20090610

Oilasko barrubetea


Gaur nire espezialitatea prestuko dut!!!!!!!!

Lehen eros itzazu supermerkatuan oilasko handi bat, gazta, olibak urdaiazpikoa, tipulak, azenarioak eta bestelako barazkiak.

Erosi ondoren oilaskoa ireki eta kendu hezurrak eta koipea.

Barazkiak txikitu, batzuk zati txikitan, eta besteak bastoian.

Adibidez tipulak zati txikitan eta azenarioak bastoian.

Gero jar ezazu limoi-zukua, bota gatz pixka bat eta gero jar itzazu oilasko barruan, gazta, urdaiazpikoa, eta barazkiak txikituak

Gero kiribildu oilaskoa eta korapilatu sukaldeko hariarekin.

Sar ezazu oilaskoa labean ala parrillan eta itxoin prestu arte.

Gozatu!!!

20090604

Txoklo-pastela


Oso txileko plater bat jan nahi duzu? Txoko pastela jan behar duzu, oso tipikoa da eta!
Tira nire errezeta egin ahal duzu.

Hamar txoklo (handiak, hemen esaten dute “humeros pasteleros” )
Sei arrautza gogor (egosiak)
Kilo bat haragi
Sei tipula
Oilaskoa, zati bana
Pasa eta oliba asko
Albahaka

Lehen lehen tipulak zuritu itzazu eta txikitu , gero lapiko batean bota itzazu tipulak eta haragia, hori egosi ezazu hogei minutuz gatzarekin. Hori da pinoa (“pino” oso tipikoa da “ Empanadas de pino” beste plato txiletar tipikoa da)
Bestetik txokloak zuritu, txikitu eta eho itzazu eta beste lapiko batean bota. Azukrea askorekin egosi ordu batez.
Ontzi batean lehen bota ezazu txoklo- pasta, erdian pinoa, arrautzak, oilaskoa, pasak, olibak eta albahaka jarri itzazu eta goian berriro txoklo-pasta.
Ontzia labean jarri ezazu ordu bat gehiago eta azkenik listo da.
Zerbitzatu ezazu, eser zaitez mahaian eta ze goxoaaa eta ona den Txileko dena bezala.

Zerbaren orri-mamia



Zerbaren orri-mamiak eta hosto bereiz itzazu.
Zuritu itzazu zerbaren orri-mamiak eta hostoak, nahastu gabe.
Txikitu itzazu hostoak, eta salteatu itzazu.
Bete itzazu binaka hosto eta gaztarekin.
Erreboza itzazu arrautza irabiatu eta ogi birrindutan.
Frijitu itzazu.
Zerbitzatu itzazu, mesedez!!!
Gozatu ezazu!!!

Zalke-zopa


Nahastu itzazue lapikoko ura, zalkeak, gatza eta intxaur muskatua. Irakin itzazu.
Bota itzazue gazta atalak.
Egosi ezazue.
Platerara zerbitzatu ezazu
Oso zopa goxoa da. Ikusiko duzu!

Erabateko parrilla


Haragia, txorizoak, odolkiak, arandoiak, giltzurrunak eta saltxitxak erosi behar dituzu.
Gatzatu ezazu haragia.
Ezarri itzazu arandoiak eta giltzurrunak urontzian, erantsi ezazu limoi-ura eta laga pausatzen unetxo batez.


Ziztatu itzazu txorizoak eta saltxitxak, urina idokitzeko.
Su eman egurrari , brasa egiten duzunean ezarri itzazu haragia, txorizoak eta saltxitxak parrilla gainean. Sakabanatu itzazu brasak azpian.
Hustu itzazu arandoiak eta giltzurrunak, gatzatu itzazu eta ezarri itzazu parrilla gainean.
Prestatu ahala, biratu itzazu jangaiak parrilla gainean.
Ia prest dagonean, jarri itzazu odolkiak berotzen.
Kontrolatu ezazu egosketa, haragi mamitsuak, haragi puntu puntuan eta haragi ongi egosia egingo behar dituzu.
Lagun ezazu berdura-entsaladarekin.
Erne!! Ez ezazu kiskali janaria.

Berriz betetako tomateak


OSAGAIAK
4 tomate handi
Lata bat atun
Katilukada bat arroz
Maionesa
Perrexila
Gatza eta olioa



Eros itzazu lau tomate handi.
Garbi itzazu tomateak, gero hustu itzazu.
Ondoren, egos ezazu arroza ur gutxirekin
Hoztu ezazu arroza
Txikitu ezazu perrexila
Gero nahastu ezazu arroza, atuna eta maionesa.
Gainera erantsi gatza , perrexila eta olioa.
Eder ezazu.
Orain eraman itzazu mahaira.

Esne-gozokia (dulce de leche)


Osagaiak: Esnea (lau litro); Azukrea (kilo bat); Banilla; Sodio bikarbonatoa.



1) Aukera ezazu lapiko handi bat, ertz altuekin. Isuri esnea eta irakin, eta gero, eragin solidoak.
2) Erants itzazu azukrea, sodio bikarbonatoa eta banilla (usaingozatzeko). Jarri su sendoan. Esnea irakiten hasten denean, nahas ezazu koilararekin.
3) Laga gozokia irakiten, eta eragin ezazu ez itsasteko
4) Irakiten duenean, gozokiak kolorea hartuko du. Lodia nabari baduzu, atera sutatik, eta iraul ezazu pixka bat plater txiki batean. Hotz eta proba ezazu.
5) Gustatzen bazaizu, atera lapikoa sutatik, eta hotz ezazu. Gozokia hozten denean, sendoa izango da. Gorde eta goza ezazu!

Argentinako alfajorrak


(25 alfajor txiki egiteko)

Osagaiak:
200 gr irin
300 gr arto fekula
Goilaratxo erdi sodio bikarbonato
2 goilaratxo sukaldatzeko hauts
200 gr gurin
150 gr azukre
3 gorringo
2 goilarakada koñak
Goilarakada bat limoi azala birrindua

Esne-gozokia tapatxoak bateratzeko
Koko arraspatua, beharrezko kantitatea.

Prozedura:
Jar itzazue bol batean gurina eta azukrea. Eragin kremoso bihurtu arte. Gehi itzazue gorringoak banan-banan. Tamiza itzazu beste osagai lehorrak (irina, arto-fekula, bikarbonatoa eta hautsa) eta gehitu aurrekoari koñakarekin tartekatuz. Azkenean gehitu bainila eta limoia eta osatu orea, amasatu gabe.
Utzi ezazu orea hozkailuan 15 minutu.
Luza ezazu orea zentimetro eta erdiko lodiera lortu arte, eta hiru edo lau zentimetroko molde zirkular batez tapatxoak ebaki.
Jarri itzazu tapatxoak labeko plakan (ez ezazu plakan gurinik jarri) eta sartu labean 15 minutuz su erdian.
Hoztu eta gero itsatsi binaka esne-gozokiarekin (gozoki asko erabil ezazu) eta apaindu ingurua koko arraspatuz.

Aholku txikiak:
o Errezeta egin baino lehen atera ezazu gurina hozkailutik, giro-tenperatura lortzeko.
o Orea erraz osatzen ez bada, gehi ezazu koilarakada bat koñak

SALTAKO EDO ROJEL ALFAJOREA


OSAGAIAK:
_ ESNE-GOZOKIA dulce de leche
_ SEI ARRAUTZA
_ SEI KOILARAKADA ESNE
_ AZUKREA
_ IRINA, BEHARREZKOA




Jar itzazu ontzi batean sei gorringo.
Gero, gehitu esnea eta irina.
Guztia ora ezazu eta disko meheak egin itzazu.
Prestatu ezazu labea bero-bero
Urre-kolorekoa dagoenean, atera ezazu.
Irabia itzazu zuringoak eta azukrea , merengea egin arte.
Plaka bat jarri du eta presta ezazu. Horretarako, jar ezazu kapaz kapa esne-gozokia (dulce de leche) eta merengea.
On egin!!!!!!!

Armadillo errea


Sartu ezazu armadiloa ontzi batean. Gehitu ezazu gatza eta utzi hantxe egun batez. Garbitu ezazu animalia. Bota ezazu gatzuna, olioa, ozpina, pipermin xehatua, iltze belarra, bi baratxuri ale bat eta piperrautsa. Moztu ezazu armadiloa. Berotu ontzian eta su motelean 30 minutuz, bere oskolarekin. Erantsi salda beti. . Sardexkarekin, Zulatu haragia. Likidoa koloregabea bada, atera ezazu. Zerbitzatu bero mesedez eta orain gozatzera!

4 Lagunentzat: Armadilo bat- Olioa- Ozpina- Pipermin xehetua- Iltze belarra- Piperrautsa- Baratxuria- Gatza- Gatzuna- Litro erdi bat salda-

Haragi xigortua eta piperrak saltsan


Osagaiak.

Hamabi haragi xigortu
Bi tipula
Bi piper gorri
Tomateak
Olio
Gatza
Patatak edo arroza.


Prozedura

1- Garbitu itzazu piperrak eta gero erre itzazu.
Ondoren zuritu eta ebaki itzazu zati txikitan.
2- Zuritu eta ebaki itzazu tipulak eta frijitu ezazu olio pixka batekin eta piperrekin; gatza bota ezazu.
3- Erantsi itzazu tomateak
4- Haragia frijitu ezazu saltsan, gero nahastu ezazu.
5- Txikitu itzazu patatak edo arroza irakin ezazu, bota ezazu gatza.

20 minutuz prest dago.
6- Zerbitzatu ezazu bero

Janaria, ogia eta ardoa atera itzazu mahai gainera. Gero jan ezazu. On egin!

Alfajorrak


Osagaiak: 300 g azukre

300 g arto irin

300 g irin

300 g gurin

altxagarria

Limoia

banilla

5 Arrautza

1 kg “Dulce de leche”

250 g koko

Prestakuntza: Ontzi batean jarri ezazu gurina azukrearekin eta nahastu.

Beste ontzi batean osagai lehorrak ipin itzazu: arto irina, irina eta altxagarria.

Lehen ontzian gehi itzazu arrautzak, limoi birrindura eta banilla eta dena nahastu ezazu.

Gehi itzazu osagai lehorrak ondo nahas ezazu eta orea egin.

Izozgailuan jar ezazu orea 10 minutuz.

Izozgailutik atera eta gero makila batekin oratu ezazu.

Ebaki ezazu moldez eta ipin ezazu labean.

Labean ipini baino lehen gurina jar ezazu erretzeko denan.

Hoztu eta gero ipin ezazu “dulce de leche” eta elkar ezazu bi tapa. Azkenean inguruan jar ezazu kokoa eta prest daude jateko.

Dilistak


Beratu itzazu dilistak katiluan hogeita hamar minutuz. Tipula bat behar duzu. Zatitu ezazu tipula zati txikitan eta zartaginean bota ezazu tipula zulatua, baratxuri buru bat eta gatz pixka bat.
Bota itzazu dilistak lapikoan eta gaineratu ereinotz hosto bat…
eta prestatu su-gozotan hogeita hamar minutuz. Gero, erantsi itzazu zatitan piperrak eta txorizoak. Azkenean, hautseztatu ezazu oregano pixka bat eta zerbitzatu.

Bakailaoa Bermeoko eran



- 400 gr. Bakailao siku

- Tipula txiki 1

- Berakatz 1

- ¾ katilu tomate frijitu

- 100 gr. piper

- 3 koilarakada oliba olio

- 2 koilarakada ardo zuri

- Gatza gustura



Prestaketa

- Ipin ezazu bakailaoa uretan 48 orduz. Ura aldatu behar duzu gutxienez hirutan.

- Hustu ezazu bakailaoa . Atera itzazu arantzak eta larrua.

- Zuritu itzazu tipula eta berakatza, ostean zati ezazu zati txikietan.

- Ipin itzazu beirazko kazola batean tipula, berakatza eta olioa.

- Frijitu 4 minutuz.

- Gehitu itzazu tomate frijitua, piper zatitua, bakailaoa eta ardoa.

- Astiro-astiro nahastu eta kazola estali 5 minutuz.

- Mustatu ezazu eta gatza ezazu gustura


Rissotoa onddoekin


Paella-ontzian hemen asko janari prestatzen dugu. Hau errezeta! originala da.

300 gr. onddo (portobello) behar da, xerra mehetan ebaki.
Ontzian bota eta gorri ezazu, gero erretiratu.
Han bertan bi tipula eta porru bat gorri itzazu eta ondoren arroza bota ( 1 kg.) eta irabiatu ezazu minutu batez.
Ondoren bi edalontzi ardo bota ezazu.

Azkenean barazki-salda beroa bota eta utzi egosten.
Arroza egosita dagonean , bota itzazu onddoak, gurina eta gazta. Azkenik gatza, piperbeltz eta perrexila..
Jalkitzen utzi behar duzu 2 minutuz eta zerbi ezazu.
on egin !!!!

Haragia labean


Aluminiozko paper batean haragi zati bat jar ezazu, erantsi gazta, piper, olio zorrotada bat eta beste bat ardoarena, zuria izanez gero, hobea da, eta bukatzeko salda-krema pakete bat gaineratu ezazu. Gero bildu ezazu eta labean izan ezazu ordu batez gutxi gorabehera. ON EGIN!!!

Ferneta


Zuek badakizuenez, Argentinarrok ohitura italiar asko dauzkagu. Hori da, Italiar asko etorri zirelako Argentinara bizitzera.
Ohitura horietako bati buruz hitz egingo dugu agur. Zein den, nolakoa den eta nola prestatzen den irakatsiko dizuegu.
Horretarako, prestatzen trebea den Gustavo Echandiarekin hitz egin dugu. Hona hemen egin dizkiogun galderak:

- Oso edari ezaguna dela esaten dute Argentinarrek, zer uste duzu zuk?

- Baietz, bereziki Cordoba Probintzian. Edaririk ezagunena da Cordoban. Asko gustatzen zaigu Cordobatarroi, eta herrialde osoan Fernetagatik gara ezagunak. Ba, esan nahi dudana da, Argentinar guztiek badakitela Fernet-zaleak garela.


- Eta nola prestatzen duzue edaria? Zer egin behar dugu prestatzeko?

- Beno, joan zaitezte supermerkatura eta eros itzazue osagaiak. Botila bat fernet, botila bat coca-cola eta izotzak dira osagaiak. Lehen baino lehen, aukera ezazue edalontzia, nahi duzuena. Bota itzazue izotzak edalontzian, gero bota ezazue fernet pixka bat eta ondoren, bete ezazue edalontzia coca-colaz. Bukatzeko, nahastu eta dasta ezazue. Ikusten duzuenez, oso erraza da. Proba ezazue!!!

Arrain zopa



Osagaiak: kilo bat itsas-zapo, txirla batzuk, tomate-saltsa, ogi bat (zopako ogia hobe), porru bat, tipula-erdi bat eta oliba-olioa.



Jarri ezazu arraina uretan egosten, eta, irakiten hasten denean, uretatik atera ezazu. Hor bertan egosi itzazu tipula eta porrua. Ondoren, nahastu ezazu tomate-saltsa eta olioa, eta xehatu ezazu turmixean. Amaitzeko arrain-zatiak, txirlak eta ogi-puskak salda horretan egosi itzazu apur batean eta on egin!.

Solomillo betea


OSAGAIAK (4 lagunentzat)
- Tipula laurden bat
- Lata bat onddo
- Berakatza
- Jereza
- Esnegaina
- Oliba-olioa



NOLA GERTATU
Lehenengo oliba-olioa ipini ezazu zartagin batean, hona tipula xehetua bota ezazu, eta hau bigundu arte utzi ezazu. Biguna dagoenean latako onddo xehetuak gehitzen dizkiozu. Hauek tipulaz nahasi itzazu. Bestalde saltsa gertatuko duzu, honetarako tipula eta berakatza bigundu itzazu, bigun-bigun daudenean, onddo batzuk, jerez apur bat eta esnegaina gehitzen dizkiozu.
Solomiloa erditik ebaki ezazu eta erdian lehen egin duzun nahasketa sartuko diozu. Solomilo inguruan urdai zati bat ipintzen diozu, eta plantxan egingo duzu. Eginda dagoenean saltsa pasapuretik pasa, gainetik bota ezazu.... eta jateko prest!

Arrain pizza


Legatz xerra kilo bat ebaki ezazu zati txikitan eta sar itzazu azpil batean. Erantsi gatza, piper zuria, baratxuria eta perrexila. Nahastu ezazu eta bota ezazu esne lehorra arrain gainean.
Hurrengo pausoa, bol batean irabiatu itzazu hiru arrautza eta bota ezazu aurreko prestaketaren gainean.
Ondoren sar ezazu azpila labean hogei minutuz su motelean.
Bitartean presta ezazu tomate saltsa bat.
Pizza egosita dagoenean, bota ezazu salsa gorria eta gazta biguna. Sartu ezazu labean bi minutuz eta zerbi ezazu plater goxo-goxo hau. Bai goxoa!