20101115

Ordu bi eta erdietako trena


Jaime Gorritik egunero hartu ohi zuen ordu bi eta erdietan ateratzen zen trena, eta, egunero neska beltzaran baten atzean ibili ohi zen, bere gustukoa zen eta. Kontuz saiatzen zen neska beltzaran horren ondoan kokatzen, eta, batzuetan begiradatxo bat jasotzen zuen neskarengandik.

Arrats batean, neska agurtzen hasi zen, eta, egun batzuk geroago neskari eroritako liburuak lurretik jasotzen lagundu zion.

Azkenik, eserleku huts batek utzi zien elkarrekin esertzen eta hitz egiten. Gorriti, denborarik galdu gabe, konkistatzeko zituen trebetasun guztiak erabiltzen hasi zen. Beltzaranak ondo zekien nolakoa zen jolasa eta laguntzen zuen erantzun egokiak itzultzen.

Hala ere, deabruek parte hartzea erabaki zuten…

Haedoko geltokitik irtetean, neska leihatila irekitzen saiatu zen, baina ezin izan zuen; beraz, denborarik galdu gabe, Gorritik leihatilaren eskutokiak hartu eta gora bultzatu zuen indarrez. Bat-batean zalaparta entzun zen. Gorriti gorritu eta joan egin zen.

Egun horretatik ordu bietako trena hartzen hasi zen.

Felicitas


XIX mendearen amaieran gertatu zen maitasun istorio hau Bs Airesen. Familia ugari burges batean, Felicitas zen alaba zaharrena eta hamabost urte zituenean, gazte ezkongai batekin harreman sutsua izan zuen ezkutuan.

Bere gurasoek harreman horri buruz jakin balute, zigorra emango zioten, izan ere, garai hartan aitak aurkitzen zuen senargaia alabarentzat.

Horrela izan zen Felicitasentzat ere. Bikoteak ihes egitea erabaki zuen, baina Felicitasen aitak ihesa eragotzi zuen. Depresioa hartu zuen mutilak, gudarostean sartu eta gerrara joan zen. Joan aurretik, ordea, gazteek betiko maitasuna zin egin zioten elkarri.

Hala ere, Felicitas gizon aberats batekin esposatu zen. Gizonak Felicitasek baino berrogei urte gehiago zituen. Ezkonduta, landan bizi ziren eta seme bat izan zuten.

Urte batzuk geroago, inauteri bezperan maiteminduak aurkitu eta harremana bete zuten. Pozak gutxi iraun zuen, Felicitasen seme txikia hil zelako . Bere senarrak ere ezin izan zuen jasan atsekabea eta tristuraz zen.

Dolua bukatutakoan, Felicitak hogeita lau urterekin iragan mingarria ahaztu nahi izan zuen, eta lehenengo maitea errefusatu egin zuen, iraganaren alde tristea zelako.

Dirudienez, Felicitasek beste gizon batekin ezkontzea erabaki zuen. Aurreko maiteminduak berria ezagutu zuenean, hil egin zuen Felicitas.

San Balendin eguna


San Balendin exekutatu zuten 14an, otsail batean, eta aurreko egunetan eskutitz bat bidali zion bere maiteari, eta “Zure Balendinek” sinatu zuen . Beraz, horixe da Balendin eguneko postalen esaldia. (“From your Valentine”).

San Balendinen gorpua oraindik gordetzen da izen bereko basilika Italian, Terni hirian, eta urtero, otsailaren 14an, elizan horretan elizkizuna ospatzen du, eta han hurrengo urtean ezkondu nahi duten bikoteek konpromisoa egiten dute.

Fisikariak eta maitaleak


Albert Einsteinek iraultza ekarri zuen fisikara eta horregatik irabazi zuen fisikako Nobel saria.

Ulmen, Alemanian, jaio zen 1879ean. Oso ikasle txarra zen, nahiago izaten zuen eskolara ez joan, eta denbora hori ikaskideren batekin pasatzen zuen eta ez formulak eta aljebra kalkuluak egiten.

Baina egun on batean Mileva ezagutu zuen eta bere bizitza ere iraultzan sartu zen.

Bera burugabe sinpatikoa zen eta umore handikoa, baina nahiko alferra zen. Beraz, Milevaren gurasoak errefusatu egin zuten.

Mileve, berriz ez zen judua eta arrazoi hargatik, Alberten gurasoek bikotearenkontra egin zuten. Baina, ezerk ezin izan zituen banatu.

Eskutitzez maitatu zuten elkar, eta bilera klandestino kartsuak izan zituzten.

Azkenean, arazoak gainditu eta elkar maitatu zuten eragozpenik gabe.

Deirik ez


Goiz altxatu zen parkeara joateko.

Pixka bat pentsatu behar zuen, eta burua garbitu.

Eguraldi freskoa sentitu zuen, soropil hezearen eta loreen usaina. Zuhaitzetan txolarreak ikusi zituen eta hostoen kolore bizia.

Bere zelularra hartu zuen, ikusi zuen eta pentsatu zuen hura zela bere azken aukera, egun hartan jaso behar zuela haren deia.

Bere pentsamenduek esaten zioten erabakia hartu baino lehen, zain egoteko, baina ezin zuen. Konturatu gabe iturrira iritsi zen eta pentsatu zuen:

“Nire maiteari agur egiteko ordua iritsi da. Iritsi da nire bideari jarraitzeko ordua. eta nire bidea jarraitzeko ordua iritsi zen. Maitasun triste eta kartsu honek nire arimaren barruan jarraitzen du. Beharbada, gehiegi maitatu zintudan, ez dakit. “Ez dakit maitasun hau txikia ala handia izan den, baina badakit inoiz ez dudala berriz inor horrela maitatuko”.

“Zuregan pentsatzen jarraituko dut, baina denboraren poderioz, sendatuko naizela uste dut”.

Emakumeak zelularra begiratzean jarraitu zuen eta jo gabe jarraitzen zuen, isilik. Gero pentsatu zuen: jarraitzeko ordua da. Bere zelularrari azken begirada bota zion, mutu jarraitzen zuen.

Hasperen sakon bat … eta bere hegalak ireki zituen bizitza berri bati hegan ekiteko, Elfa batek bere errealitatera itzuli behar duelako.

Marta eta Basajaun


Bazen behin, Bizkaiko sakonetan, baso handi bat “Txirigorritxu” deitutakoa. Basoa

herri baten ondoan zegoen, “Remboden”en ondoan. Rembodenen, biztanleria ikaratuta

zebilen, izan ere, egunero aldarriak eta zarata arraroak entzun zitezkeen basoan.

Elezaharrak esaten zuen, Marik derrigortu zuela han egotera bere deabrukeriengatik. Dirudienez, geroztik, neska ederren bila ibiltzen zen beti Basajaun basoan, inoiz ez omen zen basotik irteten.

Basajaun egunero mutil bihurtzen zen eta begiraden eta berba gozoen bitartez

andreak eta neskak ustekabean harrapatzen zituen.

Marta inguruko herri arrantzale batekoa zen, eta, Basajaunen gaineko istorioa entzuna bazuen ere, ez zuen sinesten. Marta Basajaun baino bizkorragoa zen eta horregatik bere buruari esan zion bere bizkortasuna aprobetxatuko zuela berbalapiko harekin.

Orduan pentsatzen hasi zen:

Zelan engainatu nezake Basajaun? Bere makaltasuna topatuko banu edozein gauza lortu nezake...

Jarraituko du