20100531

Nire herriko ohiturak: Mendozako upategiak


Mendozara etortzen zarenean, segur aski, upeltegiren bat ezagutuko duzu. Han zein ardo-mota egiten dituzten esango dizute

Malbec-a eta Cabernet Sauvignon-a dira Mendozako ardorik ezagunenak munduan.

Han ere ardogileak ardoa nola egiten duten irakatsiko dizu.

Azkenean, ibildidea amaitzen duzunean, ardoak dasta daitezke, eta gero ardoa erosi dezakezu nahi baduzu.

Gainera, upeltegian jatetxea izaten dute. Plater nagusia asado-a da. Baina arrainak, txerrikiak, oilaskoak edo barazkiak ere jan ditzakezu.

Erraiak eta gehiago


Gaur neuk prestatuko dut bazkaria.

Erraiak, gatzagi eta omasoa (tripakiak) garbitu itzazu ondo-ondo.
Ordubetez edo gehiagoz irakin itzazu. Osagaiak: ura, gatza, perrexila, tipula bi, perrexil hezea eta ereinotza.
Haragia samur dagoenean, sutil ken eta zati ezazu.
Kazolan batean, olioa berotzen denean, bota itzazu hirugiharra, tipula, porruak, azenariok eta txorizo gorria. Kozinatzeko tapa kendu ezazu. Erantsi erraiak zatikatuta. Saltsari ur katilu bi bota. Gatza, piperbeltza eta piperrautsa (pikillo piperra ahal bada) bota. Zuk jakingo duzu zeintzuk gustatzen zaizkizun.

Poliki-poliki, janaria egin ezazu. Denbora: berrogei minutu, baina kontrolatu ezazu salda. Erantsi itzazu babarruna eltzekoak, patata eta kalabaza kubotan zatituta, aza mehe ebaki. Erantsi ezazu ura. Zenbat? Behar adina! Kontrolatu itzazu ongailuak.
Hautseztatu itzazu perrexil eta gazta-birrindurarekin eta gero mallan zerbitzatu. Erabili itzazu plater sakonak edo kazola txikiak .
Edateko zer edan ahal duzun? Ardo, ardo asko!!! Egarriz bazaude, edan ezazu.
Anima zaitez, egin ezazu eta probatu.

OHARRA: Puzker asko eta oso usaintsuak bota ahal dituzu. Ibil zaitez erne!

Bigarren mendeurrena ospatzen


Gaur, Chivilcoin eta Argentina osoan bigarren mendeurrenaren festa da.

Nik etxean asadoa, ardo beltza eta matea prestatuko ditut, eta lagunak etorriko dira. Elkarrekin denok oso ongi egongo gara.

Ivanek asadoa erreko du.

Nik haragi-enpanadak egingo ditut, eta Yamilek matea eta torta frituak prestatuko ditu.

Lagunek musikak… dantzek… alegrantzia ekarriko dute.

Oso egun zoriontsua pasatuko dugu.

Nire herriko ohiturak: asadoa


Argentinarrentzat ohitura berezia “el asado” da.
“Asado”a behiaren saihetsak dira brasa gainean erreta.
Gure etxean, lagunen etxean, jatetxean plater nagusia da.
Igande eguerdian familia osoa elkartzen da asadoa jateko eta normalean lagunen arteko bileretan ere “asado”a jaten dute. Festetan ere bai.
Garai batean burdinezko parrilla jartzen zuten lur gainean eta hortxe erretzen zuten janaria
Gaur egun ohitura horiek ez dira asko aldatu.
Tradizionalenek kanpoan egiten zuten asadoa eta orain “quinchoan” edo “parrillan”, baina teknika berdina da. Ez da zutik jaten. Eserita jaten da.
Asadoari laguntzeko oso gauza gutxi erabiltzen dugu: Ogi pixka eta entsalada (entsalada kriolloa: tomateak tipulak eta piperrak pikatu itzazu eta oliba-olioarekin eta limoiarekin gozatu. Ez ezazu gatza erantsi, zure bihotza ongi zaindu behar duzu eta.).
Eta azkenean gauza inportantena: Ardoa. Ardo beltza behar du.
Ardo asko edan!!! Eta zure bizitza oso ona izango da!!!!!!

Milanesa eta gehiago


Ebaki ezazu ogia erditik

Ezarri ezazu milanesa, gainean mayonesa eta ketchupa. Jarri sandwich-gazta eta urdaiazpikoa Hirugiharrea ere bai, jakina!

Goseak zaudela? Bota arrautza eta morro pixka bat, eta, azkenik, frijitu ezazu tipula eta sartu ogi artean. Itxi ezazu ogia eta jan ezazu.

Edateko edozein gauza, baina burbujak izanez gero, hobeto.

Katua frijituta


Katua garbitu eta lehortutakoan, zatitu. Erantsi gatza eta pasa irinetan. Gero oliotan frijituko dugu irasagar pixka batekin, gorritu arte. Gorri-gorri dagoeenean, atera ezazu.

Katuari laguntzeko: Begi-sorbetea.
Egin almibar bat urarekin eta azukrearekin. Katuaren begiak bota eta pixkanaka-pixkanaka nahastu. Hotza edo beroa edan dezakezu.
Benetan goxoa geratuko zaizu!!!

Panqueque dorrea


Lehenengo dendara joan behar duzu eta erosi itzazu: esnea, azukrea, bananak, dulce de leche-a, gazta, irina, arrautzak, txokolatea, esne-krema, marribiak eta intxaurrak.

Nahastu itzazu ontzian: irina, azukrea, arrautza, esnea eta olio pixka. Gero zartaginean nahasi, baina ez dena, hiru koilarakada bakarrik. Bost panqueque egin behar dituzu.

Plater batean ezarri ezazu panqueque bat eta gero erantsi ezazu dulce de lechea eta itxaurrak; berriro panqueque-a ondoren gazta. Beste panqueque-a ezarritakoan bananak.

Azkenean beste panqueque-a eta eratsi itzazu txokolatea, esne-krema eta marrubiak. Gero utzi ezazu hozkailuan bi orduz.

Jan ezazu filma ikusten duzun bitartean eta edan ezazu papaila ura.

Teleton-a


Lehengo iberoamerikar teletona edo telemaratoia 1978ko abenduaren zortzitik bederatzira Txilen egin zen. “Don Francisco” beti izan da GKE honetako aurkezlea eta burua. “Don Francisco” ia iberoamerika osoan ezaguna da, batez ere, Estatu Batuetako iberoamerikar jende artean.

“Don Francisco”k, Estatu Batuetan Jerry Lewisen egitasmoren antzera, ideia Txilera ekarri zuen eta “Sociedad pro-ayuda al niño lisiado” babestu zuen. “Don Francisco”k Txileko telebista kanal guztiak elkartu zituen eta 27 orduz elkarrekin transmititu zuten ekimena. Ekimenaren helburua miloi bat dolar biltzea zen. Gaur egun, ekimena urtero egiten da, hauteskunde urtean izan ezik.

Txiletar Teletona 23 aldiz egin da eta 1978tik. 100.000.000 dolarretik gora biltzen dira. 1995a izan zen helburua lortu ez zen bakarra. (urte hartan, 27 ordu ostean bildu zen dirua, azkenean!)

Diru biltzeari esker, herrialdean zehar diren zentroak mantendu ahal dira.

Gaur egun, hamar zentro dira Arican, Iquiquen, Antofagastan, Coquimbon, Valparaison, Santiagon, Talcan, Concepcionen, Temucon eta Puerto Montten.

2006 urtean zehar 24.000 ume baino gehiago jagon zituzten. Gainera, zentro berri batzuk eraikitzeko asmotan dabiltza, Calaman, Coihaique,, Copiapon eta Valdivian. Azken ekimenean, 1998ko azaroaren 28tik 29ra egindakoan, 22.533.294.849 txiletar peso bildu ziren (39 miloi dolar inguru).

Make a wish eta gehiago


N¡re herrian GKE (ONG) asko daude, eta batzuk ezagutzen ditut. Adibidez:
Fundación Make a Wish (pida un deseo): haur gaixoekin lan egiten dute
Rotarac (Rotary Club)
Fortalecer Misiones: misioetan lan egiten dute.
Hogar Infantil Belén: haur behartsuentzat jangela eta haurtzaindegia

Wichan Ranquen


Argentinan ez dugu GKE terminoa erabiltzen, ONG baizik, eta, sigla horiek “Organizacion No Gubernamental” esan nahi dute.

Nire herrian “Wichan Ranquen” izena duen ONG-a ezagutzen dut. ONG honek, hemengo flora babesteko egiten du lan. Hasieratik gaur egun arte, milaka zuhaitz landatu dituzte ONG honen hainbat partaidek.

Egiten duten lana oso interesgarria da, eta, gainera, oso ona da ekosistemaren osasunarentzat.

Hemengo zuhaitzak landatzeaz gain, beste gauza asko egiten dituztela esan dezakegu, adibidez, adobezko etxeak egiten dituzte etxerik ez duen jendeari laguntzeko.



Gehiago irakurri nahi baduzue, sar zaitezte web honetan.

Mujeres de Negro


Nire herrian GKE asko daude eta helburu desberdinak dauzkate. Mujeres de negro oso garrantzitsua da. Genero eta etxeko indarkeriaren aurkako borroka egiten du. Orain dela hiru urte hamabi emakume hasi ziren lan egiten eta orain laurogei emakumek hartzen dute parte GKE honetan.
Erakundearen arabera, bi arazo garrantzitsu dituzte:
Emakume asko ez dira salaketa jartzera ausartzen, beldurragatik.
Epaileek ez dute kasuen segimendurik egiten.
Hileko lehen ostegunean elkartzen dira udaletxeko plazan eta indarkeriaren biktima izan diren emakumeen argazkiak erakusten dituzte.

Alegria intensiva


Alegría Intensiva ospitaletan laguntzen duen erakunde bat da. “Patch Adams” bezala, Erakundeko laguntzaileak ‘clown’ak dira, eta erietxeetara joaten dira eta poza eramaten diete ume gaixoei eta beren gurasoei. Profesional horiek uste dute irribarrea zoritxarreko errealitatea aldatzeko modu eraginkorra dela, eta une zailak une alai bihurtzeko aukera bat dela ere bai.

Alegría Intensivako artistek aktore profesionalak izan behar dute, eta “clown” artea ezagutu. Nire ustez, ideia oso interesgarria da eta barrearen bidez gauza asko lor baitaitezke. Ez dakit non, entzun nuen gaixo alaiak sendatzeko aukera gehiago dutela. Horregatik miresten dut “clown” hauen lana.


Peluffo Giguens fundazioa


PELUFFO GIGUENS FUNDAZIOA oso inportantea da nire herrian, ume gaixoentzat da. Minbizia duten haurrentzat da.

Asmo hau 1961an jaio zen, “Hemato Oncológico” talde batek proposatuta
Fundazioaren helburua hematologia onkologikoan aurrera egitea da, eta horretarako giza baliabideak, baliabide teknikoak eta finantzieroak lortzea.
1996 an Pereira Rosell ospitalean Peluffo Giguens fundazioaK “Centro Hemato-Oncólogico Pediatrico Dr Alberto Pérez Scremini” zabaldu zuen. Han 8.500DIK GORA KONTSULTA egiten dira, urtean. Urtero jarduera batzuk egiten dira dirua biltzeko: “Mac hamburguesa feliz” eta “Teletón”. Lehen jarduera Mc Donald´s-en egiten da. Egun hauetan saltzen dituzte Big mac hamburguesek fundazioarentzat dirua ematen dute. Eta Teletón-en artista askok parte hartzen dute eta jendeak egun osoan ematen du dirua. Diru asko biltzen da eguna bukatzen denean.



“Hogar La Campana” beste egitasmo bat da. Baliabide gutxi daukaten familientzat da. Beste departamenduetatik etortzen dira ume gaixoak senide batekin. Leku hauetan geratu ahal dira biak. Janariak, irakurmen-tailerrak, margolaritza, musika, jokoak eta eskola-laguntza umeentzat. Jarduerak oso interesgarriak dira, bai umeentzat bai sendientzat.
Orain Peluffo Giguens fundazioak helburu berri bat dauka: ume gaixoen %80 sendatzea.

Flora Tristan


Perun GKE asko dago. “Flora Tristan” da ezagunena. Instituzio feminista bat da. 1979an jaio zen. Herritarren ekimenez, komunitatearen onurarako eta irabazi asmorik gabe sortu zen. Bere egitekoa da: emakumeen herritartasuna mugatzen duten egiturazko kausak borrokatzea. Horretarako, berdintasuna eta generoaren justiziaren alde lan egiten dute. Bere lehentasunak dira: abortua despenalizatzea, emakumearen osasun integrala eta landa-garapena bermatzea.

Red solidaria


Nire herrian Red Solidaria oso ezaguna da. Albaitaria den Juan Carre da sarearen sortzailea eta zuzendaria. 1995ean sarea sortu zuenean, bost pertsona ziren. Biziak salbatzeko edo txiroei laguntzeko lan egiten duten boluntarioak gero eta gehiago dira. Egunero 100 dei jasotzen dituzte sarean, eta gehienak laguntza eskatzeko dira.
Red Solidariak erakunde paraleloekin egiten du lan arazoak konpontzeko. Carrek esaten du sarea herri osoan dagoela eta beste herri batzuetan ere bai. Telebistari eskerrak ematen dizkiola informazioa zabaltzeagatik.
Elkarteak orain arte bederatziehun haur bahitu aurkitu ditu.
Minbizia, transplante beharra eta HIVa duten gaixoei laguntzen die. Eskola eta instituzio txirori ere bai.
Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

Unicef


Erakunde honek haurren osasunaren, hezkuntzaren, berdintasunaren eta babesaren alde lan egiten du.

Erakunde honek lan handia egiten du haurrak babesteko. Besteak beste, haurren osasunaz, hezkuntzaz eta berdintasunaz arduratzen da.

20100517

Brasilgo historia


Brasilgo historioa.... ummmm.... oso zaila da, baina....
1500. urtean heldu zen lehenengo europarra Brasilgo kostaldera: Vasco da Gama, nabigatzaile portugaldar famatua.
Portugal eta Espainiak, Tordesillasko Nazioarteko-Ituna egin zutenenean, erdi bana egin zuen Hego Amerika, baina "bandeirantes" portugaldarrek ez zuten errespetatu itun hori eta kolonietan herrialde portugaldarra handitu egin zuten, gaur egungo Brasilgo 8.000.000 kilometro karratuak hartuta.
XIX mendean Napoleonek inbaditu zuen Portugal, eta Erregea ihes egin zuen Brasilera, eta han/hemen jarri zuen gobernua .

Peruko historia


Errealistek (tropas realistas) Real Felipe gaztelua hartzen zuten bitartean, Simon Bolivarrek Huaura eta Pativilca hirien artean antolatu zuen kuartel orokorra. Bertan zuen 10.000 gizoneko armada (6.000 kolombiakoak eta 4.000 peruakoak).

Bolivarrak jakin zuen Jose De Canterac Jaujatik gertu zegoela, eta 1824ko uztailean, bera aurkitzeko martxa hasi zuen Cerro De Pascon infanteriaren hiru dibisiorekin. Agintari bana zuten dibisioek: Lara, Córdova eta Lamar jeneralak. Zamariek Necochea jeneral argentinarra izan zuten flota-buru.

1824ko abuztuaren 2an Simón Bolivarrek bere tropak ikuskatu zituen Rauca eta Cerro de Pascoren arteko panpa zabalean.

Hil bereko lauan, Canterac Jauja utzi eta Reyesera joan zen.

Bitartean, Bolivar Conocanchara iritsi zen 1824ko abuztuaren 5ean. Han jakin zuen Canterac Carhuamayon zegoela, eta zortzi batailo, bederatzi eskuadroi zamari eta artilleriako bederatzi pieza zituela. (y que tenía ocho batallones…)

Askatzaileak bere tropei agindu zien Junin aintzirako ezkerreko ertzetik joateko Canterac bertan gelditzeko.

Canteracen artilleriak eta infanteriak atzera egin zuten, baina zalditeria antolatzen saiatu zen. Mugimendu honekin, eskuadroi abertzalea deskontrolatzea lortu zuen. Suarez jenerala ohartu zen arriskuaz eta atzeaguardiatik eraso zien errealistei.

Errealistek harriturik kontrola galdu zuten. Gudu hartan ez zen tiro bakarrik egon, arma zuriekin borrokatu ziren. Oso borroka azkar eta gogorra izan zen.

"Húsares Del Perú " izeneko eskuadroi honek historiaren norabidea erabat aldatu zuen, porrota garaipen bihurtu zuelako. Simón Bolivarren hitzetan, borroka horrek armada abertzalearen morala igotzeko baino askoz gehiago balio izan zuen, eta horregatik izendatu zituen bertako borrokalariak "Húsares Del Perú ".

Txileko Kultura eta ohiturak


Hiru zatitan dago banatua Txile: Iparraldea, Erdia eta hegoaldea. Biztanle gehienak Txileren erdian bizi dira eta Txileko eguraldi tipikoa mediterraneokoa bezalakoa da. Hiri nagusiak, Santiago, Concepción eta Valparaiso, Txileren erdian daude.
Baserria hiri nagusietatik hurbil dago. Txileko baserritarra HUASO deitzen da. Jinete trebea da eta mahasti artean bizi da. Txileren erdia mahastiz betea dago eta fruta arboladiz (sagarrak, limoiak eta laranjak bezala) beteta dago. Txileko ohiturak dira: mendema egitea, asadoa egitea, eta txileko gastronomian oliba oso garrantzitsua da, adibidez,gure plater tipikoak beti oliboarekin dira, adibidez: enpanadak, pastel de choclo, pastel de papas, etb.

Txileko historia


Lehen biztanleak Txilen espainiarren aurretik indijenak izan ziren. Iparraldetik hegoaldera bertako biztanle hauek ziren:

Inkak: Inka inperioa Perun, Bolibian, Argentinako Iparraldean eta Txileko Iparraldean zegoen. 1470. urtetik aurrera herri honek eragindura azpimarratzeko ukan zuen Txilen. Urte horretan herri honek Maule ibaira arte bere lurraldea zabaldu zuelako. Zabaldura hau beste bertako beste herrien garapenean esanguratsua izan zen.

Aimara herria: Goi-lautadako herria. Bere ekonomia artzaintzan eta nekazaritzan oinarrituta zegoen. Perun eta Bolibian ere bizi ziren.

Atakameino herria: Txileko iparraldeko herri garatuen artean zegoen diagita herriarekin. Arica eta San Pedro de Atacamaren arteko mendikateko zintzurretan kokatu zuten.

Txango herria: Arrantzale nomadak ziren. Arica eta Copiapo artean dagoen kostaldean ibiltzen ziren.

Diagita herria: zeramika-lanetan eta artean orokorrean ari izaten ziren. Copiapó eta Santiago artean eta Argentinan dauden ibarretan bizi izaten ziren.

Maputxe herria: Herri honetako ezaugarri nagusia bere indarra izan zen. Argentinan eta Txileko basoetan bizi dira.

Hernando de Magallanes izan zen Txilera iritsi zen lehenengo europarra. 1520ko azaroan iritsi zen itsasartean zehar, eta lehen espaniarra Txilen Diego de Almagro izan zen, baina bere lehendabizikoan porrot egin zuen.

Pedro de Valdivia konkistatzaileak, Txilera heldu zenean 1541an, Santiago de Nueva Extremadura hiria fundatu zuen. Gaur egun ere hauxe da Txileko hiriburua. Geroago borroka gogorrak eduki zituzten maputxeek espainiarren aurka.Hiru mendez luzatu zen gerra hau; Araukoko gerra izan zen.

Bigarren etapa Txileko historian COLONIA izan zen. Txileko Kapitaintza edo Txileko Erresuma, Espaniar Inperioaren kolonia hegoaldeena izan zen.

1810an Txilek autodeterminazioa lortzeko prozesua hasi zen. Napoleon Bonapartek Txileko ( eta Espaniako) Erregea kartzelara bidali zuen eta beste Errege bat jarri zuen: bere anaia José Bonaparte. Orduan txiletarrek Gobernu-batzorde bat eratu zuten, errege legitimoa igurikatzeko, baina gero, errege legitimoa etorri zenean, errepresio gogorra jasan behar izan zuten.

1818an lortu zuen independentzia Txilek.

matea


Espainiarrek, Amerikara iritsi zirenean, gauza berri asko aurkitu zituzten: Patatak, tomateak, artoa eta Yerba, besteak beste. Amerikako jendearengandik matea edaten ikasi zuten. Hasieran, debekatuta zegoen, jesuitek oso gauza txarra zela pentsatzen zutelako, beste bizio bat bezalakoa zelako eta, gainera, “Indio”-ek edaten zutelako.
Urte asko pasata onartu zuten infusioa, Asuncion hiriko pertsonaia nagusiak edaten hasi zirenean.
Misiones edo Paraguain uztatzen zenez, jesuitek landatzen hastea erabaki zuten.
Gaur egun, Hego Amerikako leku askotan edaten da: Brasilgo hego-mendebaldean, Uruguain, Argentinan, Paraguain, Bolibian eta Txileko hegoaldean.
Argentina da produktore eta kontsumitzaile handiena, baina, Uruguain dago mate kontsumitzaileen ehuneko handiena.

Yerba Matea: Matea edateko erabiltzen dugun belarraren izena da. Bere izendapen zientifikoa “Ilex paraguarienses” da.

Matea: Infuzioa zerbitatzeko erabiltzen dugun ontziaren izena da, baita infusioarena ere.

Bombilla: Infusioa ontzitik ahora eramateko erabiltzen den tutulua da.

Cebador: Matea prestatzen eta zerbitatzen duen pertsona da.

Argentinako ohitura gastronomikoak




Hauk dira Argentinako ohitura gastronomito nagusiak: asadoa, matea eta "dulce de leche"-a. Gure ohiturakk inmigrazioaren eta bertako elikagaienen (adibidez artoleak eta patatak) emaitzak dira.

Lehenengo, XV mendean ohitura guztiak Espainiakoak ziren: " puchero" eta "chocolate con churros" esaterako. Orain ere oso gustatzen zaigu horiek jatea.

Ondoren etorkinek bere ohiturak ekarri zituzten. Etorkin gehienak italiarrak eta espainiarrak ziren. Italiatik pastak ekarri zituzten, tagliatelle eta ravioli. Orain igandean jatea da gure ohitura.

Esan behar da"Sorrentino”ak Argentinako asmakizuna direla."Milanesa napolitana" ere bai. Tucumango Nápoles jatetxean asmatu zuten.

Pizzak eta enpanadak ere gureak dira orain.

Ezaguneneak haragi-enpanada dira. Artoa duten enpanadei "humita" esaten diegu.

baina ohiturarik garrantzitsuena matea da.


Argentinako historia


XVI mendean lurralde hauetan bizi ziren indigenak hirurehun mila ziren gutxi gorabehera.
Talde etniko handienak “diaguitas","guaranies","tobas","pampas", "tehuelches", “mapuches" eta onas” ziren.
Pedro de Mendozak Bs As bi aldiz sortu zuen . 1536an eta 1580an. Beste konkistadore batzuk Perutik iritsi ziren eta iparraldeko hiriak sortu zituzten. Paraguaitik iritsi zirenek ekialdeko hiriak sortu zituzten. Beste batzuek ,Txiletik iritsi zirenek, mendebaldekoak. Hasieran Argentina Virreinato del Peru-ren lurraldea izan zen. 1776an Carlos III erregeak Virreinato del Rio de la Plata sortu zen. Bs As hiriburua izan zen. Nahiz eta Buenos Aseko portu komerziala oso inportantea izan, merkataritza egiten zuen Espainarekin bakarrik. 1806an eta 1807an inbasio ingelesak gertatu zituen. Buenos Airesen borroka egiten duten “milician” criolloek eta espainiarrek parte hartu zuten. (Eli)
Inbasio ingelesek frogatu zuten Espainia ahulduta zegoela eta ezin zituela bere koloniak babestu. Orduan, criolloek jokatzea erabaki zuten.
1810ko maiatzaren 25ean, lehen gobernua eratu zuten.
1810ko - 1820 artean beste gobernu batzuk sortu ziren, baina ezin izan zuten beren boterea finkatu, eta, gainera, Espainiaren aurka borrokatu behar izan zuten.
Borroka honetan Chile askatu zuten eta Perun, Limako botere espainola bukatuko zuten. hor bukatu zen.
1816ko uztailaren 9an Independentzia aldarrikatu zuten.
Hil honetan bigarren mendeurrena) ospatzen dugu.

20100506

Aitaren izenean


Ikusi nuen azken filma “Aitaren izenean”(ingelesez, ‘In the Name of the Father’) deitzen da. Daniel Day-Lewis eta Pete Postlethwaite aktoreekin, istorioa egiazkoa da Irlandako IRA eta ‘Guildofd Four’ei buruz.

IRAk eraso handi bat egin zuen Londresen, baina Inglaterrako poliziek errugabeak ziren Belfasteko lau lagun salatu eta atxilotu zituzten, eta ebidentziarik gabe, hogei urteko kartzela zigorra jarri zieten.

Han, Irlandako atxilotuek borrokatuko dute bere askatasunagatik, eta gero aurkituko dute nork egin zuen erasoa eta abokatu baten laguntzez zer gertatu zen argitzen saiatuko dira. Kartzelako tratu txar eta Inglaterrako burokraziaren kontra borroka egin beharko dute, baina azkenik haien errugabetasuna probatuko dute.

Film hau oso interesgarria iruditu zitzaidan, oso sakona delako. Gaia korapilatsu bati buruz hitz egiten du, eta, gainera, benetako gertaera bat erakusten du.

20100505

Esquelera

Urrezko arrautzak jartzen zituen oiloa


Baserritar batek eta bere emazteak oilo bat zeukaten , egunero
urrezko arrautzak jartzen zituena.
Oiloak urrezko oskol handia bere barruan izango zuela pentsatu zuten.
Horixe bai harrigarria! Aberatsak gara orduan! Hau poza! Eta lortzeko oiloa hil zuten, baina oilo guztiak berdinak direla ikusi zuten.
Begira zer egin duzun!! Hau zoritxarra!– esan zuen andreak.

Alegiaren irakaspena: hobeto txoria eskuan, ehun hegan baino.
Inportanteena, ordea, gizonak lana egitea da.

Sagua eta lehoia


Lehoi bat lotan zegoen sagu txiki bat bere gorputz gainean jolas egiten hasi zenean.

Lehoia esnatu egin zen eta sagua harrapatu zuen. Oso haserre zegoen lehoi indartsua.

Sagua negarrez hasi zen, “Barkatu, barkatu, lehoia”.

Lehoiak pena sentitu zuen eta joaten utzi zion. Orduan, saguak:

–Mila esker, egunen batean gaurko zorra ordainduko dizut.

Handik gutxira, ehiztari batek lehoia harrapatu zuen eta zuhaitz batean lotu zuen.

Saguak, hori ikusi zuenean, bere hortz txikiekin soka puskatu zuen eta lehoia askatu. Horrela bete zuen bere hitza.

20100503

Dortoka eta arranoa


Dortoka batek nekez zeraman maskorra gainean arranoa ikusi zuenean. Mesedez, zerura igotzeko erregutu zion hegaztien erreginari eta horrela egin zuen. Han goran zegoenean, esan zuen: “Nolako inbidia izango didaten lurrean dabiltzan animaliek. Ni hemen goran eta haiek han behean”. Hori entzutean erabat haserretu zen arranoa eta dortoka askatu egin zuen. Han joan zen dortoka gaixoa harkaitzen kontra eta txiki-txiki eginda geratu zen, mila zatitan.

Saguen biltzarra


Behin batean katuen beldur bizi ziren saguek biltzarra egin zuten problema horri konponbidea aurkitzeko.

Sagu gazte batek esan zuen kriskitin bat ipini ahal zutela katuaren lepoan; horrela, katua etortzen zenean, denek entzungo zuten eta ihes egin ahal izango zuten.

Sagu guztiek txalo jo zioten, poz-pozik.

Baina, sagu zahar batek esan zuen: “Eta nork jarriko du kriskitina katuaren lepoan?”.

Bi adiskideak eta hartza


Behin batean bi adiskide paseatzen ari ziren: batek Alex zuen izena; bestak,

Basoan eta zelaian ibiltzea asko gustatzen zitzaien , eta horrela egunero abentura asko bizi izaten zituzten.

Egun batean, bat-batean hartz bat agertu zitzaien. Peio ikaratu egin zen eta zuhaitz batera igo zen, baina Alex makal zegoen eta ezin zen gora igo.

Orduan, hartza hurbildu egin zitzaion. Alexek bihotza sutan zeukan, baina hartzak ez zion minik egin nahi. Hartzak Alex miazkatu zuen eta gero kanpora joan zen.

Beldurrik izan al duzu?– galdetu zion Peiok Alexi.

Alexek Peiori erantzun zion: Bai, baina zorte ona izan dut, eta, gainera ,gauza bat esan dit hartzak: ez dela lagun handia arriskuaren aurrean laguna ahaztuta norberarentzat bakarrik babeslekua bilatzera doana.

Ezkurrak eta kalabaza


Gizakiok, gure ezjakintasunean, ez dugu ulertzen zergatik egin zuen Jainkoak mundua horrela eta beti kexaka ibiltzen gara. Hau horrela dela ikusi nahi baduzu, entzun edo irakurri istorio hau:

Egun batean gizon batek baratzean zituen kalabazak ikusi zituen, eta pentsatu zuen nola zen posible hain landare txikiak hain fruitu handia ematea..
“Hau landarean jarri zuenak ez daki ezer egiten. Nik haritzean ipiniko nuke, ez lurrean. Haritza gogorra da eta kalabazari eutsi ahal dio” pentsatu zuen.
Pentsatu eta pentsatu gizona lo geratu zen, eta zuhaitzetik ezkur bat erori zitzaion sudurrera.
Orduan gizona izututa altxatu zen, eta sudurra ukitu zuenean, odola atera zitzaion. Orduan zera esan zuen: “Jainkoari eskerrak emango dizkiot ezkurra delako eta ez kalabaza bat”.

Azeria eta erroia


Egun batean erroi bat arbola baten gainean zegoen eta gazta-zati goxo bat zuen mokoan.

Bat-batean azeri bat agertu zen eta, gazta ikusi ondoren, oso azkar erroiari esan zion: “ Egun on, erroia! Zein polita zaren! Bai polit abesten duzula!

Oso pozik, erroia abesten hasi zen eta orduan gazta lurrera erori zitzaion. Momentu hartan, azeriak gazta hartu zuen eta joan egin zen.

Erroiak oso haserre zin egin zuen: “ Hemendik aurrera ez dut inoiz abestuko”.