20121122

Taj Mahalera

Ni Taj Mahal sarreran


Taj Mahal Agran dago.Agrara iritsi nintzenean autobuseko gidariak esan zidan non jaitsi behar nuen Agrara iritsi nintzenean.
Ez zen autobus-geltokia, edozein auzo baizik. Momento hartan ez nekien non nengoen, baina telefonoan neuzkan mapa eta ipar-orratzarekin, brujularekin, orientatu nintzen.
Kilometro ete erdi oinez egin eta gero, hotelen gunera iritsi nintzen. Hurrengo egunean Taj Mahalera joan nintzen.  Ticketsk atzerritarrentzat 10 aldiz garestiagoak dira bertakoentzat baino.
Taj Mahalen parean hiru mezkita izugarri daude. Gune osoa harresi baten artean dago. Sartzen zarenean ez duzu ezr ikusten, argi gehiegi baitago. Baina, polilKi-poliki moldatu egiten dira argira, eta bat-batean Taj Mahal ikus dezakezu. Momentu izugarria da! Nolako eraikuntza! Dena marmol txuriz egina dago, lorategi eta iturrien artean.
Lau ordu pasatu nituen han argazkiak ateratzen eta lekuaz disfrutatzen. Jendeak argazkiak egiteko esan zidan, eta nik ere esan nien argazki batzuk botatzeko niri.
Be,ste leku polit batzuk ere baditu Agrak, ez Taj Mahal bakarrik.