20100426

Marradun pijamaz jantzitako haurra


Brunok zortzi urte ditu. Alemaniarra da. Bere aita komandante nazia da eta kontzentrazio-eremu bateko arduradun izendatu dute. Auhvizera joan da familia osoa bizitzera. Bruno triste eta bakarrik dago, lagunak egin nahi ditu.

Brunori esploratzea gustatzen zaio eta leku askotara joaten hasi da. Leihotik etxeak eta jendea ikusi ditu. Judutarrak dira, berarentzat inguruko baserritarrak. Arropa arraroa zuten: pijama marradun bat.

Brunok ez daki ezer gerrari buruz eta egunero joaten da etxola horiek ikustera, eta egun batean alanbre-hesiaren beste aldean haur bat ikusi du.

Hitz egiten hasi dira, eta geroztik, egunero ikusten dute elkar.

Bere lagun berriak ere zortzi urte ditu, eta Samuel du izena. Brunok janaria ematen dio Samueli, eta Samuelek esaten dio bere aita aurkitu nahi duela.

Brunoren gurasoek etxez aldatzea erabaki dute, ama han gustura ez dagoelako.

Brunok ez du nahi, orain lagun bat duelako, eta etxoletara joan da eta han Samuelekin hil da. Bere aita izan da erruduna.

Trailerra:



John Boyneren nobela honek arrakasta handia izan du, eta euskarazko bertsioa ere badago. Informazio gehiago nahi izanez gero, wikipedian badago.



Whisky



Whisky, 2003ko pelikula bat da , Juan Pablo Rebella y eta Pablo Stoll-ena.
Jacobo Koller-ek galtzerdi-fabrika txiki bat du eta hori da egiten duen gauza bakarra.
Marta bere enplegatua da eta haien harremana laborala bakarrik da.
Haien harreman eta monotonia bisita batek puskatu du, ordea:
Herman, Jacoboren anaia, itzuli da hamar urteren buruan Brasildik. Jacobok Martari laguntza eskatu dio egoera hori gainditzeko.
Oso dibertigarria iruditzen zait. Uruguaiko errealitatea erakusten du, eta jendea identifikatuta sentitzen da.
Film hori gustatu zitzaidan Uruguain egin zutelako, eta gaia ere interesgarria delako, izan ere, pertsona askoren eguneroko bizitza erakusten du.

Trailerra:

Itsasora bidaia, viaje hacia el mar



1963ko igande goiz bat zen. Minaseko taberna batean gertatu zen. Rataplán, garbitzailea; Quintana, lurperatzailea; Zazpi eta Hiru Hamar, l loteria-saltzailea eta bere txakurra Aquino, Rodriguezi itxaroten ari ziren. Rodriguezek eramango zituen itsasoa ikustera lehen aldiz. Euskalduna, Rodriguezen nagusia, ere joan zen, nahiko haserre.

Azken momentuan ezezagun dotore bat ere gehitu zen txangora. Bidaian, eguzkiaren azpian Rodriguezen kamioi zaharrean, sei pertsonaiak kontatu zuten bere sentitzeko eta bizitzeko modua, mendizerrako paisaiaren eta kostalde eta itsaso ezezagunaren artean.

Asko gustatu zitzaidan pelíkula hau, aktoreengatik eta historiagatik, eta itsasoa asko gustatzen zaidalako.


Trailerra:

Eduki eta ez eduki, To have and have not



Larunbatean Zinematekan berriro ikusi nuen “ Eduki eta ez eduki” nire filmarik gustukoenetako bat. 1944ean Howard Hawks-ek zuzendu zuen filma izen bera duen Ernest Hemingwayren liburuan oinarrituta.

William Faulkner-ek gidoia idatzi nuen eta gauza batzuk aldatu zituen. Film honetan oso aktore onek lan egin zuten: Humphrey Bogartek, Laureen Bacallek eta Walter Brennanek.

Vichyko gobernupean Martinika uhartean gertatzen da istorioa: Bogart bere ontzia alokatzen duen itsasgizona da. Poliziak bere laguntzailea (Walter Brennan, oso xelebre!) harrapatzen du eta, azkenean, Erresistentzian sartuko da marinel bakartia.

Laureen Bacall oso, oso polita dago film honetan eta bere pertsonaiak erotismo karga handia du. Nolako begirada!, eta elkarrizketak bikainak dira.
Txuri eta beltzeko filma da eta argazkigintzaren argiak eta itzalak bikainak dira
Gustuko dudan zinema hau da!

El secreto de sus ojos


Aurten, pelikula honek Oskar saria irabazi du. Argentinarra da. Filma polizia intrigazkoa da.

Izugarrizko arrakasta izan du, beharbada argumentu berri eta bikaina duelako. 70ko hamarkadan dago girotuta filma.

Diktadura garaiko giro nahasia erakusten du.

Eduardo Sacheriko “Begiaren galdera” eleberrian oinarrituta dago.

Benjamin Espositok ametsa eduki du: eleberria idaztea. Orduan hilketa baten egiazko historia kontatu du, eta benetako errudunak aurkitzen saiatuko da.

Ricardo Darinek jokatzen du Espositoren rola.

Pertsonai hau istorioaren lekukoa eta protagonista izan da. Gainera, isilean maite duen emakumearentzat idatzi du; izan ere, emakume horrek ere bizi izan du istorio hori.

Film sentibera eta gizatiarra dela uste dut, gainera bertako kutsu handia du.

Kampanelli zuzendariak sekulako lana egin du, aktoreek ere bai.

Musikak eta argazkiak ere aparteko ukitua eman diote produkzioari.

Niri pelikula hau asko gustatu zait, eta berriz ikusi nahi dut dena ulertzeko.


Trailerra:


Biolin gorria, the red violin



Hasteko, nire gustuko pelikula asko dagoela esatea gustatuko litzaidake, “all about Eve” edo “Eva al desnudo”, “Schindlerren zerrenda”, “Arrosaren izena”, “El lector”, “El violin rojo”, “Bailando con lobos”, besteak beste.

Biolin gorria (ingelesez The Red Violin; frantsesez Le Violon rouge; alemanez Die Rote Violine; italieraz Il Violino Rosso) 1998ko kanadar pelikula da.
Oscar Sarietan Jatorrizko musika onenaren saria jaso zuen, besteak beste.
Filma zenbait hizkuntzatan ikus daiteke, beti ere, dagozkion azpitituluekin.

Apocalypsis now-ren (1979) ostean lau hizkuntzatara baino gehiagotara bikoiztutako bigarren film izan zen, bost hizkuntzatara kasu honetan: italiera, alemana, frantsesa, txinera mandarina eta ingelesa.

Izenburua bost hizkuntza hauetan adierazita egon arren, izenbururik ezagunenak ingelesekoa edo frantsekoa dira.

Filma Kanadan, enkante batean, hasten da biolin gorria salgai dagoenean. Biolina ospetsua eta ezaguna mundu osoan da, bai bere soinugatik bai bere kolore misteriotsuagatik. Kolore gorriaren sekretua ia pelikularen amaieran argitzen da.

Hasieratik, filmak biolinaren ibilbidea munduan eta hirurehun urtean zehar erakusten du. Biolinaren izateak, ondoezak, penak, maiteminak eta sufrimenduak dakartza. Cremona, Viena, Oxford, Shangai eta Montreal daude hiri erakutsien artean. Italian, Niccolo Bussotti pertsonaiak bere maisulana, biolin huts bakoa, ia amaituta dauka. Bere andrea haurdun dago, eta biolina izango da datorren semearentzat oparia.

Igarle zahar batek Niccoloren andrearen (Ana) etorkizuna igartzen du. Anaren eta biolinaren etorkizunak antzekoak dira.
Biolinak zori nomada dauka. Eskurik esku ibiltzen hasten da, herrialde batetik beste batera eta mendeetan zehar, oraindaino, bildumari batek biolin gorri famatua topatu duela uste du, erremate batean Montrealen. Momentu horretatik, pertsona desberdinen analisiek eta presioek biolin gorri misteriotsuaren halabeharra arriskuan jartzen dute.


Egia esan, film honekToti Martínez de Lezearen eleberriekin antza du, nire iritziz.


Historia diferenteak behin eta berriro ikustea posible dela eta, inoiz ez du galtzen interesik eta hurrengoan zer gertatuko den jakiteko gogoa. Apurka-apurka misterioak argitzen hasten dira eta pelikula utziezina bihurtzen da. Nire iritziz, film hau konposizio huts bakoa da biolin gorriarenak lez.

Trailerra:

Stand by me





Jatorrizko izenburua: Stand by me

Nazionalitatea: Estatu Batuak

Iraupena: 89 m

Generoa: Abentura

Urtea: 1986

Zuzendaria: Rob Reiner

Gidoia: Raynold Gideon, Stephen King eta Bruce A. Evans

Argazkigintza: Thomas Del Ruth

Musika: Jack Nitzsche

Produkzioa: Bruce A. Evans

Aktoreak: Will Wheaton, River Phoenix, Corey Feldman, Jerry O’Connell



SINOPSIA: Oregoneko mendialdeko herri txiki batean, lau lagunek asteburua etxetik kanpo pasatzea pentsatu dute.

Ibilaldi honen helburua desagertu den hamabi urteko mutil baten gorpua aurkitzea da.

Heroiak bihurtzeko asmotan, abenturak igaroko dituzte eta beste talde batekin topo egingo dute.

Ibilaldia igaro ondoren, lau lagunak ez dira lehen ziren bezalakoak izango.

“Stand by me”, nerabezaroko adiskidetasunari buruz hitz egiten duen pelikula hunkigarrienetako bat da.


PERTSONAIAK:


Gordie Lachance:



Will Wheaton da pertsonaia hau antzezten duena.

Gordie, taldeko sentiberena da. Etxean, gurasoei inoiz ez zitzaien axola Gordie, eta gutxiago Gordieren anaia hil ondoren.

Bere ametsa idazle handia bihurtzea da, baina hori berak ere ez du sinesten.


Chris Chambers:



Bere aitak jo egiten du, bere anaia nagusiak sufriarazi egiten dio, eta horretatik ihes egiteko bide bakarra dauka: lagun-taldea.

Herrian eta eskolan, lapurra dela eta beti arazoak sortzen dituela esaten dute, baina egia esan, oso lagun ona eta oso mutil azkarra da, etorkizun handia du gainera.

River Phoenix da antzezlea.



Teddy Duchamp:



Corey Feldman-ek antzezten duen pertsonaia erotuta dago. Txikitan, aitak belarriak erre zizkion plantxa batekin, horrexegatik saiatzen da belarriak ezkutatzen.

Hori ez da bere belarriek duten arazo bakarra; audifonoak erabiltzen ditu zeren eta ikusten duen bezain gutxi entzuten du.

Bere aita soldadu beteranoa da, eta, nahiz eta ospitale psikiatriko batean egon, Teddyk miretsi egiten du, Normandian lehorreratzeagatik.



Vern Tessio:



Taldeko beldurtiena da. Bere lagunek ez dakite adimen-atzeratasuna daukan ala ergela den.

Bere anaia, Chris-en anaia bezala, Ace Merill-en koadrilako kidea da.

Beldurra ematen diote mamuek eta tontakeriak esaten ditu beti.



NIRE HITZEZ

Hamalau urte nituenean ikusi nuen pelikula hau, eskolan. Egia esateko ez nion garrantzi handirik eman, ez dakit zergatik, agian eskolan ikusi nuelako izango da.

Urte batzuk geroago telebistan ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan. Hortik aurrera hamaika aldiz ikusi dut telebistan.

Ikusi al duzu pelikula hau? Ikusi ez baduzu, pixka bat kontatuko dizut nire hitzez:

- Estatu batuetako herri txiki batean bizi diren lau lagunen istorioak kontatzen ditu pelikula honek. Lau lagun, astebururako, ibilaldi bat antolatzen ari dira eta desagertu den mutil baten bila joango dira. Iturri ofizialen arabera, desagertu den mutila hilda dago, beraz, gorpua aurkitutakoan heroiak bihurtzeko egingo dute ibilaldia.

Hurrengo egunean elkartzen dira eta hasten dute ibilaldia; hori da istorioren hasiera, baina ez dizut gehiago kontatuko, ikus ezazu pelikula hau eta ikusiko duzu zein ona den....



La mosca en la ceniza



Argentina, 2009 – Zuzendaria: Gabriela David


Pelikula sexu-esplotazioari buruz da. Oraindik Argentinako gizarteak ez dio arazo honi konponbiderik aurkitu, eta oso arrunta da neskak prostituzioan lan egiteko bahitzea.

Film honetan, landan bizi diren bi laguni Buenos Airesko etxe aberatsetan lana eskaini diete promes faltsuekin.
Bi neskek lan egin eta hiri handi hartan lan egin nahi dute, eta gustura onartu dute proposamena.

“Pato” izena duen neskak izaera gogorra du eta borroka egiten du ez egoteko prostibulo batean. Besteak, Nancyk, arauak onartu ditu laster ihes egingo duelako nolabaiteko esklabotasunetik.
Esklabotasun mota honek gogorazten digu gazte poloniarrak ekarri zituztela Argentinara 20ko hamarkadan. Gaur egun, berriz, neskak herrialde mugakideetatik edo Argentinako leku pobreetatik ekartzen dituzte.

Gai hau oso ezaguna da hemen, baina kasu asko hipokrisia atzean ezkutatzen dira eta inork ez du ezer egiten.
Uste dut zuzendaria oso trebea dela ikusleak filmeko protagonisten leku berean jartzen dituelako. Nire ustez film honek errealitaea erakusten du erreflexionatzeko.

Trailerra:

La teta asustada


Hau Peruko pelikula da. Protagonista ez da ospetsua (Magaly Solier). Magaly Ayacuchokoa da eta hau bere bigarren edo hirugarren pelikula da. Magalyk Faustaren rola jokatzen du.

Peruko garai beltzenean, XX. Mendearen bukaeran, biolentzia politikoko garaian bortxatutako emakume batzuk gaixotasun berezia kutsatuko diote seme-alabei bularreko esnearen bidez. Faustak ere badu gaixotasun hori: beldurra eta sufrimendua jasango ditu.Faustak sudurreko odoljarioak izango ditu krisi bakoitzean.

Gainera, ezagutarazi nahi ez duen sekretu bat gordetzen du; baina, bere amaren heriotzak barruko labirintoa aurkitzera behartuko du.

Pelikula Manchayen –Limako hiri behartsu bat– filmatu zuten. Iaz Berlingo jaialdian Urrezko Artza irabazi zuen eta Oscarretarako pelikula atzerritar onenerako nominatu zuten , baina ez zuen irabazi. Nik pelikula ez dut ikusi, baina ikusi nahi dut.

Pelikula: La Teta Asustata


Trailerra

Asteko onenak eta txarrenak

ASTEKO ONENA


Orain dela asko ez naiz zinemara joaten, orduan pelikulak alokatu egiten ditut.
Aste honetan Paul Verhoevenen “El libro negro” ikusi dut .
Pelikula gazte judu bati buruz da. Bera abeslaria eta oso polita da. Bigarren mundu gerran, ofizial aleman batekin adiskide egin da.
Hala ere, emakume hau erresistentziakoa da eta plan guztitan laguntzen die.
Film interesgarria da eta asko gustatu zitzaidan.

Trailerra:



ASTEKO TXARRENA


“Rebeldes con causa”. Protagonistak: Tim Allen, John
Travolta, Martin Lawrence, William N. Macy.
Ipar Amerikako errepideak gurutzatu nahi dituzten lau motorzaleren istorioa da.
Pelikula hau egiteko dirua gastatzea sinestezina da.
Protagonistak famatuak dira, baina filma oso txarra da. Ez da gomendagarria.

Kafea birentzat

Hau argentinako filma da, eta, istorioa oso erromantikoa kontatzen du, eta tolesgabea ere bai.

Arkitekto batek harreman problemak ditu bere emaztearekin eta horregatik Buenos Airesetik probintziara joan da.

Metropolia handia da eta mugimedu handia du, probintziako herria, berriz, txikia eta lasaia da.

Pertsonaia oso interesgarriak bizi dira herrian, baina arkitektoa oso bakarrik sentitzen da.

Egun batean neska bat oso gaztea ezagutu du, eta hark lagundu du lanarekin.

Poliki-poliki oso laguntasun polita jaio da bien artean,

neskari gustatzen zaio arkitektoa kafetxo bat hartzera gonbidatzea herriko taberna bakarrean.

Baina, neska maitemindu egin da, eta problemak hasi dira.

Gero arkitektoaren emaztea Buenos Airesetik herrira heldu da, eta neska zoratu egin da. Haur-jokabide barregarriak sortu dira orduan..

Protagonistak ez dira zine izarrak, baina oso onak dira.

Filma polita, dibertigarria eta ondo egina da.

Asko gustatzen zait.

The crow, belea


Hau oso pelikula zaharra da, baina asko gustatzen zitzaidan eta gustatzen zait. Hogei aldiz ikusi dut edo gehiago… eta nire bizitzako momentu batean oso garrantzitsua izan zen- Pelikula hau oso tragikoa da , baina polita, erromantikoa … baina erromantiko originala ( adibidez Erromantizismo alemaniarra) , ez da erromantiko arrosa, erromantikoa benetakoa baizik, ereduekin, sentimenduekin, tragediekin…
Istorioa hilketa batekin hasi da: Eric Draven ( gitarrista bat) eta bere emaztegai hil dituzte basatiki: talde bat bere etxera sartu da lapurtzera, eta talde horrek Eric astindu, eraso eta bigarren pisutik bota du .… hil egin da berehala. Emaztegaia, berriz, bortxatu eta geldiro hil dute … oso tristea da.
Lehenengo zatian, hasieran, pelikulak erakusten du Ericen eta emaztegaiaren bizitza: oso polita, oso lasaia, oso perfektua, eta orain dena aldatu da …
Hiria usteldua da, hilketak zigorrik gabe geratzen dira.. baina udal -hilerrira bele bat iritsi da, eta hildakoa esnatu da mendekatzeko ….