20091209

Erregeen oparia


Gogoratzen naiz bost urte nituela. Errege Egunean ama oilategira joan zen eta txitak jaio zirela ikusi zuen. Nire amak txitak saski batean jarri zituen eta esan zidan erregeek utzi zutela opari hori niretzat. Nire memento magikoa izan zen.

Quitasolen gora


Egun batean, lagunarekin Quitasol mendira joan nintzen, mendi tontorrera igo ginen eta gero beste mendi ikusi genuen, honela beste batera, eta beste batera igo ginen.

Eguraldi ona genuen. Zelaia berde eta politetan paseatu genuen. Arrats beheran, menditik jaisten hasi ginen eta, taka, hodei bat agertu zen eta dena lainotu zuen. Ez nuen ezer ikusten eta nire lagunak ere ez, ezin genuen ikusi.
Gero hodeia, bat-batean, desagertu zen, eguzkia agertu eta zerua berriro argitu zen.

Ikuskizuna oso polita izan zen, minutu batzuetan ezin genuen ezer ikusi eta gero ostargia ikusi genuen.

Natura, Kultura eta Familia



Neure bizialdi osoan hiru memento magiko izan ditut:








Natura: Capri, Italiako irla da, Napolesko badian dago. Lurzoru oso malkartsua da. Itsasertzea ere aldapatsua da. Koba fantastikoak ugari dira.

Bada magiko bat? Bai, Haitzulo Urdina da! Nork margotu du? Ez, ez du inork margotu: eguzkiak argitu du. Urdin-urdina da. Sinestezina da!!!

Kultura: Paris, Paris! Hiri oso polita da. Louvreko Museoa bisitatu dut. Eraikuntza egundokoa eta polita da. Zoragarria da.

Han, Gioconda eta Samotraciaren Garaipena miretsi ahal dira:

Gioconda, bere keinu misteriotsu da, koadroa Leonardo da Vincirena da. Oso ospetsu da.

Samotraciaren Garaipen eta haren jantzi gardena oso politak dira. Zenbat urte ditu? Ez dakit, eta ez daki; baina 2500 urte inguru du. Eskultura izugarria eta egundokoa da!!!

Familia: Mercedes Larrea eta nire ama lehengusu propioak dira. Mercedes eta bere senarra Donostiatik Madrilera joan ziren. Zertarako? Neurekin elkartzeko. Gero, Donostiara itzuli eta han izan ginen egun batzuetan. Beste senideak ezagutu nituen. Haiek erakutsi zidaten Euskal Herriko familia niri.

2. mailara


2003 urtea zen. Nire futbol taldea hamaulau urtetatik jarraitzen dut, baina beti bigarren edo hirugarren mailan. 1998an bigarren mailara azken igoera lortu genuen.
Urte hori berezia izan zen, kirol-gerentzia genuen, plangintza eta oso talde ona.
Ez zen erraza izan. Bigarreneko txapelketa oso gogorra da; galdetu, bestela, Errealari.

Taldeak oso ona txapelketa ona egin zuen; hala ere, azken partidan erabaki zen titulua. Igoera ziurtatuta genuen biek, baina beste taldea betiko lehiakidea zen. Benetako derbia izan zen.

Arratsaldea bikaina gertatu zen, gure taldeko ikusle asko, banderak, alaitasuna: ikuskizun koloretsua.

Azken emaitza? Irabazi egin genuen.
Zein memento magikoa izan zen! Bukaera zirrara eztanda izan zen. Irria, negarra eta besarkadak, lagunekin konpartitu genituen.
Nire memento magiko hau da.

20091201


Hegoaldeko paisaiak zoragarriak ziren.

Udan hegoaldera, Perito Moreno glaziarra arte joan ginen-

Lakuan lepo beltzeko zisneek igeri egiten zuten-

Iristean lurrean eseri ginen

Semeak lau urte zituen, glaziarra ikusten ari zenean , galdetu zidan: Ama, Jainkoa hor dago?

Semearen jaiotza


Ez da hegan egitea! Oso garrantzitsua da! Jaiotza da!
Memento hau ezin dut, ezin dizut, deskribatu.
Beldurra eta alaitasuna sentitu nuen. Baina, azkenean, semea besoetan ikusi nuen.
Memento magikoa eta zoragarria izan zen.

Familiarekin landara


Nire memento magikoak? Familiarekin landara joaten nintzenean.

Oso ondo pasatzen genuen.

Nire aitak asadoa egiten zuen, eta, asadoa egiten bazuen, seguru oso ona egoten zen.

Gero zaldian ibiltzen ginen, Marcelorekin eta Guillermorekin (nire nebak dira), eta nire ilobarekin ere bai.

Amak opil-frijituak egiten zizkigun, oso goxoak!

Arratsaldean “taba”rekin jolasten genuen, eta, galduz gero, latesira korrika egin behar genuen.

Masustak jatea asko gustatzen zitzaidan.

Eta gero urmaelean bainatzen ginen.