20110405

Palacio Salvo, Montevideo, Uruguai




1923. urtean hasi ziren Salvo Jauregia eraikitzen, eta 1928an bukatu zuten.
3 pertsonak egin zuten jauregi hau: Mario Palanti arkitektoak, Lorenzo Gori ingeniariak eta Enrique Albertazzi margolariak.
Obra hau asmatu zuten pertsonak Salvo anaiak ziren eta horregatik dauka jauregiak haien izena.
Salvo anaiek finka erosi zuten eta 650.000 pes ordaindu zuten. Gaur egun Salvo jauregia dagoen lekuan La Giralda izeneko gozotegia zegoen lehen.
Leku honetan entzun zen lehen aldiz “La Cumparsita” tango ospetsua, 1917an.
Salvo jauregia hotela izateko eraiki zuten, Montevideo oso turistikoa zelako. Baina, Angel Salvo, anaietako bat hil egin zen eta bost urte geroago, José, hiru anaietan ezagunean.
Langile askok parte hartu zuen Salvo jauregia egiteko. Material garestiak erabili ziren erakintza egiteko: Carrarako marmola, Alemaniako granitoa eta Caucasoko haritza ateetarako. Lehenengo pisuko gelek Art Decó estiloa daukate Enrique Albertazzi margolariak margotu zituen, Jauregi legislatibokoak bezalaxe.
Niri asko gustatzen zait jauregi hau, beste bizitzan printzesa jaioko banintz Salvo jauregian biziko nintzateke.

No hay comentarios: