20101022

Pedro Urdemales


Bueno nire herrian zegoen pertsonai bat, Pedro Urdemales izendatua IZENEKOA, Txileko herrialdean bizi omen zen. Bera Txileko herrialdeko gizon tipikoa da, beti langabetua eta asmatzen nola sortu dirua lan egin gabe.

Gau batean agertu zitzaion Deabrua Pedrori, eta esan zion indartsu: Pedro, hire Arima ematen badidak, nik, hire arimaren truk, emango diat urre poltsa bat hiretzat eta hire diru-arazoak bukatuko dituk.

Eta Pedrok harrituta, aho zabalik, esan zion “Oso ondo esadazu, Deabru jauna zer egin beharko dut nire arima pasatzeko?”, “Oso erraza” erantzun zion deabruak, sinatu hemen, kontratu honetan eta poltsa hirea izango dek duk”.

Zer gertatuko zait hori egin eta gero?

Deabrak esan zion: Urrezko azken txanpona bukatu ondoren, hiregana etorriko nauk eta infernura eramango haut- izugarri beldurtuta, Pedrok hori entzun bezain laster esan zion Deabruri: baina gaur ez? Deabru jauna?, eta deabruak : Ez! Gaur ez.

Eta Pedro Urdemalezek sinatu zuen bere odolarekin :

Ematen diot nire Arima deabruari, urra poltsa baten truke. Txanponak bukatuzgero, berak ez nau eramango infernurat gaur, bihar baizik.

Denbora pasatu, eta txanponak gastatu ondoren, Deabrua agertu zen berriro eta esan zion Pedrori: “Bueno Pedro, kontratuak kontratuak dituk, hiri txanponak bukatu zaizkik eta gaur eramango haut infernura...”

Baina Pedrok erantzun zion.. zer? Ez, Deabru Jauna, hori ez da agertzen kontratuan, kontratuan esaten da “Bihar”...

Deabruak harrituta esan zion, a berrrrrrr????

A bai, arrazoi duk!.. Bueno, orduan bihar etorriko nauk hirengana.

Eta hola, deabrua egunero etortzen zen eta Pedrok gauza bera esaten zion...: Ez da gaur, bihar da!, Orduan egun batean nazkatu zen deabrua eta esan zion -Pedro Urdemalez, ziria sartu didak!- eta desagertu egin zen betiko.

Geroztik, Pedro oso lasai eta ondo bizi izan zen.

Eta hau hola ez bazan, sar dadila kalabazan, ipuin txit barregarriak kontatu nituen plazan.

Soldadu bila


Txiste hau, ez dek ona, terriblea baizik, baina klase serio batean kontatu dik barrezka irakasle batek... eta, bueno, orain kontatuko diat nik:

Gerla garaian herri txiki batean zeudean biztanle guztiak, bai umeak, helduak, gizon-andreak.

Herriko kapitaina agertu zuan herrian jendea erreklutatzera. Umeak, helduak eta emakumeak herrian utzi zitian. Baina gizon guztiei lerroan jartzeko eskatu eta banaka-banaka gizon guztiei deitu zien:

-Hi, lerroko lehengoa, emadak hire izena eta kontatu zertan lan egiten duan!

Ni Patxi naiz, errementaria naiz, Kapitaina.

-Ondo orduan joan hadi zuzen zaldien ferrak konpotzera.

- Lerroko bigarrena! Izena eta lanbidea.-

Ni Aitor naiz Kapitaina, ehorzlea naiz kapitaina, lurremailea-

- Oso ondo joan hadi trintxerak egitera !!-.

Halaxe galdetu ziean kapitainak lerroko gizon guztiei.

Azkenik kapitainak zera galdetu zian.

Inor falta al da?

Beste soldadu batek erantzun zion :

Bai Kapitaina, azken lerrotik:“Totela”.

-Hator azkar, orduan! izena eta lanbidea?

Ni Jox-Jox-Jox Jox Joxantonio naiz Kap- kap- kap-kapitaina

-Ta lanbidea?

NI Baserrita ta ta ta ta tarra naiz jauna

- Bikaina!! Orduan joan hadi metraileta hartzera !!!!

Portinaro txistea


Nik ez ditut “Pernando amezketarra” bezalako personaiak ezaguzten. Ez Bragadon, ez Argentina osoan

Batzuetan Gallegoen, tontoen edo Jaimitoren txisteak daude modan

Bragadon Jaimitorenei Portinarorenak esaten diegu.

Aspaldian hemen mediku bat zegoen “Portinaro” zuen izena. Portinarok seme tonto samar bat zuen eta “Portinaro txisteak” memeloak dira.

“Portinaro” Txistea

Egun baten Portinaro Komisarian sartu zen. Horman afixa handi bat zegoen gizonaren argazkiarekin. Irudian hitz bat zegoen: bilatua

-Zergatik zabiltzate gizon horren bila?

-Harrapatzeko- erantzun poliziak.

-Zergatik harrapatu nahi duzue?

- Gaizkilea delako.

-Eta zergatik ez zenuten argazkia atera zuenean harrapatu?

Bi txakur


Badakit euskaldunek eta argentinarrek umore desberdina daukagula.

Gauza berekin ez dugu barre egiten. Dena den, txiste hau ulertzea eta gustatzea espero dut. Txiste hau asko gustatzen zait, niri.

Albaitaritza batean bi txakur zeuden: kale txakur bat eta Gran Danes bat zain zeuden. Kale txakurra oso urduri zegoen, Gran Danesa; ordea, lasai-lasai.

-Zergatik zaude hemen?- galdetzen dio Gran DanesaK Kale Txakurrari.

-Ene! Ene! Jakingo duzu! Atzo, arratsaldean kalean buelta egiten ari nintzen eta bat-batean “Lulua” ikusi nuen. Lulua oso kanitxe dotorea da eta etxe aberats baten aurrean eserita zegoen.

Hortxe bertan ezin nuen indarrik neurtu, gainera igo nintzen eta txorta jo nion.

-Ea! Eta zer egingo dizute?- Galdetu zion Gran Danesak.

-Barrabillak moztuko dizkidate. Eta zu? Zergatik zaude hemen?

-Etxean nengoen, lasai, siesta egin nahi nuen, eta orduantxe bainuan etxeko andrea dutxan kantari somatu nuen. Atea zabalik zegoela ikusi nuen eta denborik galdu gabe bainuan sartu nintzen, eta andrearekin larrutan egin.

-Kontxo! Eta zergatik zaude hemen?

-Azazkalak limatuko dizkidate.

Ondo probatuak!


Jendea, plazan, herriaren urteurrena, ospatzen zen eta gure Pernando, gertaeraren antolatzailea zen.

Gauerdian, alkateak, su artifizialak piztu behar izan zituen, orduan, hitz hunkigarri batzuen ondoren… pospolo bat piztu zuen eta … ezer ez, gero beste bat eta … ezer. Bere hatzak erreta zeuden eta izerditzen hasi zen.

Oso urduri, atzera begiratu eta galdetu zuen :” Pernando, zer gertatzen ari da? “

- Ez dakit jauna. Bart, probatu genuenean, denak piztu ziren.

Txerri...


Gure herrian “Rosadito Verdoso” Luis Landriscinaren pertsonai bat da.

Behin Rosadito Verdosoren bizilagun batek txerritxo bat oparitu zion jateko Gabonetan. Rosaditok ez zuen hil txerria. Animalia gizenduz gero, urdaiazpikoak egingo zituela pentsatu zuen. Memento batean txerria oso urduri zegoen eskortan. Albaitariak esan zion Rosaditori txerriak “senargaia” lortu beharko zuela, ahardia zen eta. Eskualdean, txerri ordots bakarra zegoela, eta baserritik lau kilometrora aurkituko zuela. Hala ere, Rosaditok txerria eramatea erabaki zuen. Irten baino lehen, soka jarri zion kokotean txerriari, baina txerriak ez zuen ibili nahi. Rosaditok txerria igo zuen eskorga batean zailtasun handiarekin eta atera zen eskorga bultzatzen. Bi txerriak elkarrekin arratsalde osoan egon ondoren, Rosaditok berriro txerria igo zuen eskorgan etxera itzultzeko . Hurrengo egunean txerria urduriagoa zegoen. Rosadito oso nekatuta bazegoen ere, gogorik gabe eskorgan txerria eraman zuen senargaiarengana. Gauza bera hiru aldiz egin zuen.

Egun batean, goizean goiz, Rosaditoren emaztegia oihuka sartu zen logelan Rosadito esnatzeko. Txerria, Txerria!

-“Zer gertatu da”? galdetu zion emaztegaiari. (Txerria urduri zegoela pentsatu zuen Rosaditok).

-“Zer gertatu den? Bakarrik igo da eskorgan txerria!!!! “

Dena nahi!


Gutiziatsu bat hitz egiten ari zen Jainkoarekin eta galdetu zion:

-Jainko Aita, zenbat balio du segundo batek zuretzat?

Eta JainkoaK erantzun zion

- Mila urte

- Eta zentabo batek?

- Mila euro.

- Orduan eman iezadazu zentaboa!

- Itxaron ezazu segundo bat!

Txiste motzak eta grafikoak

Niri txiste motzak asko gustatzen zaizkit, orduan txiste asko kontatuko dizkizuet.

Lehen txistea orginala erderaz da, baina ulertuko duzuela espero dut.

Badakizue nola esaten den “ Obrero” euskaraz?… ETXAKILARENA

( Erderaz “Echa aquí la arena” = Euskaraz Itzulpena

Bota-ezazu-hemen- hondarra)

Bigarrena:

-Aizu, zu BilboKOA zara??

-Ez, Bilbao da nirea.

( :P )

Hirrugarrena:

Bi bilbotar Matematikako azterketa batean daude:

-Aizu,, e,, Patxi, bigarrenaren emaitza?? Zenbat da??

-Infinitua.

-Bakarrik?

Beste bat:

-Kaixo, Egun on, Bilboko mapamundia, mesedez?

- Eskuinaldea edo ezkerraldea?



Alberto Montt, marrazkilari txiletarra oso famatua da munduan zehar.

Tira Lehen aldiz euskaraz ..






Gora ezkonberriak!


Bazen behin bikote ezkon berri bat hotel baten logelan sartzen ari zena. Gizonak andrea besoetan eraman zuen eta gero, logelan ZEUDENEAN, lurrean utzi zuen. Gizonak pasioaz beterik, ahots ahots sexiz, esan zion andreari: - “Maitea, zuk ez dakizu zenbat denbora itxaron dudan momentu hau”.

Eta andreak, antzeko ahots batez:

- Zuri ere min egiten dizute oinetakoek?

Popurri


Eguraldia jakin nahi baduzu, txakurra kanpoan utzi behar duzu.

Txakurra bustita egonez gero, euria ari du

Txakurra euritan blai egonez gero, euria asko ari du

Txakurrak elur zati batzuk badauzka bere gorputzean, txingorra txingorra ari du.

Ile zutik edukiz gero, haizea dabil.

Gorputza oso beroa edukiz gero, izugarrizko beroa egiten du.

Eguraldia jakin nahi duzu , EZ AHAZTU! txakurra beti kanpoan utzi behar duzu!!!

Adeitasunez, katuak.

Taberna batean:

- Hemen bi menu dauzkagu: batek ehun peso balio du eta besteak ehun eta berrogeita hamar peso.

- Eta zein desberdintasun dago?

- Berrogeita hamar peso.

Jai batean jende asko zegoen eta norbaitek oihukatu zuen:

- Dantzatu graziarekin!

- Eta Graziak dantzatu zuen gau osoan.

Landetxe batean:

- Kaixo mutil, aita etxean dago?

- Bai, abeletxean dago, txerriei janaria ematen ari da, txapela duen bakarra da.

Ospitalean:

- Azken hilabetean txerri batek bezalajaten dut, hartz batek bezala lo egiten dut, zaldi batek bezala lan egiten dut, tximino batek bezala barre egiten dut. Zer egin behar dut?

- Zoaz albaitariarengana!!!

Gora familia!


Irlandar bat Dublingo taberna batera sartzen da, hiru garagardo eskatzen dizkio tabernariari eta txokora joaten da, edatera. Bukatu eta gero, barrara itzultzen da eta beste hiru garagardo eskatzen ditu; Tabernariak esaten dio banan-banan edatea hobea izango dela, hotz eta gas gehiago izango dituztelako. Baina gizonak kontatzen dio:

-Bi anaia dauzkat, bat Amerikan eta bestea Australian, eta joan zirenean horrela agur egin genuen.

Tabernariak ez du ezer esaten, eta gizona tabernako bezero bihurtzen da.

Egun batean, Irlandarrak bi garagardo eskatzen ditu, eta tabernariak galdetzen dio zergatik.

-Ah, gaur edateari utzi diodalako.

Tabernan


Nire herriko pertsonaia bat tabernara sartu zen gaur batean, eta edan eta tabernariaren hitz egiten ari zenean, neska oso-oso polita ikusi zuen. Oso, oso polita zen, beltzarana eta begi grisak zituen.Tabernari galdetu zion nor zen neska hura, eta tabernariak esan zion bizilagun baten alaba zela.

Orduan pertsonaiak tabernari esan zion: eta zure bizilagunak zer egiten du?

Larrua jo ala margotu?

Emakume euskaldunaren ezaugarriak


Hiru gizon ezkontzen dira; bata emakume galiziar batekin; beste bat andaluziar batekin; eta hirugarrena, euskaldun batekin.

Lehenengo egunetik hiru gizonek beren emazteei esaten diete zer egin behar duten handik aurrera: “Etxeak garbi-garbi egon behar du, beti. Platerek garbi eta behar duten tokian. Arropa garbi eta lisatuta, armairuan. Bazkariak prest egon behar du mahaian esertzen naizenerako. Eta, garrantzitsuena, larrua jotzeko gogoa badut, egin behar dugu zuk buruko mina izanagatik”.

Galiziarrarekin ezkondu zen gizona, hiru bat egun pasa ondoren, emaitzak ikusten hasi zen. Hirugarren egunean etxea garbi-garbi zegoen, bazkaria prest, eta, gauean larrua jo zuten.

Emakume andaluziarrarekin ezkondu zen gizona galiziarrarekin ezkondu zena baino geroago hasi zen emaitzak ikusten. Beraz, astebete pasa eta gero, emaztea etxeko lan guztiak egiten hasi zen, baita ohean egin behar zuena ere.

Hirugarren gizonak, emakume euskaldunarekin ezkonduak, ez zuen ezer ikusi lehenengo bi egunetan; hirugarren egunerako, ezkerreko begian zuen beltzunea jaitsi eta pixka bat ikusten hasi zen, bokataren bat prestatzeko nahikoa; gero, garbigailua jarri, esekitokian zegoen arropa lisatu eta zaborra ateratzera jaitsi zen… A!! Eta sexua? Horren berririk ez zuen izan.

Hori umorea!


Joxe lasai ari zen lanean. Behia jezten ari zenean, bat-batean, kolpea eman zion behiak eta atzamar bat moztu zion Joxeri.

Joxe medikuarengana joan zen. Medikuak Joseri esku zaurituan hesgailua jarri zion. Gero sendagileak Joxeri esan zion: “Atzamar bat galdu duzu”.

Umore ona zuen Joxek “Ez, ez dut ezer galdu” esan zion, eta irri egin, poltsikotik bere atzamarra atera eta “Hemen dago” esan zion.

Joxe pertsonaia nire osaba Joxe Etchegaray zen. Pasadizo hau berari egindako nire omenaldi txikia da.

Jânio da Silva Quadros


Jânio da Silva Quadros Brasilgo 17. presidentea izan zen eta buru argia eta oso azkarra zen, bere erantzunak bikainak ziren eta sekulako eztabaitzailea zen.

Parlamentuko eztabaida batean erretolika ederra egin zionenean politikari aurkariari, hark hitza kendu zera esanez: “ Zuk nahi duzuna hitz egin dezakegu, zure hitzak belarri batetik sartu eta bestetik irteten zaizkit eta”

Orduan Jâniok zera erantzun zion: “Gezurra! Soinua ez da hutsean barreiatzen!”

São Paulora



São Paulo hiria Guarulhos aeroportutik berrogei kilometrora dago.

Bidaiari xuhur batek galdetu zion taxilariari:

- Zenbat kobratzen duzu hemendik hirira?

- Ehun erreal, jauna.

- Eta maletagatik?

- Oso handia da, baina maletagatik, batere ez, jauna.

- A, ederki; orduan eramazu maleta, ni autobusez joango naiz, bost erreal soilik ordaindu behar ditut eta!

Galduta


Luis Landrisina oso umorista ezaguna da Argentinan, eta ipuin hau kontatu zuen:

Argentinako Panpan gizon bat etxeko atarian matea hartzen ari zen, lasai-lasai.

Halako batean, kotxe handi bat iritsi zen, eta kotxetzaleak galdetu zion: “non da picaflor estantzia?”

Gizonak pentsakor esan zion: Ez dakit.

Orduan bidariak galdetu zion: “Eta 41 ibilbidea non dago?”

Gizonak pentsakor esan zion: “Ez dakit”.

Bidariak berriro galdetu zion: Bada inguruan herririk?

Gizonak, berriro: “Ez dakit”.

Bidaiak oso haserre esan omen zion: “Baina, zuk ez dakizu ezer!”

- Bai, ez dakit ezer, baina ni ez naiz galdu.

Apaizaren kandela


Apaiza batek bikote bat ezkondu zuen. Bi urte geroago, kalean egin zuten topo, eta apaizak galdetu zien:

Baduzue seme-alabarik?

Ez, ez dugu. Jaunak ez digu igorri oraindik.

Bueno, lasai, Erromara joango naiz laster eta kandela bat piztuko dut- esan zien apaizak.

Hamar urte geroago berriro topatu topatu ziren kalean eta gauza bera galdetu zien apaizak:

Baduzue seme-alabarik?

Bai, hama seme-alaba ditugu.

Zein ederki! Eta non dago senarra?

Erroman dago, kandela itzali nahian.

Guau janaria


Gaur egun denok ezagutzen dugu txakur jana, baina orain dela urte batzuk, ez.

Hasieran hondar larri itxura zuen, orain bola txikiak dira.

Lehen txakur janak Guau zuen izena eta “guau jana” izenez ezagutzen zen.

Amak oso lagun arreta-gabea zeukan. Lagunak “guau jana” erosi zion bere txakurrari eta apalategian utzi zuen beste janarien artean

Lagunaren senarra eraikitzailea zen, egunsentian, goizean goiz irteten zen lanera joateko eta eguerdian etxera gosez itzultzen zen. Egun horretan ere garaiz joan zen gizona lanera eta emakumeak bazkaria prestatzera zihoanean “guau jana” eta ogi birrindua nahasi zituen. Haragi xerrak, arrautzak, perrexila, baratxuriak eta “Guau jana” hartu zituen milanesak egiteko.

Xerrak arrautzetan eta txakur janean pasatu eta oliotara bota zituen. Milanesek zartaginean sartu zirenean “bluuuum” egin zuten eta perretxiko atomiko itxura hartu zuten Hiroshiman bezalaxe.

Txakurrarentzat ona dena ona da senarrarentzat esan zuen lagunak eta xerra guztiak mahaian jarri zituen bazkaltzeko.

20101013

Numa Moraes


Gure herriko abeslaria Numa Moraes berriro jaioko balitz, arrantzalea izango litzateke.

Egunero goiz goizean esnatuko balitz, itsasora joango litzateke. Eguraldi ona egingo balu, bere txalupa hartuko luke eta itsaso barrura joango litzateke. Itsasoa lasai egongo balitz, egunsentia arte geratuko litzateke.

Arrain asko aterako balu, oso ondo jango luke. Arrainik aterako ez balu, txalupan siesta txiki bat egingo luke izarren azpian.

Gaua egingo balu, bere hondartzako etxera joango litzateke eta gitarra joko luke. Poz-pozik oheratuko litzateke bizitza lasai edukitzeagatik.