20110407
“Justo José de Urquiza” eskola, Rio Cuarto, Argentina
1908ko uztailaren 13an inauguratu zuten eraikin honek estilo eklektikoa dauka. Angeluzuzen-formakoa da, eta, eraikinaren erdian, areto nagusia dago. 300 pertsonentzako aretoa da eta oso akustika onekoa. Areto honek bi hegaletan zatitzen du eraikina. Eraikinaren hegal bakoitzak angeluzuzen-formako patio zabal bat dauka. Patioak eta ikasgelak lotzen dituzten galeriak ere badaude.
Eraikinaren inguruan kanpoko patioak ikusten dira; Constitucion, Moreno eta Alvear kaleetan. Patio hauek oso aberatsak dira bai historikoki bai naturalki zeren eta zuhaitz-mota asko daude.
Horietako batzuk ehun urtetik gorakoak dira eta gehienak planetako eremu ezberdinetakoak.
Hauek dira ikus ditzakegun batzuk: Palo borracho de flores amarillas, acacia bola, palmera, lapacho negro, algarrobo chileno, tala, quebracho colorado chaqueño, pezuña de vaca, ceibo, acacia australiana eta cipresa besteak beste.
1988. urtean, eskolaren mendeurrena izan zenez, “Eraikin Historikoa” izendatu zuen Rio Cuartoko Udaletxeak, eta, aurten 103 urte beteko ditu uztailaren 13an.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario