20110404

Tandil


Tandil Buenos Aireseko probintziako hego-ekialdean dago, Argentinan. Buenos Airesetik 360 kilometrora, Mar del Platatik 175 kilometrora. 50 km2 zabalera dauka. Inguruko hiriak Azul, Rauch, Ayacucho eta Benito Juárez dira. Inguruko herriak, berriz: María Ignacia Vela,Gardey, Azucena, De la Canal, El Solcito, Napaleofú, eta Colonia Mariano Moreno. Denak tren geltokia izan ziren. Gaur oso herri txikiak dira, eta biztanle gutxi dituzte. Tandil hiriak 126.000 biztanle ditu.
Plaza asko eta ezberdinak ditu, baina plaza nagusia hiriaren hirigunean dago, eta bere izena Independentzia plaza da. Oso polita da eta argi asko ditu. Bertan iturria, piramide bat, burdinorizko eskulturak (animaliak eta borrokalariak).Usain gozoa dauka, laranja loreak duena eta ezkiak duena. Baina ez da hiriko handiena, handiena Banderaren plaza da. Plaza gehiago ere badaude: karretaren plaza, erromeria plaza, txorien plaza
Auzoak Villa Italia, Villa Aguirre, Villa Córdobita, Las Tunitas, Lorategi Auzoa, Golf auzoa, Parke villa, Lakua Villa, eta gehiago dira. Villa Italia zaharrena da, 100 urte ditu . Biztanleek granito harrobietan eta landetan lan egiten zuten. Eta han lehenengo industriak hazi ziren (metalgintza). Las Tunitas auzoa famatua da, han bizi diren gehienak lapurrak direlako eta espetxean egon zirelako.
Honako hauek dira leku esanguratsuak, honako hauek dira bisitatu beharreko tokiak: El Centinela, La Movediza, el Parque, Lakua,Ur-jauzia, Harri-jotzaileren harana, Mate mendia, Calvarioa, Tigreen erreserba eta abar.
Centinelan harri handi bat dago, puntu bakarrean oinarritzen da. Eta bere elezaharrak kontatzen du Centinela indio bat zela, emaztegaiaren zain zegoena. Gaur egun ibilgunea da, oso polita eta handia. Han zerbitzu asko aurkitu ahal ditugu: kabalgatak, ume jokoak, ur jokoak, paint ball, pinu-basoa, erreserba naturala, eta aerosilla. Bi jatetxe daude. a!!!! eta “subida por la Bajada”kartela…..
La Movedizan mugitzen zen harri bat zegoen, mugimendu periodikoa zuen, baina 1912 erori zen. Inork ez daki zergatik. Teoria batzuk daude. Gaur egun gezurrezko harria toki horretan dago, Plastikokoa egina.
Gaur egun gezurrezko harria dago leku horretan, plastikoz egina.

Lakua artifiziala da, eta igerileku handiena du. Bere inguruan, bi jatetxea ditu, plazak, ume-jokoak, eta oinezkoen bidexka daude. Irla bat dago.
Monumentu ezagunenak San Martinen mendixka, Nereidasen Iturria, urketariaren monumentua, Baskoen iturria, Don Quijote eta Sancho Panza Monumentua dira.
Tandilen liburutegi asko daude, postetxea, kultur etxea, udal anbulatorioa auzo bakoitzean, udal ospitalea eta ume ospitalea.
Tandilgo jendeak lan anitzak ditu. Industria ezberdinak daude: metalgintza, elikagai industria, eraikin industria,/ehungintza, turismo industria.
Metalgintzak autoetarako piezak egiten ditu, adibidez autoen “block”a. Enpresa ezagunena eta handiena “Metalurgica Tandil” da. Beste batek su armak egiten ditu. Beste batzuek arropa garbigailuak, berogailuak, nekazaritzarako tresnak eta errotak egiten dituzte.
Tandilgo Elikagai industrian famatuenak gaztarenak eta txorizorenak dira. Eta jatorri izendapena du Tandilgo txorizoak.

Familia enpresa ezagunenak dira: El Reencuentro, Las Dinas, eta Cagnoli.
Urte osoan izaten da turismoa, baina turista gehien Aste Santuan etortzen dira. Tandilen infraestruktura azpiegitura inportante dago. Esaterako cabañak, etxola hotelak, jatetxeak, igerilekuak, zinema-aretoak, dantza-lekuak, tabernak, eta abar.
Oinarrizko arloan abeltzaintza, nekazaritza, eta meatzaritza egiten dute.
Bueno gauza gehiago esan ahal dut, gauza onak eta txarrak. baina ni nekatuta nago. Horregatik nire idazmena idazlana hemen bukatuko da.

No hay comentarios: