20101220

Mª Amelia

Mª Ameliak bere ikasle esperientzia azalduko digu.

20101217

Abeslaririk ez

1981 urtean nik 3 urte nuen eta jardin batera joaten nintzen, 234 zenbakia zuen izena jardinak eta Piedra Alta kalean zegoen. Nire klaseko maistrak Lilian zuen izena, eta bere laguntzailea Nahir zen. Klub batera ere joaten nintzen.

Nire ahizpa Paolak urte bat zuen eta, 2 urte ondoren, nire beste ahizpa Viviana jaioko zen. Nire aitona eta amonekin geratzen nintzen arratsalde osoan nire gurasoak lan egin behar zutelako. Oso ondo eta pozik pasatzen nuen aiton-amonen etxean jolasten eta ikasten egun osoan.


Orain dela hogeita bost urte , 1985an, nik 7 urte nuen eta eskolara joaten ari nintzen. Txikia nintzen eta ez nekien Uruguaiko diktadura bukatu zela urte hartan. Nire gurasoek eman zidaten diktadurari berri, heldu nintzenean; eta, bestela, liburu batzuk irakurri nituen gauza gehiago jakiteko.


1985 baino lehen irratietan uruguaiko abeslariak entzuten ziren (Zitarrosa, Los Olimareños, Numa Moraes, Larbanois y Carrero, etab) eta Amerikako beste abeslari batzuk ere bai: Silvio Rodriguez, Pablo Milanés. Victor Jara, Mercedes Sosa, etab. Niri musika hori asko gustatzen zitzaidan lehen eta orain ere bai. Baina irratietan bakarrik entzun ahal genuen, musikariak ez
zeudelako Uruguain, beste lekuetan baizik. Diktaduragatik 1973 urtean joan behar izan zuten militarrek jarraiki zituztelako. Beste herrialde batzuetan (Txilen, Kuban, Holandan, Alemanian, etab) egon behar zuten musikariek lasai bizitzeko.
Diktadura bukatutakoan, 1985 urtean herri guztietatik etorri ziren musikariak eta presoak askatuak izan ziren. Jendea pozik zegoen demokrazia berriro etorri zen gure herrira.

Alfredo zitarrosa


Los Olimañeros


Numa Moraes


Larbanois y CarreroLarbanois y Carrero

20101213

1881ean



Zein gaztea nintzen 1981 urtean !! Nire seme-alabak oso txikiak ziren, semea haurtzaindegira joaten hasi zen eta alabak bi urte zituen.
Nik ez daukat anaia-arrebarik; beraz, senarra eta biok gurasoen etxean gelditu ginen bizi izaten, ezkondu ginenean.
Hemen jaio ziren gure seme-alabak, eta nire gurasoak oso pozik zeuden.
Orain dela hogeita bost urte nire ama gaixotu zen, eta gogora datozkidanak oso momentu tristeak dira, horregatik horri buruz ez dut idatziko.

Garai txarrak eta onak



1976ko martxoaren 24n Estatuto-kolpe bat hasi zen Argentinan eta 1981ean militarrak oraindik gobernuan zeuden. Errepresio basatia egotzi zuten gehienbat gazteen aurka. Sarraskiaren bide zabalduena desagertzea izan zen. Jendea bahitzen zuten eta jartzen zuten kontzentrazio-esparruetan, hortxe torturatu ondoren desagertzen ziren. Askotan Río De La Platara botatzen zituzten bizirik. Haien artean nire senarra zegoen. Baina memento hartan hori guk ez genekien, pentsatzen genuen legez kontra zeudela preso. Nire semeak eta ni klandestinoak geunden, erbestean, militarrek familia osoa eramaten zutelako.
Ordura arte Legeek pertsonen heriotza aurreikusten zuten baina desagertzea,ez. Beraz, nik ez neukan egoera zibilik. Ezin nuen ez erosi, ez saldu, eta ere ez neukan guraso- aginterik, hortaz, haurrekin zer egin ezin nuen erabaki.

1981ean 27 urte nituen, oso argala nintzen, nire ezizena “la Flaca” zen, oso gutxi jaten nuen, egun osoan pasatzen nuen hozkada probatu gabe, ez nuen garagardoa hartzen eta ardoa ere ez, insomnioa nuen eta azkenean beldur asko nuen. Berehala (1982ko apirilean) Malvinas guda hasiko zen.

Hori bai, beste urte bat aukeratu bazenu, kontakizuna ez zen hain tristea izango.

Orain dela ia-ia hogeita bost urte asko aldatu ziren gauzak. Guda amaitu zen eta Demokrazian berriro geunden. Ez genuen klandestino gehiago. Ilusio handia genuen. Bragadon kokatu ginen arriskua bukatu zen eta. Nik lan asko egiten nuen. Etxe bat erosi nuen eta berregiten hasi nintzen . Asko gustatzen zait eraikitzea. Haurrak eskolara arazorik gabe joan ziren.
Gainera Mundu-txapelketa jokatzeko prestatzen ari ginen. Maradonak Napolesen jokatu zuen eta memento onenean zegoen. Mexikora joan ginen eta txapelketa irabazi genuen. Ingelesen aurkako partiduan Maradonak bi gol sartu zituen: Lehena eskuz eta bigarrena inoizko gol politena, eta memento horretan zoriontsua izan nintzen.


Diskotekara

Orain dela 30 urte, 1980.eko azaroan eskola bukatu nuen. Gogoan dut, urte horretan bi uholde handi izan zirela Azulen eta kalte larriak eragin zituztela. Abenduan Gabonen ondoren, nire ikaskideekin joan nintzen Barilochera. Eskolako bigarren maila bukatutakoan, oso klasikoa da bidai hori egitea Argentinan. 1981 urtearen hasieran lanean hasi nintzen. Udaletxeko bulego batean sartu nintzen lan egitera. Ia hiru urte lan egin nuen han. Udalako konturalaritzan soldatak egiten nituen ikaskide batekin. Urte horretan lan egiteaz gain, geografia ikastea erabaki nuen. Asteburuetan parrandan ibiltzen nintzen gauez. Gehien gustatzen zitzaidana zen diskotekara joan baino lehen, taberna batean kafetxo edo edari bat hartzea lagunekin eta gutxi erreagatik, bizio hori eren banuen. Udan diskotekako lorategian egunsentia itxaroten genuen bitartean, abesti erromantikoak entzuten genituen, “Lady in Red” eta “Leticia” besteak beste. Larunbatetan bakarrik egiten nuen hori.

Lady in Red kantua


Leticia



Edari energetikoak



Alkoholik gabe eta estimulanteak diren edari energetikoak duela 15 urte egin ziren ezagunak mundu osoan.
Nahiz eta Red Bull izena duena lehenago sortu, 1995etik Austriak merkaturatzea erabaki zuen. Bitaminak eta kafeina edukitzen dituzten edari horiek itolarria kentzeko eta gorputza desintoxikatzeko balio dute; ez, ordea, hidratatzeko. Beraz, ez da komenigarria beti edatea, kafeinak dependenzia sortzen duelako.
Antza denez, asmakizuna mundu osoan zabalduta dago eta orain dela 25 urtetik existitzen da.

Parisa, nire Remington kuttuna hartuta




1981 urtean ni Parisen, Frantzian bizi nintzen. Pasteur Institutuan lan egiten ari nintzen, eta HIES (hartutako inmuno-eskasiaren sindromea) birusa aurkitu zuen Montagnier dokotoreak. Lan asko egin nuen eta gauza asko ikasi nituen.

Erreala txapelduna izan zen eta Parisen ere euskaldunok festa ona egin genuen.

Larunbat eta igandeetan txangora joaten ginen, autobusez. Leku askotara joan ginen, eta Europa osoan leku asko bisitatu genuen.



Remington kuttuna





Orain dela 25 urte gauza asko oso desberdinak ziren.

Idazteko, adibidez, idazmakina erabiltzen genuen: IBM, Remington, Brother... marka ospetsuak ziren. Niri asko gustatzen zitzaidan nire Remington eramangarria eta leku guztietara eramaten nuen. Niri asko gustatzen zitzaidan IBM selektrik elektrikoa, handia, gorria edo zuria, baina oso garestia zen, eta aitak aitak esan zidan nire Remingtona nahikoa zela.

Orain makina hori 150 erreal kostatzen da!! 68 euro bakarrik!!

Konputagailua unibertsitatean bakarrik zegoen eta oso handia zen. Eraikin osoa hartzen zuen eta sekulako aire girotua zuen. Orain palm-top txikia da eta oso azkarra, eta ez da oso garestia!!!

1981eko zenbait efemeride


Ni 1981 urtean jaio nintzen eta ez dut gogoratzen zer egiten nuen. Esaten dute lehenaldi guztia hobea izan zela eta Interneten begiratu dut. 1981ean honako hau gertatu zela ikusi dut:

  • Espazioari jaurti zuten Columbia transbordadorea.
  • HIESaren (SIDA) berri eman zen.
  • IBM-ek lehen PCa (personal computer) kaleratu zuen, MS DOS sistema eragilerekin.
  • Steven Spielbergek bere filmografiako filmik arrakastatsuena zuzendu zuen: « En busca del arca perdida”
  • Espainian “dibortzio legea” onartu zen, eta Ingalaterran Carlos eta Dianaren arteko ezkontza erreala ospatu zen.
  • Ingalaterran, Peter Sutcliffe atxilotu zuten hamahiru pertsona erailtzeagatik. Yorkshireko destripatzailea izenez ezaguna egin zen.
  • Grezia Europako Batasunean sartu zen.
  • Sei tiro egion zizkioten Ronal Reagani, Juan Pablo II ere larriki zauritu zute, bala-tiroz, San Pedro plazan.