20110411

Magnasco Hnos enpresa




1885ean hasi zen Magnasco Hnos enpresa esnearen eratorriak ekoizten, baita abere-lurrak ustiatzen ere.

Argentinan, familia-enpresa honek bere arloan leku nagusia izan du. Gaur egun bere sortzaileen ondorengo laugarren eta bosgarren belaunaldiek zuzentzen dute. Argentinako Esne–enpresa zaharrena da.
XIX. mendearen hasieran, hiru anaia, Luis, Fortunato eta José Magnasco Santa Margharitatik atzerrira joan ziren, Italiatik Argentinara, etorkizun hobe baten bila.

Txakadan, Argentinako esne-industriako merkatariekin eta ekoizleekin harreman handia izan zuten.1885ean merkataritza-jardueretan hasi ziren. eta gaztak egiten hasi zen lehenengoetako enpresa izan zen Argentinan.

Hasieran bertako gaztak landu zituen, 5 langilerekin. Gazten artean Goya gazta egiten zuten.
1900 hamarkadan, enpresak Chubut azken-buruko gazta sortu zuen eta momentu horretatik, gazta italiarrak egiten hasi ziren. Adibez Reggianitto, Sardo, eta Provolone. Gainera Edam eta Gruyere.
Luis Maganascok, 1916an, Tedín Uriburun, Anchorenaren jabetzan, zelai bat errentan hartu ondoren,zenbait eraikuntza egin zituen, gazta lantegia sortzeko.

Tamboak ere sortu zituen, lehengaiaz hornitzeko. Tamboak behiak jaisten dituzten tokiak dira, euskaraz ukuiluak.
Momentu hartan, lantegiak 18 tambo zituen, eta 29 langilek lan egiten zuten, baina esnea ere erosten zieten tambo pribatuei. Tambo bakoitzak ehun behi baino gehiago zituen.
Magnasco familiakoek 1969an itxi zuten Tedín Uriburun zegoen gazta lantegia,.
Beste lantegi bat erosi zuten, Tandilen. 1896an, “Enrique Schochek, Lowel & Christman Ltd” enpresa ingelesak sortu zuena, La Tandilera zuen izena.



1980an La Serenísima enpresak erosi zuen.
Ia mende bat geroago, 1973an, Atilio R Magnasco, bere ondorengo bat, Tandilen kokatu zen, izan ere, Tandil leku egokia da gaztak egiteko eta beti egon da tradizioa. Behiek larre naturaletan jaten zutelako.

Tamboak sortu eta gero, 1993an “Don Atilio Gazta” industria sortu zuen.
Gaur egun, Atilio empresa Magnascoren seme-alabek gidatzen dute.

No hay comentarios: