20110404
Banderaren Monumentu Historiko Nazionala, Argentina
Argentinako eraikin enblematikoen artean Banderaren Monumentu Historiko Nazionala aukeratu dut.
Eraikin hau Rosario hiriaren ikurra da eta gure banderari omenaldia egiteko eraiki zuten, esanguratsuena da.
Banderaren Parke Nazionalean kokatuta dago, Parana Ibai ondoan.
Bertan, 1812ko otsailaren 27an Manuel Belgranok aberriaren bandera lehen aldiz altxatu zuen. Hori gogoratzeko, gaur egun, hantxe gure enblema zuri-urdin argia goizero zortziak eta laurdenetan altxatu eta arratsaldero seietan jaisten dute.
Monumentuak 70 metroko garaiera dorrea du eta tontorrean begiratoki bat. Handik Paranako sakanak eta irlak Ikusten dira.
Leku haietan Independentziarako gerlan, Manuel Belgranok Aberria babesteko bateriak ipini zituen- Askatasuna eta Independentzia izenekoak-.
Dorrearen azpian, General Doctor Belgranori omenaldia egiteko Kripta bat dago.
Propileo bat ere badauka, eta haren azpian Ohore-Gela dago.
Gela horretan, Amerikako bandera guztiak aintza emateko daude eta Sekulako Sugar ezezagun gudarientzat - (Llama votiva al soldado desconocido) ere bai, Aberriaren alde, hil zirenei ohore emateko.
Azkenik, aire zabalean patio zibiko bat dago herriko jaiak, musikaldiak eta kantaldiak egiteko.
Leku hori oso antzoki berezia da, Parana ibai ondoko haizeak aberriaren aldeko balentriaren soinuak ekartzen ditu eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario