20110701

Mapucheak



Mapuche jendearen jatorria Hego Amerikakoa da.
Txileko erdi aldean eta Argentinako zenbait probintziatan (Neuquen, Río Negro eta Buenos Airesko zati batean) sortu ziren.
Mapu=lur
Che=jende
Espainar konkistatzaileak kontinentearen hegoaldera iritsi zirenean, “XVI” mendean, milioi bat Mapuche inguru aurkitu zituzten.
Beren kulturan lurrarekin harreman handia dutela nabari da, adibidez, izenek leku ezberdinak deskribatzen dituzte.
Mapuche jendearen lur nagusia Andesko mendikatea da, Pire-Mapu edo Piren, elurren lurra esan nahi duena.
Mapucheek udazkenean beren erlijio jaiegunetan “Nguillatun edo Kamaruko” egiten dituzte. Hauetan lurrari (Neguenechen) eskerrak ematen dizkiote beren bizitza, familia, klima eta uztarengatik. Izan ere, beren jainko inportanteena da lurra (Neguenechen) .
Gaur egun Mapuche jendea bere lurraldearen erreklamazioa egiten ari da.