20110404

Monumento Nacional a la Bandera, Argentina


“Monumento Nacional a la Bandera” Rosarioko ikurrik adierazgarriena da. Gure bandera omentzeko egin zuten, horregatik, Manuel Belgranok Argentinako bandera sortu zuen lekuan dago,
Paraná ibaiaren aurrean. Itsasontzi-itxura dauka, etorkizunerantz doan dela suposatzen delako. Ángel Guido eta Alejandro Bustillo arkitektoek egindako eraikinak dorre handia dauka (70 m.), eta puntan begiratokia. Aurrean, ume guztiek lasterketak egiten dituzten harmailadiak eta “propileo”-a. Hor, aberriaren babesean erori ziren gudariak ohoratzeko “llama votiva” dago, itzaltzen ez den zuzia. Azkenean, “Pasaje Juramento”, Lola Mora eskultorearen estatuaz beteta. Oso leku polita da, eta ordezkatzen gaitu.

No hay comentarios: