20110404
Santa Rosa eliza. Bragadoko eliza. Argentina
Basamortuaren konkista egin zuten bitartean 1856an biztanleak Escalada Gotzainari eskatu zioten eliza egiteko.
Berehala dirua ibiltzen hasi ziren arrakastarik gabe. Pastor Obligado Probintzia Gobernadoreak laguntza eman zuen eta eraikuntza hasi zen. 1858an bakarrik erori zen, zeren eta oso eraikuntza ezegonkorra zen. Eraikin horren basearekin bi nabe berri egiten hasi ziren. 1864an Ceferino Celorrio y Hernandez, lehenbiziko apaiza, Bragadora iritsi zen. 1872an eta 1950ean bi tornadok indarrez sabai osoa harrapatu zuten, hala ere, ahalegin askorekin birritan berreraiki zuten. XIX. mendearen amaieran dorreak egiten hasi ziren eta 1912an amaituta zeuden. XX. Mendean askotan konpondu behar izan zuten. Benetako proiektua nolakoa zen inork ez daki. Erromatar klasikoa da, arkitektura espaziala du hiru nabetan, eta akustika ere ohiz kanpokoa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario