20110407

Fortaleza del cerro, Montevideo, Uruguai




Fortaleza General Artigas (normalean Fortaleza del Cerro) gotorleku enblematiko bat da, Uruguaiko hiriburuan, Montevideon dago. Gotorleku hori Cerro de Montevideoren tontorrean dago. Montevideon oso ikur inportantea da, eta agertzen da Montevideoko armarrian.


Bere historioa luzea eta belikoa da. Hasieran, 1781. urtean, begirale postu bat fundatu zen Montevideoko badia eta portua begiratzeko, baina 1807ean Ingelesen gudarostea (Sir Samuel Auchmuty eta Sir Charles Stirling ziren gudarosteko Komandanteak) sartu zen Montevideora, urtebete geroago bukatu zen inbasioa. Kontestu honetan Espainako Koronak sortu zuen Gortoleku hau Montevideoko mendi tontorrean, baina 1811n hasi zen gure independentzia prozesua. 1817an Brasilgo gudarostea Montevideora sartu zen, eta Fortaleza del Cerro eta Montevideo osoa armaz eta indarrez hartu zuen. Orduan sortu zen “Provincia Cisplatina” (Brasilgo Estatu bat). Prozesu hori konplikatua izan zen eta 1825an Uruguaik bere Independentzi deklarazioa egin zuen, eta 1830ean jarri zen abian gure Uruguayko Ekialdeko Errepublika (República Oriental del Uruguay).
Gaur egun, Fortaleza del Cerro museo militarra da, eta paseo polita ere bai. Handik oso bista ona dago: Montevideo osoa ikusten da.


Tandilgo kalbarioa



Tandilgo Kalbarioa 1943.ean 1943. urtean zabaldu zen. Judean dagoen “El Golgota” kalbarioaren antzekoa omen da, eta munduan bigarrena.
Fortunato Devoto, apaiz, apezpiku eta astronomoari, burutu zitzaion eraikitzeko ideia zeren Tandileko ingurua oso pintoreskoa da eta. Mendiz inguratua dago eta mendi horien harriak granitozkoak dira. Redolatti sendiak donatu zuen lurra eta Alejandro Bustillo arkitektoak eraiki zuen. Gurutz bideak hamalau egonaldi ditu eta, azkenean, harrizko oso gurutze luze bat dago mendi tontorrean.
Gurutzearen gainean Frantziatik ekarritako marmolez egindako Kristo bat dago. Gurutzeak hamabost metro luze du eta guztiz zaila izan zen altxatzea.
Tandilgo udalak eukaliptoak, pinuak, olibondoak eta koniferak aldatu zituen lekua edertzeko.
Nazioko nahiz Probintziako gobernuek eta auzokoek beharrezkoa zen diru guztia jarri zuten eraikuntza egiteko, eta, zorionez, bukatu ahal izan zen.
Penagarria izan zen Devoto apaiza obra bukatu baino urte bete lehenago hil zela eta ezin zuela ikusi eginda.
Leku honetan, elijioa eta artea elkartzen dira eta isiltasunez betetzen da. Gurutz bideko egonaldiak Argentinako eskultorerik ospetsuenek egindakoak dira eta nahiz eta denbora pasa, oraindik daude zutik, udaletxeak zaintzen dituelako. Artista horiek ez zuten ezer ez kobratu beren lanagatik, donatu egin baitzuten.
Inauguratzeko, Argentinako lehendakaria etorri zen, eta 40.000 pertsona bildu ziren gurutze aurrean; honetaz gain, Pio XII Aita Santuak eskutitz bat bidali zuen une horretan irakurtzeko.
Jende asko etortzen da Tandilera Aste Santuan kalbarioa bisitatzera, baina oso garrantzitsua da sasoian izatea, beharrezkoa delako egonaldi guztiak bisitatu eta gurutze arte heltzeko.

No hay comentarios: