Río Cuarto Argentinaren erdian dago, Cordoba probintzian . Herria errepide-lotunea da, Mercosurren pasagune derrizgorrezkoa tursimoarentzat eta merkataritzarentzat ere bai.
Río Cuarto inguruko hiriak oso politak dira paseatzeko: Alpa Corral, Las Albahacas mendiz ingurututa daude. Leku onak dira asteburua pasatzeko.
Hirigunean gure plaza nagusia dago, Roca plaza da. Plazari buruz, Argentinan plaza nagusiak “San Martín”izenekoak dira, gure askatzaileagatik. Baina, Río Cuartoko plaza nagusiak beste heroi baten izena du: Julio Roca.
Gure Istorioan San Martin Roca baino inportanteagoa da, horregatik gauza berezia da.
Roca plazan argiztatutako iturria ikusiko dugu, katedralaren aurrean. Iturriaren ondoan, Gernikako Arbolaren kimu bat dago, Rio Cuartoko euskal etxeko jendeak landatu zuen 2001ean.
Hirigunean martxa ona dago, han tabernak daude eta beti jende kafetxo bat hartzen ikusten dugu.
Gazteenak elkartzen dira egunero, hitz egiteko, neskak eta mutilak ikusteko, giro berezia da.
Jende askok plaza gurutzatzen duen bitartean, beste asko eserita egoten dira, denbora pasa.
Gure katedrala 1883ean eraiki zuten eta aldare nagusian Virgen de la Inmaculada Concepción dago eta eraikina probintziako ezagunenetako bat da.
Badakizu? Ez dakit zenbat auzo dagoen Río Cuarton! Gu 150.000 biztanle gara, eta herria handitzen da urtero, orduan, auzo berriak daude, eta auzo hauen barruan beste auzo txiki gehiago sortzen dira. Hamahiru auzo baino gehiago daude herrian, haien artean hiru pribatuak dira, jende aberatsarentzat.
Nirea Alberdi auzoa da. Oso famatua da trenbideko langileen auzoa zelako eta auzo-burdela zelako ere bai.
Alberdi auzoa leku ona da bizitzeko, hirigunera joateko hamar kale oinez egin behar dituzu eta zerbitzuak : eskolak, supermekatuak, liburutegia, museo bat, klubak, dendak, anbulatorioa. Alberdi auzoa herri txiki bat bezalakoa da Rio Cuarto barruan.
Auzoko pertsonai bat, Otegui margolaria da , nire aita irakaslea zen Escuela de Bellas Artesen eta gaur egun bere laguna da, Oteguiren sendia Tolosatik etorri zen. Oteguik laurogeita hamar urte dauka , ipurtarina da eta bere estudioan irakasten du dohainik. Iaz, Rio Cuartoko intendenteak , alkateak, Oteguiri herriko giltza saria eman zion, bere margolari jarduera profesionalagatik.
Herriko zerbitzuari zerbitzuei buruz, orokorrean Rio Cuartokoak onak dira: Liburutegiak, postetxea, kultur etxeak , anbulatorioak, dendak, supermerkatuak, hotelak, airepotua, autobusa-terminala . Rio Cuarton autobus urbanoaren hamazortzi linea daude. Herri handia dela ikusteko adibide hona dela hori uste dut.
Herrian, Rio Cuartoko Unibertsitate publikoa, Erakunderik inportanteena da eta herriko bizitzan eragin handia du.
Gauza txar bat: Rio Cuarton euria egiten duenean, berehala hartzen du urak herria.
Zer esan Rio Cuartoko giroaz... jendek diru asko gastatzen du ondo pasatzeko.
Astebururo ikuskizunak antzezlanak, zinema, dantzatzeko tabernak, irakurketak, jatetxe asko aukeratzen ditugu, eta ondo pasatzen dugu larunbat gauetan.
Nik beti esaten dut Rio Cuarto ez dela hain polita, baina idazten ari naizen bitartean, Rio Cuarto bizitzeko leku ona dela konturatzen naiz.
20110404
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario