20110411
JCI
1910ean, Saint Louis hirian, Missourin, Estatu Batuetan jaio zen The JCI – Junior Chamber International erakundea.
Henry Giessenbier buruzagi gazteak eratu zuen elkarte hau, eta bere helburua hiriko arazoetan parte hartzea zen.
1918an elkartea kidetu zen St. Louis-ko merkataritza ganbara.
Berrogei urtetan Ingalaterran eta Kanadan eratu zituzten nazioarteko sareak eta, azkenean, 1944an Mexikon eratu zuten Naziarteko Gazte Ganbara, The JCI. Bere lehenengo Presidentea Luis Garcia Vidal izan zen.
Bere helburua da laguntza ematea giza taldeen aurrerakuntzari, aukera ematea gazteen buruzagitzari, gizartearen erantzukizunari, indar enpresariala eta lagunartekotasuna bultzatzea, eta aldaketa positiboak moldatzeko beharrezko baldintzak sortzea.
Bere bazkideak gazteak dira, 18tik 40 urtera bitartekoak eta orain 200.000 dira mundu osoan, 6.000 hiritan eta 100 herritan baino gehiagotan. 40 urte betetzen dutenean bazkideak irteten dira elkartetik, komunitatean buruzagi izateko.
Buruzagi askok parte hartu zuten JCI-n, adibidez politikariek, kirolariek, enpresariek, pertsona famatuek eta adiskide nabarmen ohiek JCI-ko Senatuan parte hartzen dute. JCI Senatua oso elkarte eraginkorra eta garrantzitsua da mundu osoan.
JCI gobernuz kanpoko erakundea da eta parte-hartze bizia du Nazio Batuen Erakundean (NBE). JCI-k lan asko egin du beste erakundeekin mundu osoan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario