20100927

George W. Bush


Pertsonaia famatu batean pentsatuz gero, pentsatuko nuke nik W. Bush... zergatik pertsonaia hori?, bueno, bera Historian geratuko delako oso pertsona negatibo gisa gizakiarentzat. Pertsona hori Iraken, Palestinan… jaioko balitz, ez lituzke eragingo horrenbeste hilketa, ez lukelako diru askorik beste herriak inbaditzeko eta bere aberastasunak lapurtzeko guda bidez.

Hegoafrikan jaioko balitz, ez luke hainbeste diru gastatuko armatan edo beste arma kimiko berri batean, bizitzeko janarian baizik... edo agian ez, ez dakit, batek daki!

Ez luke Guantanamoko espetxe hori jarriko, edo ez luke jarraituko horrekin. Beste leku batekoa izango balitz, agian, ez luke Usako mugan Mexikorekin hormarik jarriko.

Dudarik gabe, bizitzari eta kultura desberdinei errespetu haundiagoa izango lieke, eta petrolioa ez litzateke hain inportantea izango berarentzat. Ez litzateke presidente izango, eta kazetar batek ez lioke zapatarik botako hiltzailea izateagatik.

Agian Bakearen Nobel saria irabaziko luke giza-eskubideak defendetzeagatik, eta begirune handia sentituko luke Hego-amerikarekiko eta garaiz lagunduko luke Newe Orleans-eko uholdeetan.

Hori guztia pasatuko litzateke, W.Bush beste leku batean edo hobe esateko... beste pertsona bat (lekua agian ez da erraduna) izango balitz.

Barbra Streissand


Barbra Streisand abeslaria izango ez balitz, bulego publikoren bateko langile izango litzateke.

Bere jenio txarra ospetsua izango litzateke eta bere lankideek ez liokete kasurik egingo.

Jendeak zergak ordaintzera joatean, ziur modu txarrean hartuko lituzkeela. Ez litzateke inoiz oharkabean pasatuko.

Carlos Gardel


Gure abeslari famatua Carlos Gardel berriro jaioko balitz, ziur asko abeslari famatua izango litzateke. Ez luke ile motza izango. Bakeroak eta bota kanperak jantziko lituzke. Agian ez luke “Abastoko morochoa” goitizena izango. Beharbada, “Carli” izango luke.

Hori bai, gizon limurtzailea izango litzateke, beti bezala.

Lehen kantazen zituen abestiak aldatuko lituzke eta gitarra akustikoarekin joko luke. Kontzertuetan abesti berriak aurkeztuko balitu, Buenos Airesko Luna Park-ean edo River futbol zelaian gozatuko genituzke. Agian, Sabinaren eta Arjonaren laguna izango litzateke.

Agian, Sabina, Arjona eta Gardel primeran moldatuko lirateke.

Sabinaren laguna izango balitz, gauetan ibiliko lirateke tabernaz taberna.

Oporrak behar izango balitu, bere neska lagun ilehoriekin Tahitira joango litzateke.

Carlitos “Caras” aldizkariko argazkietan agertuko balitz, bere irribarre handiarekin egongo litzateke.

Lady Gaga


Lady Gaga abeslari famatua berriro jaioko balitz, jostuna izango litzateke. Lady Gagak arropa bitxia diseinatuko luke. Egin ahal izango balu, Parisen modaren astean parte hartuko luke eta erotasun bat izango litzateke. Zenbait sari irabaziko luke bere originaltasunetik. Ez dakit, pertsonek bere diseinuak erosiko lituzketen, baina famatuek bai egingo lukete. Bere diseinuak oso ospetsuak izango litzateke eta diru asko balioko lukete

Lio Messi


Zer gertatuko litzateke Lio Messi Euskal Herrian jaioko balitz? Irudikatzen duzu Athletic ala Erreala Messirekin? Talde onenak izango lirateke. Eta Espainako Selekzioan jokatuko luke ala Euskal Selekzioan? Agian pelotari izan litzateke, nahiz eta txikia izan.

Oso bultzada handia emango lioke Euskal futbolari, eta Euskal Selekzioa mundu osoan ezaguna izango litzateke. Baina gure selekzioan jokatzen duena hobesten dut, munduko futbolaririk onena baita, jejeje. Gauza bat argi dago, futbolaria izan ez balitz, pena handia izan litzateke futbolaren maitaleentzat. Eta Barcelonakoentzat, noski!

Luis Ignacio Lula da Silva


Luis Ignacio Lula da Silva berriro jaioko balitz, ez zen politiko ezkertiarra izango. Da Silvaren gurasoak oso aberatsak izango lirateke eta ez litzateke Brasilgo iparraldean jaioko, São Paulon baizik, “Jardins” auzoko egoitza handi batean eta zerbitzari askorekin. Txikitatik playboy-a izango litzateke, eta bere gurasoek hilko balira diru asko irabaziko luke.

“São Paulo” futbol taldea erosiko luke eta ez litzaioke gustatuko “Corintians” futbol-taldea, oso herrikoia delako. Golfa, tenisa eta poloa gustatuko litzaizkioke eta kaviar jan eta xanpain asko edango luke.

Ez litzaioke gustatuko musika herritarra, opera baizik eta Giorgio Armaniren eta Hugo Bossen arropak soilik jatziko lituzke.

Frantsisko Xabierkoa


Frantzisko Jatsu Azpilikueta, Frantzisko Xabierkoa, berriro jaioko balitz, berriz santua izango litzateke, baina ez litzateke Asiara joango, Afrikara baino. Baina, berak laguntzen zuen misio ebanjelizatzailearen aurretik Estatu Batuetara ikastera joango litzateke. Han Georgetown Unibertsitatera joango litzateke eta Loiolako Iñigorekin elkartuko litzateke. Iñigok, hara joan baino lehen, bere aberastasun guztia Las Vegasen emakumetan eta kasinotan xahutuko luke, baina Iraken gertatuko istripu baten ostean jabetuko zen bizitzaren esanguraz. Iñigok, Frantziskok eta lagun gehiagok elkarrekin sortuko lukete nazioarteko GKE bat Afrikari laguntzeko. Estatu Batuetan arrakasta handia izan eta gero, NBEk (Nazio Batuen Erakundeak) bere partetzat edukiko luke eta Frantziskok, bere baitan, Afrikara joateko beharra sentituko luke. Sierra Leonan, bertako hizkuntza ikasiko luke eta eskola asko egingo luke hango umeentzat. Azkenean, diamante-trafikoa debekatzen hilko litzateke.

Cristobal Colon


Askotan pentsatzen dut zer gertatuko zen Colón Genoan jaio ez balitz eta izan marinela izan ez balitz. Egia da ez dakigula non jaio zen, baina zalantzarik gabe, marinela izan zen. Beste leku batean jaio balitz, mendietan adibidez, agian marinela ez zen izango eta Amerikara ez zen iritsiko. Jakina, beste bat iritsiko zen lehenago edo geroago, baina historia desberdina izango zen. Ni, adibidez, nor nintzateke eta non egongo nintzateke? Uste dut Historia desberdina izan balitze nire amaren arbasoak ez zirela etorriko Euskal Herritik eta, agian, nire aitona Italiatik eta ni ez nintzela hemen egongo, baina, batek daki! nekatuta nago hipotesiak egiteaz.

Orain hemen nago eta pozik, Mundu-Txapelketan Uruguaik laugarren postua lortzeategatik, beste herri batean jaio banintz, lelokeria hauek ez nituzkeen idatziko.

Nor da? Ea asmatzen duzun zein den pertsonaia sekretua


Pertsonaia famatu hau beste leku batera bizitzera joango balitz, inork ez luke jakingo, izan ere, inork ez daki non bizi den gaur egun. Hori jakingo bagenu, ziuraski gezurra izango litzateke.

Argentinara bizitzera etorriko balitz, oso ongi etorria izango litzateke, eta agian, Argentinako Presidentea edo futbol-selekzioaren entrenatzailea izango litzateke. Betikoa gertatuko litzateke hona etorriko balitz.

Nor da? Ea asmatzen duzun zein den pertsonaia sekretua


Pertsonaia famatu hau beste leku batean jaio balitz, ez zen famatua izango, eta beste lan bat izango zuen. Ez zen bizarduna izango eta ez zuen durbanterik jantziko. Adibidez, Argentinan jaio balitz, barazki-denda batean edo horrelako denda batean egingo zuen lan.

Hau gertatu balitz, mundua, ez zen gaur egun bizi garen mundua bezalakoa izango; esan nahi dut, gertaera txar asko ez zirela gertatuko.

Egia esateko, ez dakit ziur zer gertatuko zen, nik pentsatzen dudana besterik ez da.

Jules Verne


Jules Verne idazle bikaina zen. Bera izan zen fikzio-zientziaren aitzindaria, sortzaileetakoa.

Verne berriro jaioko balitz, hau ustekabea! Ez luke sinetsiko imajinatu zuena errealitatea dela, eta ziur asko espaziora joango litzateke.

Gainera, bere nobelen izenburuak desberdinak izango lirateke, adibidez: Munduari bila laurogei minututan.

Vernek oraingo teknologia ezagutuko balu, konputagailuz diseinatuko luke bere itsaspekoa.

20100920

Guillermo Larregui. Eskorgako euskalduna.


Ipilutxo zergatik nabil goizetik gauera hemendik hara oinez egun osoan eskorga hartuta?

Egia esatea nahi al duzu?

Jakina! Oso nekatuta nago eta zure laguntza espero dut, zu nire isla zarelako.

Ez zara haserretuko nirekin? Badakit jenio txarra duzula. Nolako jenioa duzun!

Gaiztoa zarela pentsatuko banu, ez nizuke laguntza eskatuko.

Badakizu ez naizela gaiztoa, dena den, esango dizudana ez zaizu gustatuko.

Pikutara zurekin! Laguntza emango didazu ala ez!

Buru gogorra duzu. Pertsona batekin egindako apustua ez zenuen galdu nahi. Orain oso nekatuta zaude eta ez dakizu zer egin!.

Eta zer egin behar dut?

Gaur atsedena hartu, bihar ikusiko dugu!

Aizu, ispilutxo….

Zer?

Hain burugogorra naiz?

Karlos Arguiñano


Ispilutxo, ispilutxo, jendeak telebistan sukaldari ona naizelako ikusten nau?

Nolako galdera egin duzun! Zure isla naiz. Egia esateko…

Ez duzu uste horrela denik?

Txikitatik, sukaldean ontzi eta zartaginen artean zabiltza.

Zure laguntza inoiz baino gehiago behar dut.

Beno, pailazo samarra zarela ikusten dut.

Aizu, zuk inoiz ez didazu hori esan!

Jaramonik ere ez didazu inoiz egin. Baina niregana jo duzu.

Inork ez dit hori esaten. Jende askok jatorra naizela eta oso umore dudaka esaten dit.

Pentsatu, zergatik jarraitzen dizuten emakumeek zuri?

Itxura galanta eta xarma handia dudalako. Eta, batez ere, gizon zintzoa naizelako sukaldean. Ezta?

Ez, ez . Inoiz ez dizute egia esango.

A zer gauza esan didazun! Niri esker, ni ikusteagatik

errezeta eta zapore berriak lortzen dituzte. Baina…

Baina zure sukaldeko sekretuak jakin nahi dituzte bakarrik.

Noski! Hori da nire plazerra! Niregatik ez balitz, nork prestatuko luke janaria “Rico Rico” goxo-goxo?

Eta haiek zuri zer ematen dizute?

Nik haiei esker leku politak eta sukaldari mordoak ezagutu nituen eta .

Aizu ispilutxo, Guztiak sukaldeko esparruan ezagutzen naute munduan. Gogoratu! Nireak errezeta goxo-goxoak eta taxuz eginak!!

Karlos, atera zaitez hemendik! Zuk ondo baino hobeto dakizu mundua konkistatzen!

Shakira


Ispilutxo, zuk zer pentsatzen duzu? Ondo izango naiz hurrengo aurkezpenean?

Bai horixe neska! Oso polita zara!

Itxura ez zait axola, ahotsak bakarrikkezkatzen nau.

Beti primeran egin duzu.

Baina, oraingoan Afrikan izango da. Niretzat oso garrantzitsua da.

Akaso ez al duzu munduko bazter askotan abestu? Noiz beldurtu zara zu? Noiztik duzu beldurra?

Ez dakit, mundu osoak ikusiko du aurkezpen hori.

Sekulako arrakasta izango duzu, beti bezala.

Eskerrik asko, ispilutxo, orain lasaiagoa nago.

Waka-Wakan fidatu behar duzu, ederra izango da.

Fermin Muguruza


Eup Ispilutxo magikoa !

Kontaidak. Zergatik esaten dik jendeak ni 80-eko modaz jantzita agertzen naizela “Euskalduna naiz eta harro nago”-ko bideo promozionalean?, eta oso gaizki abesten dudala “Euskaldun berriaren balada” abestia Oskorri taldearekin ?

Hik gaizki kantatu? eta modatik at? Ezzzz

Oso oker zagok jendea, beti izango haiz Rockanrollaren abangoardia

Eta, gainera, Sarri abestia egin huen , beraz jada lortu duk zati bat izarren artean, eta dagoeneko oso famatua haiz.

Baina zera hori:, New-kid on the Block-ekoen antza daukadala eta trobadore politiko post- moderno bezala agertu nahi dudala ?

Horrek ez zidak lasai loak hartzen uzten !!!!

Lasai, mutil !!! Hori inbidia zikina duk!!! Artistak kontzertuetan eragin behar dik, kontzertuetan sortu behar dik zirrara

Orduan lo egin lasaie ta segi kantatzen aingeru ahots horrekin, agian, datorren urtean disko liriko bat aterako duk.

Ea euskaldun berriarenean baino finago aritzen haizen!

Michael Jackson


Ispilutxo, zergatik gorroto nau hainbeste jendeak?

Mmm. Zuk hori uste duzu?

Bai, Zuk nik baino hobeto dakizu eta ezin didazu gezurrik esan.

Erantzuna jakin nahi duzu?

Bai, jakin behar dut.

Michaell, jendeak ez zaitu gorrotatzen, beldur da.

Zergatik beldurtzen dut jendea

Zure itxuragatik, zure ekintzengatik, eta haurrekin izan dituzun gorabeherengatik.

Ez dizut sinisten, ni pop-aren erregea naiz!

Ni zure isla naiz eta egia bakarrik esaten dizut.

Ez, ez

Zergatik zara egiaren beldur?

Zuk hori esaten badidazu, jendeak ere hori pentsatuko duelako. Egia da?

Bai, egia da.

Orain, zer egingo dut?

Zuk bakarrik duzu erantzuna.

Diego Maradona


- Ispilutxo, nor da munduko futbol-jokalaririk onena?

- Ba, nik badakit nor den, baina, esaten badizut nirekin haserretuko zara.

- Nik uste dut ez dakizula.

- Bai, ondo dakit.

- Futbol-jokalaririk onena nor den jakingo bazenu, arazorik gabe esango zenidake.

- Esango nizuke, baina... Esango banizu, oker nabilela pentsatuko zenuke.

- Aizu! Ausartagoa izango bazina, hobeto konponduko ginateke. Esango al didazu zer uste duzun?

- Tira, esango dizut zer uste dudan, baina, lehenik beste gauza bat esango dizut: Beste galdera bat egin bazenu, errazagoa izango zen zuri erantzutea, gainera, ez genuen eztabaida hau izango.

Nire ustez Messi da munduko futbol-jokalaririk onena.

- Zer? Baina, baina... nola esan dezakezu hori? Ez al dakizu ni naizela mund...

- Ez!! Orain ez. Orain Messi da onena. Beste garai batean izan zinen onena zu.

- Eta... nire garaian jaio balitz Messi, nor izango zen onena?

- Ba, hori ezin dugu jakin; dena den, hori gertatu balitz, zu bezain ona izango zen Messi. Ez duzu uste?

- Zuk ez dakizu ezer futbolaz, eta gainera, futbolaria izango bazina, oso jokalari txarra izango zinateke.

- Pertsona izango banintz, ez nintzateke futbolaria izango, psikologoa baizik. Eta, badakizu zer? Hain harro izango ez bazina, lagun asko izango zenituzke; beraz, nire ustez, lagun gehiago izateko komeniko litzaizuke hain harro ez izatea.

Toti Martinez de Lezea


Ispilutxo, ene ispilutxoa, Zergatik eduki dut horrelako arrakasta nire eleberriekin?

Egia jakin nahi duzu, ala?

Bai, jakina!

Ez dut nahi hain lausengaria izan, baina idazle ona zarelako. Gure historiaren gainean, Euskal Herriko historiari buruz, idazten duzulako.

Arrazoia daukazu, baina zergatik neu, idazle asko dago eta orokorrean ez dut idazten erregeei buruz edo pertsona inportanten gainean?

Eta hain zuzen ere hori da zure arrakastaren gakoa: errege eta, batez ere, herri xeheaz idazten duzula. Zure eleberrietan buru-belarri sar daiteke edozein lekutan edo garaitan, garai horietako usainak, deiadarrak, haizea senti daitezke.

Eskerrik asko.

Zergatik gustatzen zaizu gure historiaren gainean idaztea?

Lehenengo eta behin, gure historia gure izaeraren parte delako. Historia barik ez gara eta etorkizunerantz begiratzeko atzerantz begiratu behar dugu. Euskaldun lez, norberak gure historia nola edo hala transmititu beharra dauka. Batzuek euskara transmititzen dute, beste batzuek gure herria aurrerantz eramaten dute edo gure historiaz idazten dugu... modu asko daude gure kultura zabaltzeko. Eta zuk, ispilutxo, zer egiten duzu?

Kar, kar, kar. Ez da gutxi egin ohi dudana, Euskal Herriko pertsonai garrantzitsuenak elkarrizketatzea eta, hala, historiaren barruan egongo diren pertsonaiak erregistratzen ari naiz.

Ikusi duzu?, zure zatia ematen ari zara!

David Zurutuza


Kaixo, ispilutxo maitea, esan Lehenengo Mailean geldituko garen.

Noski, David, noski, Erreala gelditzeko igo zen..

Primeran! Eta zenbat gol egingo dut?

Hori ezin dut esan, mutiko, baina lesionatzen ez bazara, oso jokalari ona izan zaitezke.

Badakit, lan asko egiten dut gorputza indartzeko. Eta orain oso pozik nago, ongi hasi garelako, oraindik ez dugu partidarik galdu!

Dirudienez, kamiseta berriak zorte ona eman dizue.

Zortea? Ez da zortea! Oso talde ona dugu eta gure jokalariek ahal duten guztia egingo dute afizioagatik!

Bai, baina kontuz, txapelketa horretan talde guztiak dira onak eta ustekabea izan dezakezue. Begira Hercules Barçaren kontra!

Egia da... Baina gu ustekabea izaten saiatuko gara! Ikusiko duzu!

Espero dut baietz. Beno mutiko, joan praktikatzera, hobetu nahi baduzu.

Bai, banoa, eskerrik asko ispilutxo!

Arantxa Urretabizkaia


Zergatik izan zara famatua, Arantxa?

Bueno, ospetsua naiz idazlea naizelako.

Non jaio zinen?

Egian jaio nintzen, Gipuzkoakoa naiz.

Zer idazten duzu?

Eleberriak eta ipuinak idatzi ditut.

Argiratu dituzu zure lanak?

Bai, bat edo beste argiratu dut.

Zein zen zure lehenengo argitalpena?

San Pedro Bezperakoa izan zen, gero Zergatik Panpox, Koaderno gorria,eta abar.

Zer beste lan egiten duzu?

Telebistan eta irratian lan egiten dut. Filmeko gidoigilea eta itzultzailea ere izan naiz.

Zu euskararen alde zaude?

Bai, jakina, gainera Euskaltzaindian nago .

Eskerrik asko, Arantxa, egun on.

Baita zuri ere.

Ronaldo


R.- Ispilutxo, ni futbolari onena naiz, ezta?

I.- Futbolari onena zinen…

R.- Baina zergatik zuk esan duzu hori?

I.- Beno, gizentxo…

R.- Zer esan duzu? Gizentxo? Nor da gizentxo?

I.- Barkatu; gela honetan zu eta biok bakarrik gaude; ni liraina, oso liraina naiz, orduan gizentxoa zu zara!

R.- Baina, ni arina, trebea eta azkarra naiz!

I.- Bueno, trebea bai, oso trebea, baina azkarra eta arina ez, lehenago bezala ez, benetan…

R.- Zuk uste duzu ni potolo nagoela, ezer ez dut jaten eta!

I.- Ia zer ez! Hori duk alea! egunero egoten zara “Churrascaria”-n eta garagardo asko edaten duzu, eta gozoki asko jaten duzu ere bai.

R.- Zu ere bai! Nik uste nuen zu nire laguna zinela! Pertsekuzioa da!, nik uste dut bekaizkeria dela!, nik dezaket…

I.- Lasai, lasai Ronaldo, trankil, bueno, arratsaldeko ordu biak dira, eta zuk bazkaldu behar duzu! Eta, kontuz, entsalada bat eta kito!

R.- Entsalada? Hori da alukeria! Bazkaria janari garrantzisuena da! “churrasco”-a jango dut…. Edo “feijoada”… nik uste dut makarroiak eta pizza hobeto dela…

eta gero postrea izan daiteke txokolate-izozkia marrubiekin edo….

I.- Ene ama! Horrela eztanda egingo duzu!!!

R.- Inbidia da, zuk ez dezakezulako ezer jan …

Cristina Kirchner


Ispilutxo iispilutxo egia da politena eta onena naizela

Jente gehienak maite zaitu eta konforme konforme zaude, ezta ?

Ez denek ez naute maite.

Zergatik esan duzu?

kanpoko jendeak ez nau maite eta beste askok ere ez. Kanpoak diruarengatik haserretu ziren, baina hori ez zait axola , orain denak hobeto bizi gara.

Datorren urtean irabaziko duzu onena izateagatik.

Berriro irabaziko dut? Ea irabazten dudan!

Baina, zergatik irabazi nahi duzu?

Bi arrazoirengatik egin nahi dut.

Zein bi arrazoi?

Nestor eta ni.

Mikel Laboa



Ispilutxo, min handia daukat, ezagutzen duzu medikurik mina kentzeko??

Bai, ni medikua naiz

Ze ondo

Bai, baina ni ez naiz reumatologoa, psikiatra naiz

Beno, hori ere ondo dago, ni erotuta nago

Beno denok gaude erotuta!!! Baina erretiratuta nago, orain musika egiten ari naiz.

Musika, ze ondo, niri izugarri gustatzen zait musika, eta abestiak idaztea gustatzen zaizu??

Bai, noski, beti nire gitarrarekin idazten ditut abestiak.

Ze ondo, eta onenak dira zure abestiak??

Ez dakit, eta hori ez da inportantea, inportantena da istorio txiki bat kontatzea

Beno, abestiak dauzkazu nire mina ahazteko??

Bai, pila bat, aukeratu bat?

Txoria txori, mesedez abestu

Hegoak ebaki banizkion
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.


Baina, honela

ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

20100913

Beatriz

Eli

Evel

Fco. Javier

Gustavo

G. Ossa

Juanita

Ni jaio nintzenean , nire herrian Silvia, Marta, Cristina, Graciela izenak zeuden puri – purian. Aitak ez zuen izen euskalduna pentsatu eta amari Juanita gustatzen zitzaion, ez Juana, Juanita txikigarrian jarri zidaten, oso txikitan, jakina!, baina orain badirudi tontoa naizela izapide bat egin behar dudanean, “izena txikigarrian!” esaten diot.

Nire alaba jaio zenean , senarra eta biok “La noche de los tiempos” irakurtzen ari ginen , bere protagonista (pertsona nagusia) Eléa zen (izen grekoa da) eta izen hori jartzea erabaki genuen. Orain izen hori iparraldean, Lapurdin puri-purian dago. Nahi gabe izen euskalduna jarri genion.

Semeak Nicolás izena du,. nire aitak Nicolas izena duelako. Aita abenduaren seikoa, San Nikolas egunekoa zen. Halabeharrez, bere aitaren eta aitonaren izena ere Nicolas zen.

Familiako emakume guztiek, nik izan ,ezik Valeria dute izena: nire ahizpak susana Valeria, nire alabak Eléa Valeria, eta orain bilobak, Sofía Valeria. Mutila jaioz gero, Nicolas jarriko zioten, bai horixe!

Karina

Bueno, jaio nintzenean, Verónica izango nintzen, baina nire bizilagun bat lehenago jaio zen eta izen bera jarri zioten.

Horregatik, nire gurasoek izena pentsatu behar izan zuten eta Karina aukeratu zuten.

Ez dakit, baina nik uste dut izen hori ez zegoela modan.

Nire herrian, orduan aktoreen edota santuen izenak jartzen zituzten.

Orain izen arraroak gustatzen zaizkie.

Auzo pobreetan biziz gero, AEBetako izenak jartzen dituzte. Adibidez: Jonathan Lopez, Sakira Silva, etc. Nire eskolan izen horiek arruntak dira.

Nire izena gustatzen zait eta seme-alabarik izanez gero, izen euskaldunak jarriko dizkiet.