20110404

Jesuiten Etxadia eta Etxeko kapera, Cordoba. Argentina


Cordobak eraikin enblematiko asko dauka, batez ere, Alde Zaharrean. 1573an Jeronimo Luis de Cabrerak eraikitako hiri honetan Jesusen Lagundia finkatu zen 1599an , eta bertan iraun zuen 1767an kanporatu zuten arte.

Kongregazio honek Cordobako bizitza espiritual eta kulturalean eragina izan zuen baita hezkunzan ere.
Izan ere, 1613an Unibersitatea sortu zuten; mende berean Konbiktorioaren Egoitza eta Nobiziatua ere eratu zituen.
Eraikin hauek guztiek Jesuiten Etxadia osatzen dute. Eta gaur egunean.
Cordobako Unibersitate Nazionala, Jesusen Lagundiaren Eliza, Etxeko Kapera eta Monserrateko Ikastetxe Nazionalak bertan dute egoitza.
Jesuiten Etxadiak garrantzi artistiko eta historiko handia dauka eta ondorioz, UNESKOK Gizadiaren Ondare izendatu zuen.
Badago kapera txiki-txiki bat, Caseros kalean dago, Elizaren ondoan eta Jesuiten Etxadia osatzen du.
Jesuitak iritsi aurretik, auzokoek ermita eraik zuten Valeriano eta Tiburcio santuen omenez, 1589 edo 1590ean. Gaur egun arte iraun du, eta Cordobako eraikinik zaharrena da.
Kongregazioa heldu orduko, ermita zegoeneko lurrak eman zizkioten eta Jesuitek zabaltzea erabaki zuten. Beraz, beste solairu errektangeluar bat atxiki zioten eta handik aurrera ermita zaharra, hau da, Valeriano eta Tiburzioarena kaperako sakristia bihurtu zen.
Honela jaio zen Etxeko Kapera, eta 1644 eta 1648 urteen artean eraiki zuten.

Hormak harrizkoak dira eta metro bat zabal dira Adituen arabera zaldien hezur txikituak eta karea erabili zituzten harriak lotzeko.
Teilatua kanaberaz eta egurrez egin zuten. Hori guztia emakume indiarrek margotutako larru zatiez estalita dago. Eta emakumeek berek hemengo belarrak erabili omen zituzten koloreak lortzeko.
Nahiz eta urte asko pasatu, jendeak koloreen dirdira eta edertasuna miresten jarraitzen du.
Bai hormak, bai kolore gorrizko adreiluz estalitako pisua berezkoak dira.
Sarrerako atea oso luzea, zabala eta astuna da.
Aldarea eta erretaula Paraguayko zedroz eginak daude. Biak Barroko- Amerikarraren adibide argiak dira baita hormetan dauden koadroak ere.
Hauek XVIII mendekoaK dira eta Perutik ekarri zituzten.
Cordobarrak Etxeko Kapera izateagatik harro gaude.
Ez dago cordobarrik Jesuiten Etxadia ezagutzen ez duenik.

No hay comentarios: