20110404

Tatioko geyserrak


“El Tatio” (Tatioko geyserrak izenez ere ezaguna da) Txile iparraldeko andetar mendietan dagoen geyser zelai bat da, itsasoaren mailarekiko 4.230 metroko altueran dagoena.

Uste orokorraren aurka, ez da munduko geyser zelai altuena. Esaterako, Puchuldizakoak (Txile), besteak beste, “El Tatio”koak baino altuagoak dira. Dena den, hegoaldeko hemisferioko geyser multzo handiena da.

Ezaugarriak

Urtero, 100.000 turista inguruk bisitatzen dute lekua. Orokorrean, Atakamako basamortuan eta Atakamako San Pedron ibiltzen dira Tatiora joan baino lehenago. 80 geyser aktibo baino gehiago dauzka: Munduko geyserren %8 daude han. Geyser kopuru handia egon arren, erupzioen altuera ez da handia, batez bestekoa 75 zentimetrokoa izanda. Ura 86 gradutan sortzen da altura horretan, irakinaldia dela eta.

Uraren gordailua material iragazgaitzez estalita dago, sumendi-harrien barruan. Harrien artean sortzen diren failen bitartez ur beroa kanporantz irteten da. Inork ez dakit zehatz-mehatz zein den beroaren iturria, baina magma edo intrusio igneoa izan daitezkeela uste da.

No hay comentarios: