20110406

San Juan


Nire herria Argentinako mendebaldearen erdian dago. San Juan du izena
Iparraldera La Rioja eta hegoaldera Mendoza probintziak daude.
“25 de Mayo” plaza nagusia ez da oso handia, baina polita dela uste dut.
Nire auzoaren izena “VESTA” da. Nahiko txikia da, baina oso atsegina ere bai.
Toki esanguratsuenetako bat “Dique de Ullún” da, baina momentu honetan oso ur gutxi dago, elurtza gutxi izan delako, horregatik ez dago hain erakargarri. San Juanen basamortuko klima dago.
Nahiz eta ur gutxi izan, orain lehen baino parke berdeagoak daude.
Hau guztia elurtzei eta gizakiaren lanari esker lortu da.
Ureztatze artifiziala eta elurtzak oso inportanteak dira hemen.

No hay comentarios: