Juan Susaeta beste etorkin euskaldun bat zen, Antioquiara 1960 urtean iritsi zen, eta Susaeta argitaletxea sortzeagatik bihurtu zen enpresaburu.
Gaztetatik argitaratze negozioan sartu zen anaia Raimundorekin, eta 1963an Madrilen Susaeta Editoreak enpresa sortu zuten. Haur literaturan espezializatu ziren.
Urte batzuen buruan, Ameriketara anaiarekin bidaiatzea erabaki zuen eta horrela Perura joan ziren, Iberia argitaletxean lan egitera. Handik Juan Kolonbia pasatu zen, eta Medellin hirian ezarri.
Medellinen Espainiako kontsula izan zen. Bertan inprimategi/argitaletxe bat ireki zuen. Everado Zapata Santillanaren Cromos eta Abeze Coquito merkaaturatzen hasi zen.
Geroago, enpresa hau Susaeta Editoreak bihurtu zen, eta egoitza Medellindik hurbil dagoen Envigadon izan zuen.
Gero Juan Susaetak Jorge Luís Osorio Quijanora ezagutu zuen, eta biok Nacho Kartila atera zuten. Arrakasta handia izan zuen lan honek, tirada handia izan zuen, eta Susaeta Hispanoamerikan oso editorial ezaguna bihurtu zen.
20110411
Susaeta argitaletxea
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario