20100123

Aberriaren eguna Saladillon

Saladillon, uztailaren 7tik 9ra Aberriaren festa handiak izaten ditugu. Jai hauetan jarduera hauek egiten ditugu:

Zaldiz ibiltzea
Haurrak, gazteak eta andreak zaldi otzanetan ibili ahal dira.

Zaldi-desfilea
Zaldunak zaldia eta bere moxalak gidatu behar ditu.

Orga-uhaleria
Antzinako zalgurdiak gidatzen dituzte. Zaldiak uhala eta zigorra jantzirik joaten dira, garai batean bezala.

Trebetasun proba
Proba bat baino gehiago egin behar izaten dituzte parte-hartzaileek:
Eraztun-lasterketa. Euskal Herriko zinta-lasterketaren antzekoa.

Rodeoa
Brida-proba
Zaldunek ibilbide zailak egin behar izaten dituzte. Zertarako? Nolako trebetasuna duten erakusteko.
JOATEAN ibilbideko oztopoak saihestu behar dituzte.
ITZULTZEAN lasterka egiten dute. Helburua zirkuitua ahalik eta azkarren egitea da.

Animaliak bezatzea
Mota bat baino gehiago dago.

Eta, gainera, asadoa, txorizoa eta ardoa, dantza eta musika izaten ditugu. Festa ederra!

Bideoa ikusiz gero, euskal komunitateak Argentinan duen indarraz jabetuko zara. Animo!

Errege maratoia


Trenque Lauquenen maratoia egiten dugu. Mundu osoko kirolariak etortzen dira korrika egitera.

Orain dela 44 urte egiten da lasterketa famatu hau, eta 42 kilometro ditu. Diotenez, Buenos Aires probintziako onena da.

Beti-beti Keniakoak izaten dira azkarrenak. Irabazteko entrenatzen direla esaten dute.

Hamarretan hasten dira korrika egiten. “Club Barrio Acore” da antolatzailea, eta “Camilo Martinez” izena jarri zion.

Lasterketa bukatzen dutenean, klubera joaten dira afaltzera, eta han ematen diete saria.

Tradizioaren eguna


Urtero, azaroaren 10ean, Chivilcoyn, tradizioaren eguna ospatzen dugu.
Egun honetan hil zen “Martin Fierro” gautxo-literaturako obrarik ezagunena idatzi zuen idazlea, Jose Hernandez.

Hamarretan hasten da festa. Agintariek su-festa egiten dute eta banderadunak agertzen dira.
Ondoren, gautxoek, bertako arropa tradizionalak jantzita, desfilatzen dute. Desfile kreol oso garrantzitsua da: gurditxoak, tropillas (ile bera duten zaldi taldeak), gautxo-taldeak oinez, haurrak… kalean ibiltzen dira.
Oso arropa politak eramaten dituzte eta arrazako zaldiak.
Jateko “asado con piel” (oso-osorik erretako txekorra. 12-14 ordu behar du egiteko) jaten dugu. Iluntzean dantza egiten dugu, eta edan, eta abestu… oso festa polita da!

Brasilgo inauteriak


Brasilen oso inauteri ospetsuak ditugu. Jendea mozorrotu eta dantzatzera ateratzen da. Hiru egunetan gelditu gabe dantza egiten du.

Sanbodromoa oso ohitura polita da, baina garestia da. Jateko diru asko eraman behar duzu. Hori bai, merezi du, sanbodromoan

giro izugarria dago!



bambuco festa


Kolonbian, Ibaguen, ekainaren 22an, Kolonbiako festa folklorikoa ospatzen da. Bambuco dantza ikuskizun garrantzitsua da. Karroza desfileak daude eta jendea jolastu eta kantatu egiten du.
Neska-mutilak Bambuco dantzatzen saiatzen dira, onenak saria irabazten duelako.
Herrialde guztietakojendeak parte hartzen du. Urtero erregina aukeratzen dute.
Jendea kalera ateratzen da eta primeran pasatzen du.



Dei martxa/la marcha de las llamadas Uruguaiko ohitura bat


Dei martxak Montevideon izaten dira, Palermo eta Sur auzoetan.

Martxa hau, jaio zenean, beltzen ohitura zen. Izan ere, beltzak aisialdian danborra jotzeko elkartzen ziren. Urteak joan urteak etorri, taldeak osatu zituzten. Gaur egun konpartsa deitzen diegu talde horiei, eta beltzek eta zuriek osatzen dituzte.

Konpartsetan pertsonaia desberdinak ikusi ahal ditugu: vedetteak, dantzariak, gramileroak, zutoihal eramaileak, Mamavieja eta, jakina, musikariak.

Hiru danbor mota daude: piano, txikia eta errepika.

Zehaztutako ibilbidean ibiltzen dira, inauterien bitartean, otsailean.


Lore-azoka Medellinen



Garai batean, beren produktuak saltzera etortzen ziren nekazariak menditik Medellinera; loreak, batez ere. Loreok kargatu eta garraiatzeko aulkiak “silletas”egiten zituzten lehenik. Geroago, “Silleteroen desfilea” jaio zen. Horrela Medellingo nekazariak kalera ateratzen dira desfilatzera. Lore azoka oso festa garrantzitsua da, baina ez bakarra: astean zehar beste desfile batzuk ere izaten ditugu: auto zaharren desfileak, orkidea erakusketak, dantza tipikoak, repentistak (hemengo inprobisatzaileak, bertsolarien antzekoak) eta parranda, jakina!




Atamisquiko Gazta-festa


Ekainaren 11n Atamisqui festa berezia dago. Jendea elkartzen da gazta egiteko. Artzainek abereak ekartzen dituzte eta esnea bildu ontzi batean. Txikitan jai honetara joatea gustatzen zitzaidan. Gazta egiten bukatzen dutenean, musika eta dantza hasten da.

Herritarrek bilera hau gozatu eta defendatzen dute. Oraindik festa tradizionala eta herrikoia da, nire ustez, nire herrian Politena

IIle-moztaile Txapelketa


Urtarrilaren 15ean, Makintxaon, Rio Negroko hego lerroan, urtero, Artilearen jai nazionala izaten da.
Ilemoztaileak lehiatzen dira. Parte-hartzaile guztiek “Tally-hi” mozketa-metodo erabiltzen dute. Ilemotzaileek ardia eserita eta lotu gabe mozten diote ilea. Ardia zaurituz gero, zigorra izaten dute ( denbora gehigarria eta puntuak galdu ditu). Azkerrenak irabazten du.
Tierra del Fuegotik, Buenos Airesetik, La Pampatik, Corrientesetik, Chubutetik, Santa Cruzetik, Neuquenetik eta Río Negrotik etortzen dira ilemoztaileak.

20100113

El peso de la cruz


Niri ez zait gustatzen eleberri luzeak irakurtzea, Normalean kazetaritzako liburuak, edo “cuentos cortos” ipuin laburrak irakurtzen ditut. Adibidez “El Futbol a Sol y Sombra” (Eduardo Galeano-rena) izugarri gustatzen zait. Baina orain, asken luburu irakurri dudan azken liburua “El Peso de la Cruz” deitzen da, nire urtebetetzean lagun batek oparitu zidan. “El Peso de la Cruz” kazetaritzako ikerketa da “Opus Dei Uruguain”-ri buruz. Interesgarria da. Lehenengo Escriba de Balaguerren(Opus Dei fundatzailea zen) historia kontatu zuen Fernando Amado-k (liburuaren egilea da) eta gero Opus Dei Uruguain, eta bere ohiturak (oso arraroak direla uste dut) “El Cilicio” eta “La Disciplina”, besteak beste.
Liburuak Opuseko kideei edo kide ohiei egindako elkarrizketak biltzen ditu.

Uruguaiko zenbait politikari “Opus Dei”ko kideak dira (beste tokietako politikariak ere bai).