20110405

Barolo jauregia, Buenos Aires, Argentina


Barolo jauregia 1997tik Monumentu Historiko Nazionala da. Buenos Aireseko Mayo Etorbideko 1370ean dago. Luis Barolo eta Mario Palanti arkitektoek eraiki zuten jauregia.

Enpresario aurrerakoi eta aberatsa zen Luis Barolo 1890ean Italiatik Buenos Airesera iritsi zen.
Barolok uste zuen gerrak dena hondatuko zuela Europan.

Dibina Komedian aditua zen Barolok Dante Alighieriaren errautsak Buenos Airesera ekartzeko asmoa zuen.
Paranti ere literaturaren maisu-lan horietan aditua zen, beraz, biak olerki horietan inspiratu ziren jauregia eraikitzeko.

1919an hasi ziren eraikuntza egiten eta 1923an bukatu zuten.

100 m garai zen jauregia Hego Amerikako eraikuntza garaiena bihurtu zen, baita hormigoi armatuz egindako munduko altuena ere.
Arkitektura berezia du, bi estilo nahastu zituztelako: Veneziako gotikoa eta Indiako arkitektura erlijiosoa.

Hirigintzaren ikuspegitik jauregiak sormena eta inguruarekiko begirunea frogatu zituen.
Eraikinak 16.630mko azalera estalia du orotara. 22 pisu eta 2 lurzoru ditu. Gainean 9 igogailu ditu geroztik.
Karrarako marmolez egin zituzten eskailerek 1.410 maila dituzte.Burdineria, lanpara eta vitrauxekin edertu zituzten. Hormak eta zutabeak granitoz apaindu zituzten.

Igarobide nagusian jauregiak 9 bobeda ditu, infernua irudikatzen dutenak. Danteren omenez, Bobeda horietan idazkunak latinez egin zituzten. Inskripzio batzuk Virgiliorenak dira, edo Bibliakoak.
Goiko pisuak purgatorioaren zazpi mailen ikurra ziren; kupula egiteko , berriz, Indiako tenpluetan oinarritu ziren eta paradisua sinbolizatzen zuen
Kupularen leku garaienean faro handi birakaria zegoen 300.000 argizari zituena, eta Jainkoa sinbolizatzen du.
Jauregi honetan beti izan dira bulegoak, eta gaur egun ere bulegoetarako eraikina da.

No hay comentarios: