Txileko mirari hau oraindik eraikitzen ari dira Mapocho ibaiaren ondoan. Bukatu orduko Latinoamerikako eraikin altuena izango da.
Costanera Centerrek lau eraikin izango ditu, haietatik handienak, Torre Gran Costanera, 300 metroko altuera izango du, 70 solairu eta 128.000 metro koadro. Azken solairura joateko abiadura handiko 48 igogailu egongo dira, 6,6 metro segundoko mugituko direnak.
Konplexu honek guztiak bi hotel, merkataritza gune bat, bi bulego-eraikin, bi hipermerkatu, hiru erostetxe handi, 12 zinema-areto, jatetxeak, eta 4.500 aparkaleku izango ditu, besteak beste, 700.000 metro koadroetan. Igogailuak ere bai.
Eraikuntza 2006an hasi zen eta hasieran 2010ko maiatzerako zen inaugurazioa, baina 2008-2009ko krisi ekonomikoak lanak geldiarazi zituen 2009ko hasieran. Ia urtebete eta gero, 2009ko abenduan berriz ekin zioten lanari, eta kaleratutako 5.000 eta koska langileak berriz kontratatu zituzten.
Torre Gran Costanera proiektua Cesar Pellik diseinatua da, Malasiako Petronas dorreak diseinatu zituen arkitekto bera, eta ingeniaritza estrukturala Txileko René Lagos y Asociados-ek egin du.
Orain arte, Txileko eraikinik altuena Torre Titanium da 194 metrorekin, eta Costanera Center bezala, El Golf auzokoan dago, Santiagoko auzokorik esklusiboena eta Latinoamerikako garestienetako bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario