20091028

Tunela, El túnel


Juan Pablo Castel margolaria zen. Bere bizitza oso aspergarria zen harik eta Maria Iribarne ezagutu arte.

Hura alaitasuna! kolorea bere munduan, oso berezia zen Juan Pablorentzat baina hil egin zuen, zergatik? Liburu honetan bere egia kontatu nahi digu, bere tunela…






Liburu hau “TUNELA” Ernesto Sábato-rena da eta asko gustatzen zait, oso ona delako; bere istorioa oso indartsua da. Heriotza bat, heriotza maitasunagatik…. jelosiagatik .

Liburua lehen pertsonan idatzi du eta protagonistaren buruan sartzen gara, bere gogamenean, bere beldurretan, bere susmoetan, bere ametsetan.. kontatzen digu nola, noiz eta zergatik hil zuen Maria Iribarne, bere maitalea...

Ernesto Sábato, oso idazle ona da, bere liburuak oso psikologikoak dira. Hiru liburu egin ditu, baina onak. Batzuetan hobeto da, nire ustez, gutxi baina ona.

Don Kijote Mantxako


Nire liburu kutuna Don Kijote da. Askotan irakurri dut eta irakurtzen dudan bakoitzean gehiago gustatzen zait; gauza berriez konturatzen naiz eta beti gozatzen dut.

Lehenengo aldiz irakurri nuenean, hamabost urte nituen, baina orain zaharra naizenez, idatzi zuen gizon zaharra ezagutu ahal dut. Sinopsi txiki bat, ezinezkoa da. Nork ez ditu ezagutzen Don Kijote eta bere ezkutari Santxo ? Nork ez du ezagutzen Don Kijotek haize-errotekin izan zuen abentura izugarria?

Baina, zoritxarrez, Santxoren aholkuak jende gutxik irakurri dituela uste dut.

El pintor de batallas


Nire liburu gustukoena ‘Guduen Margolaria’ “El pintor de batallas” da (Arturo Pérez Reverte-rena). Nobela oso intesgarri eta sakona da, gudu eta hilei buruz hitz egiten du. Gerra-argazkilari zahar baten historia da, Kroaziako gudari bati argazki ospetsu bat hartu ziona.

Hamar urte eta gero, gudaria etorri da Kataluniara, argazkilaria bisitatzera, eta kontatu dio bere bizitzaren historia, historia oso goibel eta tragiko bat. Serbiako gudariek harrapatu zuten, eta Kroaziarra ezagutu zuten argazkigatik, orduan torturatu zuten eta bere familia hil zuten.

Gerra amaitu zenean, Kroaziakoak (Ivo Markovic) argazkilaria (Faulques) bilatu zuen eta esan zion hilko zuela, baina lehenengo galdera asko egin behar zizkiola.

Liburuak bizitza eta heriotzari buruz pentsarazten dizu, eta nik gomendatzen dut.

20091027

Judu-kale



Gauza asko daude, nire ustez, liburuei buruz. Irakurlea naizela, egia esan, irakurzalea naizela da lehenengo gauza. Eleberriak gustatzen zaizkidala da bigarrena, batez ere, historikoak.


Nire autore kuttunen artean pilo bat daude, baina duda barik Toti Martínez de Lezea euren artean leku berezi batean dago.

Berak eleberri asko argitaratu du, Ogaizen semeak, Lugen ahotsa, Jaungoikoren zigorkaria, besteak beste, baina “judu-kale” nire liburu gustukoena da . Liburu hau, Gasteizen gertatzen da eta, zelan ez, juduei buruz da. Baina, zeri buruz da?

Bi anai juduren bizitza paraleloei buruz, mende batean zehar, iturria da egilearentzat non erakusten digun Euskal Herriko XV. mendeko irudi bat. Erlijioso tenkadurak ederto ispilatuak lotzen dira, euren paradoxa eta gordintasunekin.


Yosefek katolizismora bihurtzea erabakitzen du eta Jonasenk bere gurasoen fedeari eustea.

Corazón, Apeninoetatik Andeetara


Txikitan, arratsaldean, amak niri ipuinak irakurtzen zizkidan.

Edmundo de Amicisen “Bihotza” liburuko “Apeninoetatik Andeetera” ipuina askotan irakurtzen zidan.

Ipuin horrek bidaia bat kontatuzen du: amaren bila ume batek Itailiatik Argentinara egin zuen bidaia.

Nire irudimenarekin bere esperientziak bizitzen nituen eta sufritu ere bai.

Ez zait inoiz ahaztu, familiako giro beroa ere gogoratzen didalako.

20091026

Crepúsculo bilduma


Ni orain “Crepusculo” nobela erromantikoak irakurtzen ari naiz . Nobela hau ospetsua da. Egia esan lau liburu dira:

“Crepusculo” ilunabarra
“Luna nueva” ilargi berria
“Eclipse” eklipsea
“Amanecer” egunsentia

Stephenie Meyerrek (1973) idatzi ditu. Hona laburpen txiki bat:

Bella, 17 urteko neska gaztea, folksera (washington) joan da bizitzera. Han Bellak Edward ezagutu du.
Edward mutil gazte eta jatorra da, baina banpiroa da.
Bella eta mutila maitemindu egin dira. Oso maite dute elkar.

Bellak erabaki behar du hilkor izaten jarraitu edo banpiro izan nahi duen.
Azkenean liburuko bikoteak ezkontzea erabaki du.
Bella haurdun gelditu da. Nessie jaio da eta bere bizitza salbatzeko
Bellak banpiro bihurtu behar du.

Bilduma honek arrakasta izan du. Pantaila handira ere eraman dute. Oraingoz, lehenengo atala bakarrik, “Crepúsculo” ikusi ahal dugu.

Sin tetas no hay paraiso


Egunero Peruko berriak irakurtzen ditut interneten, Bogotan nire herriaren berri gutxi erakusten direlako. Nik orain gehiago irakurtzen dut, batez ere, hegazkin bidaietan. Normalean nobela edo drama generoak asko gustatzen zaizkit.

Bogotan liburu askoerosi nituen, adibidez “Día de Paga” da eta Elvin Post egilea da. Liburu hau nobela kriminal bat da; “Sin tetas no hay paraíso” eta “El impostor”. Azken liburu hau asko gustatzen zait.

“Sin tetas no hay paríso”k prostituzioaren gainean eta drogen hitz egiten du. Protagonistak INOR izan nahi du bizitzan, baina bide “erraz” batean barrena. Biziaren forma honek zailtasun asko sortzen dio adibidez: haren famialiatik urruntzen da, bizitza arriskuan jartzen du bularretako ebakuntza estetikoa egitean eta narkotrafikatzaileekin nahasten da.


20091019

Indias blancas


Liburu hau nobela historikoa delako asko gustatzen zait.
XIX mendean Argentinako panpan gertatu zen historioa.
Eleberriak indiginiei, malonei eta emakume zuri gatibuei buruz hitz egiten du.
Indio bat maite zuen emakume zuria da historioaren pertsonaia nagusia.
Laura emakume ausarta zen eta borroka egin behar izan zuen bere maitea defendetzeko.
Dirudinez, egileak datu politikoak, sozialak eta ohitura domestikoak erabili zituen eleberria idazteko. Garai horretan bizi ziren emakumeek ez zuten tokirik gizartean giroa oso matxista zelako.

Corazón


Irakurtzea gustatzen zait, baina ez egiten dut sarri.

Txikitan“Bihotz” irakurri nuen eta gogoratuko dut beti.

Haur batek kontatzen du zer pasatu zuen urte batean eskolan.

Edmundo de Amicisen liburua hau oso samurra da eta iritsi zitzaidan bihotzera.

Egunen batean, berriro irakurriko dut.

Juan Salvador Gaviota



Gustatzen zaidan liburua “Juan Salvador Gaviota” da. Istorio hau gustatzen zait nire ustez bizitza bezalakoa delako. Enararen istorioa da, baina ez da enara normal baten istorioa, enara berezi bat da. Enarak Juan zuen izena eta Kolonia batean bizi zen beste enarekin. Enara guztiei interesatzen zitzaizkien. Bi gauzak, hauek ziren: jatea eta kumeak izatea. Baina Juanek interes desberdinak zituen, altuago hegal egin nahi zuen. Pentsatu zuen bizitzan beti hobeto izan behar zuela. Eta horregatik asko praktikatu behar zuen egunero. Beste enarentzat Juan eroa zen, gauza horiek pentsatzeagatik. Baina Juani berdin zitzaion, bere ideiekin jarraitu zuen. Juanek beste enara batzuk bera bezalakoak aurkitu zituen eta hobeto hegal egiten irakatsi zioten. Oso pozik zegoen bere lagun berriekin eta denbora pasatu ondoren irakasle bihurtu zen. Beste enarei gauzak irakatsi zizkien eta pozik bizi izan ziren modus vivendi horretan.