polita ere bai. Handik oso bista ona dago: Montevideo osoa ikusten da.


Tandilgo kalbarioa



Tandilgo Kalbarioa 1943.ean 1943. urtean zabaldu zen. Judean dagoen “El Golgota” kalbarioaren antzekoa omen da, eta munduan bigarrena.
Fortunato Devoto, apaiz, apezpiku eta astronomoari, burutu zitzaion eraikitzeko ideia zeren Tandileko ingurua oso pintoreskoa da eta. Mendiz inguratua dago eta mendi horien harriak granitozkoak dira. Redolatti sendiak donatu zuen lurra eta Alejandro Bustillo arkitektoak eraiki zuen. Gurutz bideak hamalau egonaldi ditu eta, azkenean, harrizko oso gurutze luze bat dago mendi tontorrean.
Gurutzearen gainean Frantziatik ekarritako marmolez egindako Kristo bat dago. Gurutzeak hamabost metro luze du eta guztiz zaila izan zen altxatzea.
Tandilgo udalak eukaliptoak, pinuak, olibondoak eta koniferak aldatu zituen lekua edertzeko.
Nazioko nahiz Probintziako gobernuek eta auzokoek beharrezkoa zen diru guztia jarri zuten eraikuntza egiteko, eta, zorionez, bukatu ahal izan zen.
Penagarria izan zen Devoto apaiza obra bukatu baino urte bete lehenago hil zela eta ezin zuela ikusi eginda.
Leku honetan, elijioa eta artea elkartzen dira eta isiltasunez betetzen da. Gurutz bideko egonaldiak Argentinako eskultorerik ospetsuenek egindakoak dira eta nahiz eta denbora pasa, oraindik daude zutik, udaletxeak zaintzen dituelako. Artista horiek ez zuten ezer ez kobratu beren lanagatik, donatu egin baitzuten.
Inauguratzeko, Argentinako lehendakaria etorri zen, eta 40.000 pertsona bildu ziren gurutze aurrean; honetaz gain, Pio XII Aita Santuak eskutitz bat bidali zuen une horretan irakurtzeko.
Jende asko etortzen da Tandilera Aste Santuan kalbarioa bisitatzera, baina oso garrantzitsua da sasoian izatea, beharrezkoa delako egonaldi guztiak bisitatu eta gurutze arte heltzeko.

Ingelesen dorrea, Buenos Aires, Argentina


Nahiz eta obeliskoa ezaugarriena izan, niri Ingelesen Dorrea gehiago gustatzen zait. Hau, Fuerza Aerea Argentina enparantzan dago, Retiro geltokiaren aurrean, San Martin kalearen eta Av. Del Libertadoren artean , oso leku polita da, portutik hurbil dago.
Av. Del Libertador gurutzatzen badugu, San Martin enparantza aurkitzen dugu, nire ustez Bs. Aireseko lekurik politena!!
1909an britainiarrek Argentinako herria omenez eraiki zuten.
“Revolución de Mayo”ren mendeurrena ospatzeko. Onartu ondoren material guztiak Inglaterratik ekarri zituzten baita pertsonal teknikoa ere.
Dorreak 7 pisu dauzka, seigarren pisuraino igogailuz igotzen da, eta handik ikus daiteke zazpigarren pisuan dagoen erlojua, portua eta Retiro-aldea.

“Justo José de Urquiza” eskola, Rio Cuarto, Argentina


1908ko uztailaren 13an inauguratu zuten eraikin honek estilo eklektikoa dauka. Angeluzuzen-formakoa da, eta, eraikinaren erdian, areto nagusia dago. 300 pertsonentzako aretoa da eta oso akustika onekoa. Areto honek bi hegaletan zatitzen du eraikina. Eraikinaren hegal bakoitzak angeluzuzen-formako patio zabal bat dauka. Patioak eta ikasgelak lotzen dituzten galeriak ere badaude.
Eraikinaren inguruan kanpoko patioak ikusten dira; Constitucion, Moreno eta Alvear kaleetan. Patio hauek oso aberatsak dira bai historikoki bai naturalki zeren eta zuhaitz-mota asko daude.
Horietako batzuk ehun urtetik gorakoak dira eta gehienak planetako eremu ezberdinetakoak.
Hauek dira ikus ditzakegun batzuk: Palo borracho de flores amarillas, acacia bola, palmera, lapacho negro, algarrobo chileno, tala, quebracho colorado chaqueño, pezuña de vaca, ceibo, acacia australiana eta cipresa besteak beste.
1988. urtean, eskolaren mendeurrena izan zenez, “Eraikin Historikoa” izendatu zuen Rio Cuartoko Udaletxeak, eta, aurten 103 urte beteko ditu uztailaren 13an.

20110406

San Juan


Nire herria Argentinako mendebaldearen erdian dago. San Juan du izena
Iparraldera La Rioja eta hegoaldera Mendoza probintziak daude.
“25 de Mayo” plaza nagusia ez da oso handia, baina polita dela uste dut.
Nire auzoaren izena “VESTA” da. Nahiko txikia da, baina oso atsegina ere bai.
Toki esanguratsuenetako bat “Dique de Ullún” da, baina momentu honetan oso ur gutxi dago, elurtza gutxi izan delako, horregatik ez dago hain erakargarri. San Juanen basamortuko klima dago.
Nahiz eta ur gutxi izan, orain lehen baino parke berdeagoak daude.
Hau guztia elurtzei eta gizakiaren lanari esker lortu da.
Ureztatze artifiziala eta elurtzak oso inportanteak dira hemen.

20110405

Moaiak, Pazko Uhartea, Txile




Bueno, Gure herriko mirari bereziena, Moaiak dira, dudarik gabe. Zaila izan zen guretzat ulertzea zergatik ez zen munduko 7 mirari berrietako bat 2007an, eta adibidez Brasilgo Kristo Askatzailea, bai. Gure ustez hautaketa oso araroa eta “berezia” izan zen, Internet bidez edo telefonoz bozkatzea ez da sistema ona, Brasilek 185.712.713 biztanle ditu; Mexikok, 103.263.388; Peruk, 30.000.000, eta Txilek 17.000.000 bakarrik. Datu horiek oso garrantzitsuak dira emaitzak ulertzeko. Machu Pichu leku zoragarria da, Chichen Itza baita ere, baina Moaiak Kristo Askatzailearekin konparatzea ez da posible.

Moaiak Pazko uhartean benetako miraria da, 800 -700 inguru urte dituzte, uharte txiki batean, ozeano erdian, 10-12 metro luze dira, eta 50 - 80 tona inguru. Eta gainera, 10 tonako harri gorrizko txapela dute. Nola izan zen posible egitea? Oraindik misterio bat da.

Txilek beste mirari batzuk ere baditu, baina mirari naturalak dira. Hauexek dira:



Barolo jauregia, Buenos Aires, Argentina


Barolo jauregia 1997tik Monumentu Historiko Nazionala da. Buenos Aireseko Mayo Etorbideko 1370ean dago. Luis Barolo eta Mario Palanti arkitektoek eraiki zuten jauregia.

Enpresario aurrerakoi eta aberatsa zen Luis Barolo 1890ean Italiatik Buenos Airesera iritsi zen.
Barolok uste zuen gerrak dena hondatuko zuela Europan.

Dibina Komedian aditua zen Barolok Dante Alighieriaren errautsak Buenos Airesera ekartzeko asmoa zuen.
Paranti ere literaturaren maisu-lan horietan aditua zen, beraz, biak olerki horietan inspiratu ziren jauregia eraikitzeko.

1919an hasi ziren eraikuntza egiten eta 1923an bukatu zuten.

100 m garai zen jauregia Hego Amerikako eraikuntza garaiena bihurtu zen, baita hormigoi armatuz egindako munduko altuena ere.
Arkitektura berezia du, bi estilo nahastu zituztelako: Veneziako gotikoa eta Indiako arkitektura erlijiosoa.

Hirigintzaren ikuspegitik jauregiak sormena eta inguruarekiko begirunea frogatu zituen.
Eraikinak 16.630mko azalera estalia du orotara. 22 pisu eta 2 lurzoru ditu. Gainean 9 igogailu ditu geroztik.
Karrarako marmolez egin zituzten eskailerek 1.410 maila dituzte.Burdineria, lanpara eta vitrauxekin edertu zituzten. Hormak eta zutabeak granitoz apaindu zituzten.

Igarobide nagusian jauregiak 9 bobeda ditu, infernua irudikatzen dutenak. Danteren omenez, Bobeda horietan idazkunak latinez egin zituzten. Inskripzio batzuk Virgiliorenak dira, edo Bibliakoak.
Goiko pisuak purgatorioaren zazpi mailen ikurra ziren; kupula egiteko , berriz, Indiako tenpluetan oinarritu ziren eta paradisua sinbolizatzen zuen
Kupularen leku garaienean faro handi birakaria zegoen 300.000 argizari zituena, eta Jainkoa sinbolizatzen du.
Jauregi honetan beti izan dira bulegoak, eta gaur egun ere bulegoetarako eraikina da.

Palacio Salvo, Montevideo, Uruguai




1923. urtean hasi ziren Salvo Jauregia eraikitzen, eta 1928an bukatu zuten.
3 pertsonak egin zuten jauregi hau: Mario Palanti arkitektoak, Lorenzo Gori ingeniariak eta Enrique Albertazzi margolariak.
Obra hau asmatu zuten pertsonak Salvo anaiak ziren eta horregatik dauka jauregiak haien izena.
Salvo anaiek finka erosi zuten eta 650.000 pes ordaindu zuten. Gaur egun Salvo jauregia dagoen lekuan La Giralda izeneko gozotegia zegoen lehen.
Leku honetan entzun zen lehen aldiz “La Cumparsita” tango ospetsua, 1917an.
Salvo jauregia hotela izateko eraiki zuten, Montevideo oso turistikoa zelako. Baina, Angel Salvo, anaietako bat hil egin zen eta bost urte geroago, José, hiru anaietan ezagunean.
Langile askok parte hartu zuen Salvo jauregia egiteko. Material garestiak erabili ziren erakintza egiteko: Carrarako marmola, Alemaniako granitoa eta Caucasoko haritza ateetarako. Lehenengo pisuko gelek Art Decó estiloa daukate Enrique Albertazzi margolariak margotu zituen, Jauregi legislatibokoak bezalaxe.
Niri asko gustatzen zait jauregi hau, beste bizitzan printzesa jaioko banintz Salvo jauregian biziko nintzateke.

20110404

Jesuiten Etxadia eta Etxeko kapera, Cordoba. Argentina


Cordobak eraikin enblematiko asko dauka, batez ere, Alde Zaharrean. 1573an Jeronimo Luis de Cabrerak eraikitako hiri honetan Jesusen Lagundia finkatu zen 1599an , eta bertan iraun zuen 1767an kanporatu zuten arte.

Kongregazio honek Cordobako bizitza espiritual eta kulturalean eragina izan zuen baita hezkunzan ere.
Izan ere, 1613an Unibersitatea sortu zuten; mende berean Konbiktorioaren Egoitza eta Nobiziatua ere eratu zituen.
Eraikin hauek guztiek Jesuiten Etxadia osatzen dute. Eta gaur egunean.
Cordobako Unibersitate Nazionala, Jesusen Lagundiaren Eliza, Etxeko Kapera eta Monserrateko Ikastetxe Nazionalak bertan dute egoitza.
Jesuiten Etxadiak garrantzi artistiko eta historiko handia dauka eta ondorioz, UNESKOK Gizadiaren Ondare izendatu zuen.
Badago kapera txiki-txiki bat, Caseros kalean dago, Elizaren ondoan eta Jesuiten Etxadia osatzen du.
Jesuitak iritsi aurretik, auzokoek ermita eraik zuten Valeriano eta Tiburcio santuen omenez, 1589 edo 1590ean. Gaur egun arte iraun du, eta Cordobako eraikinik zaharrena da.
Kongregazioa heldu orduko, ermita zegoeneko lurrak eman zizkioten eta Jesuitek zabaltzea erabaki zuten. Beraz, beste solairu errektangeluar bat atxiki zioten eta handik aurrera ermita zaharra, hau da, Valeriano eta Tiburzioarena kaperako sakristia bihurtu zen.
Honela jaio zen Etxeko Kapera, eta 1644 eta 1648 urteen artean eraiki zuten.

Hormak harrizkoak dira eta metro bat zabal dira Adituen arabera zaldien hezur txikituak eta karea erabili zituzten harriak lotzeko.
Teilatua kanaberaz eta egurrez egin zuten. Hori guztia emakume indiarrek margotutako larru zatiez estalita dago. Eta emakumeek berek hemengo belarrak erabili omen zituzten koloreak lortzeko.
Nahiz eta urte asko pasatu, jendeak koloreen dirdira eta edertasuna miresten jarraitzen du.
Bai hormak, bai kolore gorrizko adreiluz estalitako pisua berezkoak dira.
Sarrerako atea oso luzea, zabala eta astuna da.
Aldarea eta erretaula Paraguayko zedroz eginak daude. Biak Barroko- Amerikarraren adibide argiak dira baita hormetan dauden koadroak ere.
Hauek XVIII mendekoaK dira eta Perutik ekarri zituzten.
Cordobarrak Etxeko Kapera izateagatik harro gaude.
Ez dago cordobarrik Jesuiten Etxadia ezagutzen ez duenik.

Santa Rosa eliza. Bragadoko eliza. Argentina


Basamortuaren konkista egin zuten bitartean 1856an biztanleak Escalada Gotzainari eskatu zioten eliza egiteko.
Berehala dirua ibiltzen hasi ziren arrakastarik gabe. Pastor Obligado Probintzia Gobernadoreak laguntza eman zuen eta eraikuntza hasi zen. 1858an bakarrik erori zen, zeren eta oso eraikuntza ezegonkorra zen. Eraikin horren basearekin bi nabe berri egiten hasi ziren. 1864an Ceferino Celorrio y Hernandez, lehenbiziko apaiza, Bragadora iritsi zen. 1872an eta 1950ean bi tornadok indarrez sabai osoa harrapatu zuten, hala ere, ahalegin askorekin birritan berreraiki zuten. XIX. mendearen amaieran dorreak egiten hasi ziren eta 1912an amaituta zeuden. XX. Mendean askotan konpondu behar izan zuten. Benetako proiektua nolakoa zen inork ez daki. Erromatar klasikoa da, arkitektura espaziala du hiru nabetan, eta akustika ere ohiz kanpokoa.

Tatioko geyserrak


“El Tatio” (Tatioko geyserrak izenez ere ezaguna da) Txile iparraldeko andetar mendietan dagoen geyser zelai bat da, itsasoaren mailarekiko 4.230 metroko altueran dagoena.

Uste orokorraren aurka, ez da munduko geyser zelai altuena. Esaterako, Puchuldizakoak (Txile), besteak beste, “El Tatio”koak baino altuagoak dira. Dena den, hegoaldeko hemisferioko geyser multzo handiena da.

Ezaugarriak

Urtero, 100.000 turista inguruk bisitatzen dute lekua. Orokorrean, Atakamako basamortuan eta Atakamako San Pedron ibiltzen dira Tatiora joan baino lehenago. 80 geyser aktibo baino gehiago dauzka: Munduko geyserren %8 daude han. Geyser kopuru handia egon arren, erupzioen altuera ez da handia, batez bestekoa 75 zentimetrokoa izanda. Ura 86 gradutan sortzen da altura horretan, irakinaldia dela eta.

Uraren gordailua material iragazgaitzez estalita dago, sumendi-harrien barruan. Harrien artean sortzen diren failen bitartez ur beroa kanporantz irteten da. Inork ez dakit zehatz-mehatz zein den beroaren iturria, baina magma edo intrusio igneoa izan daitezkeela uste da.