20090529

Lasaitasun bila dabiltzanentzat

Uruguaiko balnearioak ezagutu nahi badituzu, iragarki hau ikusi behar duzu.

Koloretsua


Iragarki hau asko gustatzen zait, koloretsua eta bizia delako.

Garagardoarekin errazago?

CRISTAL garagardoan bikotekidea aurkitzea zein zaila den azalduko digu.

Garagardoa edateko...

Stella Artois garagardoa edatea merezi duela erakutsiko digute iragarkian.


Elefanteen garapena

‘‘World Wildlife Fund’’ elkarteak egin zuen iragarki hau. Hitzak soberan daude. Irudia ikustea nahikoa da.


Zaindu baleak

38. saioan iragarkiei buruz hitz egin genuen. Azken lanean gustuko iragarki bat deskribatu genuen. Hona hemen aukeratu genuen iragarki bat:

Balea ehizaren kontrako iragarkia. Greenpeacerena da.



Zaindu zure etxea

38. saioan iragarkiei buruz hitz egin genuen. Azken lanean gustuko iragarki bat deskribatu genuen. Hona hemen aukeratu genuen iragarki bat:
Honek gure kontzientzia ekologikoa piztu nahi du. Gure etxea zaindu behar digula gogoratu nahi digu.


Gargardoa edanez gero

38. saioan iragarkiei buruz hitz egin genuen. Azken lanean gustuko iragarki bat deskribatu genuen. Hona hemen aukeratu genuen iragarki bat:

Iragarki honetan garagardoaren onurak ezagutuko ditugu.





Ferneta edanez gero

38. saioan iragarkiei buruz hitz egin genuen. Azken lanean gustuko iragarki bat deskribatu genuen. Hona hemen aukeratu genuen iragarki bat:
Estatistika ikerketa xumea egingo dute hamar lagunek.

Autoan

38. saioan iragarkiei buruz hitz egin genuen. Azken lanean gustuko iragarki bat deskribatu genuen. Hona hemen aukeratu genuen iragarki bat:
Autoak saltzeko egin zuten eta bertan kotxeak izugarri gustatzen zaizkion gizon bat ikusiko dugu.

20090513

Galizia eta Astturiastik Uruguara


Nire amona Teresa Uruguaikoa zen eta bere familiarekin bizi ziren Montevideon. Bere gurasoak Galiziatik, La Coruñatik eta Valdoviñotik etorri ziren eta hemen geratu ziren. Bost seme-alaba eduki zuten eta guztiak bizi ziren etxe handi handi batean Miguelete kalean. esnetegia eduki zuen eta Espainako emplegatuak zituzten.

Nire aitona Ismael, Oviedotik etorri zen umea zenean. Asturiasen bizi izan zen eta zortzi urte zituenean bakarrik etorri zen Uruguaira itsasontzi batean. Hasieran Tacuarembo-n lan egiten zuen eta nire amona ezagutzean, bere aitaginarrebak okindegia erosi zuen eta han hasi zen lan egiten. Lan asko egin zuen nire aitonak: lehenengo ileapaintzailea izan zen, gero zerbitzaria eta ondoren hoteleko emplegatua. Nire amonarekin elkartu zenean okindegian lan egiten zuen. Nik ez nuen ezagutu okindegia, jaio nintzenean jubilatuta zegoen aitona.

Leku askotatik

Nire arabasoak etorri ziren Ameriketara zenbait lekutatik; adibidez Nafarroa, Andaluzia, Italia eta beste leku batzuetatik.

Euskal Herriko nire arbasoak Nafarroakoak ziren; bi herritatik etorri ziren. Zabalza eta Zubiri deitzen dira herriak, Iruñaren ondoan daude. Lehenengoa Jacinto Zabalza y Zubiri deitzen zen eta etorri zen Uruguaira hemeretzigarren mendearen azkenean. Ez dakit nolakoa zen bere bidaia, baina oso luzea eta gogorra zela uste dut.

Nire Amona etorri zen Uruguaira 1935ean Andaluziatik. Fiñana deitzen da bere herria, Fiñana Granadaren ondoan dago. Uruguaira etorri baino lehen Brasilen izan zen, eta han gelditu ziren bere lehenengusuak.

Mila ofizio


Hau da nire familiaren historia, bueno laburpen bat..
Nire Birraitona Mutrikukoa zen, portu txiki bat , Gipuzkoan. Eta Amerikara joan nahi zuen, han egoera oso zaila zen, eta hemen Txilen familia zuen. Bidazti- ontzian etorri zen euskaldun gehiagorekin. Bidaia luzea delako, Montevideon eta Buenos Airesen gelditu eta nire birraitona eta besteak Valparaison jaitsi ziren 1887an. Hemen jaio zen nire aitona 1903an, baina, birraitonak oso izaera gogorra zuen eta aitonak ere bai; orduan eztabaida baten ondoren, etxetik irten zen aitona eta ez ziren berriro gehiago elkartu.

Nire aitak ez zuen ezagutu nire birraitona baina bere izena du, Luis (edo Koldo).
Nire aitonaren bizitza oso gogorra izan zen , gurasoen etxetik kanpo lan asko egin zuen eta desberdinak, Hegoaldean edo Iparraldean , argazkilaria edo herriz herriko saltzailea, beti gauza asko zuen, batzuetan diru asko zuen eta batzuetan dirurik gabe, baina beti lan egiten zuen, eta oroitzapen hori dut ...

Aitona

Nire aitona Jose Antonio Estensoro Loinaz da, eta Francisca Urretavizcaya Aguerre bere emaztea, nire amona da.

Aitona Olaberrian jaio zen (l880). Euskal Herritik Argentinara etorri zen (l897). Lana lortu zuenean joan ziren Argentinara: peoi esnezale lan egin eta Euskal Herrira itzuli zen. Zertarako? Bere anaiak ekartzeko.

La Platan, Chacabucon, Juninen, eta 25 de Mayon lan egin zuen. Eta, azkenik, Saladillon soroa erosi zuen.

Bitartean, familia eratu zuen. Bost seme-alaba izan zituen.

Nik ez nuen ezagutu, baina hemen ondo zegoela eta pertsona langile, solidario eta zintzoa zela entzun dut.

Artzain irakurlea


Nire gurasoek aitona Lapurdikoa zela esaten dute. Aitonak 17 urte zituen Argentinara etorri zenean.
Mutil ona eta zintzoa zen. Ramon zuen izena.
Oso irakurlea zen eta artzain lan egin zuen.
Ez nuen ezagutu, baina maite dut.

Eguneroko errosarioa, oroitzapenak eta lanak


1910 urtean nire aitona eta nire amona Euskal Herritik Argentinara iritsi ziren.

Lurrunontzi, bapore batean, bidaia egin zuten. Gainera bidaia luze eta oso zaila izan zuten, erosotasunik gabe.

Lehen Buenos Airesen bizi ziren, eta gero landazabalera joan ziren.

Nire aitona esne-saltzailea zen. Egunero, goizean behiak jezten zituen.

Jetzi ondoren herrira joaten zen, esnea saltzera.

Lanean asko jasan zuen, euria eta oso negu latzak. Beti izarpean egoten zen.

Nire amonak egunero seietan arrosario esaten zuen. Euskaraz otoitza xuxurlatzen zuen. Nik txikia nintzenean entzun nahi izaten nuen.

Guk amonarekin bere dantzak eta bere abestiak egiten genituen.

Nire gurasoek, bere lekuak, jaiak, ohiturak... beti gogoratzen zituzten.

Euskal Herrira ez ziren inoiz itzuli.

18 seme-alaba


Nire aitona, amaren aita, Italiako Siziliatik etorri zen.
Hemen nire amonarekin ezkondu zen. Uste dut nire amonak hamalau urte zituela.
Hamazortzi seme-alaba izan zituzten. Hamazortzi!!!
Nire aitonak zelaian lan egiten zuen bere koinatuarentzat.
Nire amonak asko lagundu zion. Gerratik ihes egiteko etorri zen hona.
Berak itzuli nahi zuen, baina ezin izan zuen. Oso behartsua zen eta hemen, Argentinan, hil zen.

Apaiztegitik Argentinara


Nire herenaitona, Joaquin Ulacia, Gipuzkoatik Argentinara iritsi zen.

Aizarnan jaio zen. Gasteizko apaizgaitegian ikasle izan zen.

Mila bederatzi ehun eta batean Argentinara iritsi zen.

Bahia Blancan Gaztanbideko enplegatua izan zen.

Ormaiztegiko Maria Arregui y Garmendiarekin esposatu zen.

13 urterekin artzain txabola utzi eta Argentinara


Nire aita gipuzkoarra zen, Azkoitikoa zen , mendian bizi zen, baserritarra zen , Ormolakoa. Txikitan artzaina zen eta udan, bakarrik bizi zen Irukuruzetako mendian bizi zen txabola batean ardien begira eta gaztak egiten zituen.
Bere gurasoak nekazari pobreak ziren eta semeek Ameriketara joan behar izan zuten.

Etxetik irten zenean 13 urte zituen , Frantziara joan zen, han lan egin zuen txartela, pasajea, ordaintzeko. Buenos Airesa iritsi zenean euskaraz bakarrik hitz egiten zuen, baina laster gaztelania ikasi zuen.
Hemen behiak jezten zituen eta beste lan batzuk ere egin zituen.
Azkenean Chubutera joan zen, han nire amarekin ezkondu zen eta bertan gelditu zen betiko.

Nafarroatik Argentinara P. de Satrustegui bukean


Nire amona eta semea Zangotzakoak ziren. Barzelonatik

Argentinara itsasontziz joan ziren, P. de Satrustegui bukean , 1912.eko abuztuaren 27an iritsi ziren.

Nire aitak irten zenean hamar urte zituela esan dit.

Buenos Airesen “Euskal Etxea” ikastetxean ikasi zuen.



Amona jostun espezialista zen. Nire aitak pertsona oso prestua zela esan dit. Hark Iruñean zezenketa ikusi zuela- esan dit-

Etxera ez itzultzea erabaki zuen-

Nire amaren gurasoak San Martin de Unxen bizi ziren.

Aitonak Riogallegosen Swif izozkailu fabrikan lan egiten zuen.

Neguan bidea izoztuta zegoen . Oso lan gogorra zen eta diru gutxi irabatzen zuen. Horregatik, ez zuten zalantzarik izan.

Nire amona-aitonak abestu, jota dantzatu eta gitarra jotzen zituzten .

Sukaldean lehen egurra erabiltzen zuten. Han gaztainak erretzea gustatzen zitzaien

Egunen batean Kasedara joango naiz, nire familia han dagoelako eta Zangotzara ere bai!

Pinedotarrak, Arabatik Txilera


Pinedo familiaren erroak Araban daude. Pinedo herri txiki bat da Arabaren mendebaldean, Valdegobía-Gaubea haranean (Añanako koadrila barrukoa). Guk dakigunez, parrokiako erregistroen arabera, ezagutzen dugun lehen Pinedo-a Suzanan jaio zen. Suzana Arabaren hegoaldeko beste herri txiki bat da. Gaubea haranetik hurbil dago.

Horregatik seguru nago berak ez zuela euskara hitz egiten, baina gero berak ikasi zuen Bermeon. Baina hori kontatuko dizuet ostean.

Orduan, Pinedo berau, Serafin Pinedo Abezia, Suzanan jaio zen. Bere aita, Pedro Pinedo Basterra, Suzanakoa zen eta bere ama, Tomasa Abezia Lasarte, Salinillas de Buradón-Buradon gatzagakoa zen.

Oso gutxi dakigu Serafin Pinedo Abeziaren seintzaroari eta gaztaroari buruz. Edozelan ere, argi dago bere gaztaroan kultura sendoa lortu zuela, bere bizitza osoan zehar frogatu zuena irakasle legez. Bermeora joan zen irakasteko herriko eskolan. Harekin etorri ziren herrira bere ama, Tomasa Abezia eta bere anaiordea, Francisco Barron. Ez dakigu bere aita bizi zen, baina badirudi ezetz,

bere ama berriro ezkondu zelako Aurio Barronekin.

Bermeora lotzen zuten loturak laster egin ziren indartsuagoak.

Bermeon, Martin de Gandasegui y Ellaurri deustuarra zen alkatea. Bere aita zen Nicasio de Gandasegui, Bilbokoa, eta bere ama Manuela Ellaurri, Deustukoa. Anastacia de Ibarraran bermeotarrarekin ezkondu ostean, Martin de Gandasegui Bermeon sustraitu zen. Andregaia, Anastacia, Julian de Ibarraranen eta Maria Ignacia de Villabasoren alaba zen.

Serafinek Manuela maite zuen eta berarekin 1895ean ezkondu zen. Urteekin seinak eta zoriontasun handia etorri ziren. Lehengoa zen Serafin eta gero Manuela, Gonzalo, Maria, Dolores, Manuela eta Martin. Martin, nire aita, jaio zen 1910ko otsailaren 14an.

Zoritxarrez, arlo ekonomikoan gauzak ez zebiltzan ondo nire familian. Lagun bat deitu zion Amerikatik eta, gainera, lana agindu zion. Onartzea erabaki zuen.

Orduan, nire birraitonak bidaia egin zuen bakarrik Amerikara. Ez dakigu bidaiari buruz, baina badakigu Aricako portura heldu zela, eta, jakina, itsasontziz bidaia egin zuela. Gero Tacnara, trenez.

Bere senideen peko utzi zituen emazte eta seme-alabak eta ezagunerantz ontziratu zen.

Erabakia duda barik oso gogorra izan zen.

Abiatzea lur ezezagunerantz. Ama, andrea, seme-alabak, senideak eta lagunak uztea. Bermeo uztea. Herri polit honetatik alde egitea, bertan gazteak, seinak aurretik, irakurtzen irakatsi zienak, agurtu zuten mirespen maitasunezkoarekin.

Baina dena ez da itzaltasuna. Denborarekin gauzak aldatu egin ziren Serafinarentzat. Lan egin zuen asko eta aberastu egin zen, gesalez, salitrez, eta beste lanez dirua egin zuen. Azkenean, posible zen beretzat bere familia ekartzea. Eta hala familia osoa, bere emakume eta seme-alabak, ekarri zituen. Baina, gauzak ondo zebiltzala eta, harrera on azkar-azkar bat izan zelako, bere loba Aureo Barron (bere anaiordearen semea), Francisco Ibarraran (Nire birramonaren neba), Juan Goyenechea (bere lehengusua) eta Josefa eta Nicolasa, bi otseinak, ere etorri ziren. Manuelak zirudien “erregina bere gortean”.

Gauzak ondo zebiltzala eta, nire birraitonak bere semeak bihurtu zituen Euskal herrira, bere ikasketak amaitzera. Gero, batzuk itzuli ziren Txilera baina besteak ez.

Nire aitxitxe Txilen ezkondu zen Inés Goñirekin, nire amona, nafarren ondorengo bat.

Inthamoussoutarrak


Nire arbasoak Itxasotik (Ipar Euskal Herria) iritsi ziren.
1870ean iritsi ziren Ameriketara hiru anaia, Jean, Pierre eta Laurent.
Bidaiari-ontzian iritsi ziren.
Jean eta Pierre Uruguaira iritsi baino lehen, Argentinara joan ziren. Laurent Uruguaira joan zen, artzaina zen. Hirurak hiru ahizparekin ezkondu ziren, gero ostera ere ezkondu ziren.
Bi emazte eta bederatzi seme-alaba eduki zituen. Bigarren semea nire arbasoekin ezkondu zen, hiru anaia ziren. Nire aitonak hamabi seme-alaba eduki zituen.
Laurent nire birraitona izan zen.
Artzain lan egin zuen, hazienda bat erosi zuen. Ez dakigu gehiago bere biziaren gainean.
Ikusgura izanez gero, gure blogspot bisitatu behar duzu:

(http://inthamoussou.blogspot.com/2006_08_01_archive.html).

Zuberoako gautxoa


Gure arbasoak Zuberoakoak ziren. Zuberotar haiek nire familian misterio bat izan ziren nire ustez. Nire birraitonak-amonak ziren, Pierre Menditeguy eta bere emaztea Anne Illarragorry. Uruguaiera iritsi ziren XIX. mendearen bukaeran. Euskal Herrira bidaiatu baino lehen, nire familiak Argentinan hau bakarrik esan dit: Uruguaiera bidaiatu zirela, hantxe bere lehen semea jaio zela (nire aitona) eta han zaldiekin lanean hasi zirela. Ez dit asko esan nire aitona.

Nire aitonak ez zidan gauza asko esan.

Zubereraz hitz batzuk bakarrik, besterik ez. Lur honetako gizon bat izan zela, Aitonak beti esaten zuen, “gaucho” bat bezala. Hegoamerikako paisaia oso desberdina zen haientzat. Ez dago zalantzarik bere Zuberoa oso ederra dela, uste dut. Amerika osoan, ez dago horrelako lekurik. Gero, Buenos Airesera joan ziren eta hortxe hil ziren. Nire Aitona Santiago del Esterora lanera eta bere familia eratzera joan zen baina ez zuen inoiz bere hiria “Buenos Aires” utzi. Familiakoek Buenos Aires ez genuen inoiz utzi.

Baina Zuberoara eta nire arbasoengana itzuliko naiz. Bere herria Mendikota zen (eta da) eta Zuberoa erdian dago. Txikia (Zubereraz:Ttipia, kar kar) eta preziotsua da. Iaz leku bitxi hori ezagutu nuen. Zuberoa ederra zela esan zidaten, baina errealitatea politagoa zen. Ez dakit zein ziren arrazoiak emigratzeko garai horretan. Zuberoan egon nintzenean, bakarrik nire birraitonak-amonak emigratu zirela, esan zidaten. Orduan, zein zen bere asmoa? Ez dakit. Garai beldurgarria zen eta jende asko emigratu zen. Oso arrazoi pertsonalak zirela uste dut. Istorio hau, berria da nire ustez eta iaz euskal herrira joan nintzenean pixka bat osatu nuen. Gauza asko aztertzeko geratu direla eta dokumetu asko ikusteko. Egunen batean bidaiatzen badut, nire begiekin ikusiko ditut. Hurrengo bidai batean izango da. Baina joan aurretik asko ikasiko dut, pixka bat euskaraz hitz egiteko.

Osaba Kiko. Osaba iraultzailea


Nire arbasoak Euskal Herritik Ameriketara etorri ziren.
Euskal Herrian amona, aitona eta bere anaia (Kiko) bizi ziren.
Gerra zibila pasatu zuten. Kiko, iraultzailea izan zen. Bilbo defenditu nahi zuen, baina, batailoi frankistak Bilbora sartu ziren eta Kiko gerra-presoa izan zen.
Kontzentrazioko eremua egon zegoenean Chaval ezagutu zuen. Gero lagunarekin (Chavalekin) ihes egin zuen. Mediterranioan zortzi ordu igeri egin zituzten. Ontzi greziar batek jaso zituen. Bere izena “Zhefiros” zen; lehenengo Inglaterran izan zen.
1941ean Uruguaira iritsi ziren. Nire aitonak ez zekien ezer; anaia hilda zegoela pensatzen zuen.

1951n Kikok sendiari argazki bat bidali zion. Gero Aitana gonbidatu zuen. Beraz nire aitona Montevideora iritsi zen. Urtebete ondoren nire amona, osaba eta ama iritsi ziren. Amak hiru urte zituen.

Aitona jostuna


Nire amaren arbasoak euskaldunak ziren, baina ez dakit noiz iritsi ziren Ameriketara. 1700 inguruan uste dut. “Criollos viejos” ziren.

Nire aitaren arbasoen historia desberdina da. Nire aitona Italiakoa zen eta txikia nintzenean niri kontatzen zidan Italiatik Buenos Airesera abiatu zela, lehengusuak eta herriko lagunak hor zituelako.

Itsasontzia iritsi zenean Montebideoko portura, hau gogoratu zuen Uruguain osaba bat zuela. Pasquale, bere osaba, hiri txiki batean, Minasen, bizi zen. Nire aitona bezala jostuna zen eta denda bat zuen. Minas Montebideotik hurbil zegoelako, itsasontzitik jaitsi zen, trena hartu zuen eta Minasera joan zen osabari bisita egitera.

Minas oso gustatzen zitzaion eta hor geratu zen bere osabarekin lan egiteko.

Urte batzuen ondoren Buenos Airesera paseatzera joan zen nire amonarekin.

Aitona trikitilaria


Nire herenaitona Idiart Gipuzkoakoa zen.
Hark eta bere senideek sei hilabete nabigatu zuten ontzian porturaino iritsi arte. Handik Rosariora etorri ziren.
Haiek baserrian lan egiten zuten eta txerriak hazten zituzten.
Nire amak aitonak trikitixa oso ondo jotzen zuela esaten du.

Arbaso euskaldunik ez


Nire arbasoak ez dira euskaldunak.

Aitaren aldeko amonaren familiakoak espainiarrak dira, Zaragozakoak, eta Argentinara etorri ziren 1914an, lan egitera. Rosariora iritsi zirenean, bitxi-dendan lan egin zuten, eta gero haien posizio ekonomikoa hobetu zuten.

Nire aitaren aldeko aitonaren arbasoak Italiakoak dira, Palermotarrak. Ez dakit noiz etorri ziren, baina Mafiatik ihes egin zutela uste dut. Nire aitona hil da, eta ez nion galdetu zergatik etorri zen bere familia.

Amaren amona ere palermotarra da eta bere gurasoak joan ziren soroak lantzera. Hark italieraz hitz egiten du, baina nik ez dakit.

Nire aitonaren deitura ‘Olivares’ da, eta Valentziakoa dela uste dut.

Baina benetan, nire arbasoen jatorria ez da oso interesgarria niretzat. Nahiz eta euskal ondorengoak euskaldunak izan, ni ez naiz espainiarra, ezta italiarra ere. Argentinakoa naiz.

Beti metalurgian


Nire familia, Goitiatarrak, Gipuzkoarrak dira eta haien lana metalurgia da. Erdi arotik gaur egungo arora gaur egun arte Europan eta Amerikan elizan, ekonomian, kulturan, politikan eta ekintza askotan Parte hartu dute.

16. mendean euskaldun asko bezala Ameriketara, Potosira, etorri ziren eta zilar-zainak aurkitu zituzten. Gero hurrengo mendean, burdina, eztainu eta antimonioa. Bidai asko egin zuten eta bataila askotan parte hartu zuten.

Horregatik gustatuko zaizkit hainbeste belauntzian ibiltzea eta borroka arteak?

Amonaren buztinezko labea


Ez dakit oso ongi nire aitona nola iritsi zen Argentinara. Bere izena Jean Pierre zen eta senide batzuk frantziakoa zela esaten didate. Euskaldun oso langilea zela . Hark gutxi hitz egin eta oso jenio ona zuela. Aitonak berrogeita hamabi zituen hil zenean. Nik ez nuen ezagutu aitona.
Nire amona Josefa Urkia zen. Tolosarra zen. Hura Argentinara familia batekin iritsi zen hemeretzi urte zituenean. Txikia zen eta jenio txarra zuela esaten dute. Argazkiek ez dute gezurrik esaten.
Nire aitona-amonek Azulen ezagutu zuten elkar eta ezkondu ziren. Bederatzi seme-alaba izan zituzten. Bosgarrena nire aita zen. Haiek ukuiluan lan egiten zuten landa batean Azuldik hurbil. Behi, ardi, txerri asko zituzten. Patioan buztinezko labe bat zegoen. Han nire amonak ogia egiten zuen. Beren herriko ohiturak mantendu zituzten.

Adibidez, goizean ukuiluan bukatu eta gero gosaltzera joaten ziren sukaldera. Urdaia arraultz frijituekin eta kafesne agosaltzen zituzten. Bere herrira ez ziren inoiz itzuli.
Familiaren berriak ekartzen zituzten gutunak ziren Euskal Herriarekin zuten lotura bakarra.

Aitonaren gurditxoak


Nire aitonak Euskaditik Argentinara ontzi frantses batean bidaiatu zuen eta 1891n Buenos Aires portura iritsi zen.

Gero, herri txiki batean, lana lortu zuen. Han nire amona ezagutu zuen eta ezkondu egin ziren.

Aitonak gurditxoak zituen.

Amona eta biak Azulera etorri ziren. Alde honetan agertu ziren lehen gurditxoak aitonarenak ziren

Landan, estantzia batean langileburu edo arduradun lan egin zuen.



Han jaio ziren bere bederatzi seme-alabak. Nire ama txikiena zen eta sei urte zuenean, aitona hil zen, oraindik oso gaztea. Noski, ez nuen ezagutu.

Nire amona, euskaldunen alaba, urte batzuk bizi izan zen, baina hil zenean ni oso txikia nintzen, beraz oso oroipen gutxi dut.

Arabatik Perura


Nire aitaren familia Arabakoa da. 70 hamarraldian nire aita Perura iritsi zen. Euskal Herritik emigratu zuen bakarra izan zen. Kurtso bat ikastera Limara etorri zen eta hemen nire ama ezagutu zuen..
Gero, haiek Euskal Herrira bidaiatu zuen, haien oporrak pasatzera eta nire aitaren familia ezagutzera.
Osaba batzuk bisitatu ditugu han eta orain dela bi urte, familia ezagutzera joan nintzen.

Nire ama Perukoa da, baina nire birraitonak Txilekoak (Ikike) eta Italiakoak (Genova) ziren. Inoiz ez dut amona ezagutu.

20090511

Guztiontzat... Athletic Txapeldun !

Athletic-Barça final handira begira egindako bideoa. Coca-Cola enpresak aspaldian egindako telebista iragarkian oinarrituta, babesa eta omenaldia Athleticeko jokalari eta zale guztientzat, berdin dio zein den horien adina, arraza edo maila. Guztientzako da finala.

20090504

Kalafatearen elezaharra


Tehueltxeak Patagoniako bertako biztanleak ziren eta basoan bizi ziren lengaz eta koihuez inguratuta. Leku honetan ez zen ezer falta.

Tehueltxeak migrariak ziren eta badago elezahar bat.

Bidaia batean Koonex, Tehueltxe tribuko petrikilo zaharra konturatu zen ezin zela ibili, bere hanka zaharrak nekatuta zeudela. Lege naturala bete behar zuela konturatu zen.

Tribuko emakumeek guakano larruarekin toldo bat egin zuten eta nahikoa egur eta janari bildu zuten. Ondoren, familiaren kantuarekin agurtu ziren.

Kloonex etxera itzuli eta urrutira begiratu zuen familia mendi atzean galtzen ikusi arte.

Hiltzeko geratu zen bakarrik. Mundu honetan maite zituen guztiak urrundu ziren.

Zeruko kolore distiratsua desagertzen joan zen. Gau eta egun asko pasatu ziren udaberria iritsi arte. Orduan jaio ziren belar berriak, enarak iritsi ziren. Pixkanaka-pixkanaka Koonexen toldoaren gainean hegazti bando bat jarri zen alai kantari.

Bat-batean olanaren, toldoaren, azpitik ahots bat entzun zen. Koonexek errieta egin zien negu gogorrean bakarrik utzi zutelako.

Chingolito txiki batek erantzun zion: Udazkenean janari gutxiago dagoelako eta neguan gordetzeko lekurik ez dugulako joan ginen.

- Ulertzen dut- erantzun zion Koonexek- horregatik hemendik aurrera udazkenean janaria izango duzue, eta neguan babesa. Hemendik aurrera ez naiz bakarrik geldituko-. Gero emakume isildu egin zen.

Orduan, haize-bolada batek olana bota eta Koonex zegoen lekuan kalafate zuhaixka bat agertu zen, lore usaintsu horiekin.

Geroztik, hegaztiak ez ziren gehiago joan eta kanpoan zirenak ere itzuli egin ziren.

Tehueltxeek ere dastatu zuten eta betiko hartu eta bailara osoan zabaldu zituzten haziak. Geroztik, kalafatea jaten duena berriro itzultzen da hara.


Gatibua


Juninen edo Tapalquen gertatu zen istorio hau.

Hauur bat desagertu zen malón baten ondoren. Malón deitzen diote indioen inbasioari.

Gurasoek bila eta bila ibili ziren, alferrik. Handik urte batzuetara urrutiko lurretatik zetorren soldadu batek begi urdineko indio bati buruz hitz egin zien.

Gurasoak bila hasi ziren. Bilaketak denbora luzea eraman zuen eta azkenean aurkitu zuten. Gizon hura basamortuan ohituta zegoen eta zuen hizkuntza ulertzen.

Etxera iritsi zirenean, gelditu egin zen, besteak gelditu zirelako. Atera begiratu zuen, oihu egin eta sukaldean sartu zen. Tximiniara joan zen eta txikitan ezkutatu zuen labana txikia atera zuen. Bere begiek alaitasunez distiratu zuten eta bere gurasoak hunkitu egin ziren; semea aurkitu zuten.

Baina indioa ezin zen bere etxean bizi eta egun batean joan egin zen.

Borges, Jorge Luis

“El cautivo” ipuina.


O boto cor de rosa


Amazonas ibaian “ o boto cor de rosa” bizi da. Animalia hori, ur gezako izurdea da, handia, polita eta bere kolorea arrosa da.

Ilargi beteko gauetan izurdea gizon bilakatzen da, eta gizon hori oso eder eta liluratzailea da.

Altua, oso polita, ilehoria eta begiak urdinak ditu.

Neska etxetik irtenez gero, izurde arrosarekin topatuko da eta “o boto”k liluratu du.

Bederatzi hilabeteko epean, haurra jaio eta ilehoria izango da; begiak urdinak izango ditu, aitak bezala.

Ilargi beteko gauetan neskak etxetik irteten ez direlako, ur gezako izurde asko hil dira, zoritxarrez.


La telesita





Santiago del Estero, Argentinako Errepublikako probintzia bat da. Han, istorio famatu asko gertatu dira. Ipuin honek, “La Telesita”-ren istorioa kontatzen du.

Telésfora Santillán hemeretzigarren mendean bizi zen. Emakume ederra zen. Ile luzea ta beltza zuen eta bere begiak urdinak eta argidunak ziren. Bere gurasoak hil zirenean mendira bizitzera bakarrik joan zen. Landan txoriekin eta zuhaitzekin pozik bizi zen. Baina musika entzuten zuenean, beti herrira dantzatzeko hurbiltzen zen.

Egun batean, musika misteriotsua eta oso ederra aditu zuen, jai bat zen, jende askok dantzatu eta abestu zuen. Bat-batean, dantzatu nahi zuen, momentu horretan, musika desberdin entzun zen. Baina sutik hurbil pasatu zenean, txinparta batek bere soinekoa piztu zuen eta suak dena erre zuen.


Mendian sua pizten baduzu, “La Telesita” agertuko da. Harekin hitz egin nahi baduzu, hori esan beharko duzue:

- Zer egiten duzu, Telesita?

Eta hark esango du:

- Hemen nago, bada.

- Dantzatu Telesita

- Ondo, dantzatuko dut!