Bueno, Gure herriko mirari bereziena, Moaiak dira, dudarik gabe. Zaila izan zen guretzat ulertzea zergatik ez zen munduko 7 mirari berrietako bat 2007an, eta adibidez Brasilgo Kristo Askatzailea, bai. Gure ustez hautaketa oso araroa eta “berezia” izan zen, Internet bidez edo telefonoz bozkatzea ez da sistema ona, Brasilek 185.712.713 biztanle ditu; Mexikok, 103.263.388; Peruk, 30.000.000, eta Txilek 17.000.000 bakarrik. Datu horiek oso garrantzitsuak dira emaitzak ulertzeko. Machu Pichu leku zoragarria da, Chichen Itza baita ere, baina Moaiak Kristo Askatzailearekin konparatzea ez da posible.
Moaiak Pazko uhartean benetako miraria da, 800 -700 inguru urte dituzte, uharte txiki batean, ozeano erdian, 10-12 metro luze dira, eta 50 - 80 tona inguru. Eta gainera, 10 tonako harri gorrizko txapela dute. Nola izan zen posible egitea? Oraindik misterio bat da.
Txilek beste mirari batzuk ere baditu, baina mirari naturalak dira. Hauexek dira:
No hay comentarios:
Publicar un comentario