20110411

Rio Cuartoko herri antzokia



Hau da gure Herri Antzokia, argazkia gaurkoa da.
1905 Apirilaren 16an, Rubén Agüero alkateak antzokiaren oinarrizko lehenengo harria jarri zuen.
1904an, Rio Cuartoko antzoki eraikinaren ideia finkatu zen eta Río Cuartoko bi hiritarrenek hartu zuten parte: Elías Moyanok eta Mariano Argüellok.
Antzokia egiteko lurrak Elías Moyanok eman zizkion lurrak, eta Mariano Argüellok, berriz, 50.000 pesoko mailegu bat.
Urte bete ondoren, Mariano Argüellok mailegua dohaintza bihurtu zuen.

Datu interesgarri bat: Mariano Argüello nire senarraren birraitona zen. Senarraren sendiak esaten du lurra Marianorena zela, eta lurra txarra zelako utzi ziola udalari.
Gaur egun herriaren erdian dago antzokia, eta diru asko balio du. Argüello birraitona oso gizon eskuzabala zen, nonbait.
Juan Bautista Arnaldi arkitekto italiarrak egin zuen antzokiaren proiektua.
Arnaldiren zehaztasun batzuk antzoki eraikinean aipatuko ditut: kalitate oneko adreilua erabili zuen, harea Rio Cuarto ibaitik atera zen, karea Córdobatik ekarri zuen, aurreko atearen atalaseak marmolaz egin zituen, Argentinako zoruak erabili zituen eta antzeztokia egiteko Aleppo pinuaren egurra erabili zuen.
Parteli anaien eta Juan Marchesiaren enpresa eraikitzaileek egin zuten antzokia.

1909 irailaren 9an inauguratu zen gure Antzokia…eta Ermele Novelliren antzerki-konpainiak egin zuen lehen espektakulua.
Bi antzerki lan aurkeztu zituen: Papa Lébonard eta Hamlet.
Herri antzokian, denboran zehar, zenbait jarduera izan dira: itxita egon zen denboraldi batean. 1920an zinema-aretoa zen (garai hartakoa da argazkia), eta 1921ean Udalak Marinosci-Ianacone enpresarioei eman zien zuzentzeko.

Orain dela bost urte, 2007 apirilaren 16an Antzokiak ehun urte bete zituen, eta berrikuntzak egin zituzten eta berriro inauguratu zuten.

Gure antzokia inportantea da, Rio Cuarto probintziako bigarren inportanteena da,, eta nazioarteko eta hemengo antzerki lanak aurkezten ditu urte osoan.

No hay comentarios: