20110407
Ingelesen dorrea, Buenos Aires, Argentina
Nahiz eta obeliskoa ezaugarriena izan, niri Ingelesen Dorrea gehiago gustatzen zait. Hau, Fuerza Aerea Argentina enparantzan dago, Retiro geltokiaren aurrean, San Martin kalearen eta Av. Del Libertadoren artean , oso leku polita da, portutik hurbil dago.
Av. Del Libertador gurutzatzen badugu, San Martin enparantza aurkitzen dugu, nire ustez Bs. Aireseko lekurik politena!!
1909an britainiarrek Argentinako herria omenez eraiki zuten.
“Revolución de Mayo”ren mendeurrena ospatzeko. Onartu ondoren material guztiak Inglaterratik ekarri zituzten baita pertsonal teknikoa ere.
Dorreak 7 pisu dauzka, seigarren pisuraino igogailuz igotzen da, eta handik ikus daiteke zazpigarren pisuan dagoen erlojua, portua eta Retiro-aldea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario