20100616

Luis de Miguel Zulategi, musikari ezezaguna

Ho libertad que perfumas

Las montañas de mi tierra

Deja que aspiren mis hijos

Tus olorosas esencias


Hauek Antioquíako ereserkiaren ahapaldiak dira, omenaldi bat egiten diote paisaiari eta askatasunari. Bere ahapaldiak Epifanio Mejíaren "El Canto del Antioqueño" poesiatik hartu zituzten.

Gonzalo Vidal maisuari eskatu zioten Epifanio zoroaren letrari musika jartzea. horregatik, agertzen da Antioquiako himnoaren melodiaren egile moduan. Hala ere, historia ofizialak ez du erakusten Vidalek osasun arazoak zituela, eta horregatik Luis de Miguel Zulategi Nafarroako maisuari eskatu ziola lana bukatzeko.

Zulategi inon ez da ageri Antioquiako himnoaren konpositore gisa; ozta-ozta Arriola bizkaitarrak La Ceja –Antioquiako udalerriaren himnoa– abestiaren konpositorea dela agertzen du.

Historiak ez dio zor zaiona eman Zulategi; izan ere, “Los Vascos en Colombia” bere lana plagiatu eta argitaratua zuen haren lagun Francisco de Abrisqueta bilbotarrak.

Haren musika eta kazetaritza-lana Euskal Herrian ez da ezaguna.

Hauxe da nire herriko pasarte historiko ezezaguna.







Saladilloren sorrera


1863 urtea, Kontatun hiriko espedizio fundatzailea panpan zehar dabil.
¬- Non eraikiko dugu hiria?
Jaun bat zalditik jaitsi eta esan du:
-Gerta ahate edo gallareta (beste palmipedo basati) bat. Hemen izango da hirigunea, herriaren erdia.

Eta horrela sortu zen hiria.
- Zein izen jarriko diogu?
-Erreka horiek ur gazia dute, beraz, Saladillo izena jarriko diogu.

1963. urtean, uztailaren 31n. Hiri bat sortu zen, eta bere izena, eta urtemugarako eguna.

Cerritoko bataila


1811 bitartean, Buenos Airesko indar gautxo iraultzaileek Montevideo setiatu zuten.

1812ko urrian berriro hasi zen setioa, José Rondeauko aginpidean.

Abenduaren 31n indar errealistek setioa indartu zuten, soldadu eta armamentu gehiago zuten, baina indar iraultzaileak zerroaren gainean zeuden, eta mugimendu hobeak egin zituzten.

90 abertzale eta 100 errealista hil ziren.

Bartolome Muñoz jaunak gogoratu zuen gertakari hau kazeta batean. Eta, Juan Hequetek bataila margotu zuen, Museo Histórico Nacionalean ikusi ahal da orain.

Gertakari hau ez da oso ezaguna, baina oso garrantzitsua izan zen erreboluziorako.

Aurkikuntza Tres Arroyos


Alberto Rex Gonzalez antropologo handia da. Itzal handiko zientzialaria da Argentinan, eta eragin handia du gaur egun ere.
Historio bitxi hau Tres Arroyosen gertatu zen.
Hantxe, aurkikuntza arkeologikoak egiten ari ziren. Lanak hasi eta museo bat eraiki zuten.

Gauza interesgarriak aurkitu zituzten: eskeletoak eta harrizko irudiak. Egun batean, bat-batean,oihuka hasi zen lagun bat: “kusi, ikusi nire aurkikuntza!”. Talde osoa korrika joan zen objektua ikustera.

Irudiak izugarriak ziren! Bi emakume biluzik zerura begira ari ziren: beste aldean, bi gizon zerbaiti begira ari ziren. Zer? Plater hegalaria! Laster ohartu ziren iruzurraz.

Taldea harrituta geratu zen, batez ere, berria egunkarietan agertu zenean. “Aurkitzailea”k deitu zuen prentsa.

Haiek errita egin zioten, eta saiatu ziren “aurkikuntza” estaltzen, baina porrot egin zuten: “Plater hegalaria” oraindik Tres Arroyos-eko museoan dago.

Malvinetako gerra eta...


1976ko martxoren 24an, militar talde batek presidentea bere postutik kendu zuen. Garai horietan polizia-taldeek milaka pertsona bahitu zuten.

Pertsona asko hil ziren, beste jende desagertu zen, gainera gerra denboran artsta asko erbesteratu egin ziren, haiek Espainiara edo Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren.

Gerra hasten erabaki zuten bitartean jendea hil zuten. Ingelesek Malvinas Uharteak menderatu zituzten, baina 1982ko apirilaren 2an Gobernu militarrak gerra deklaratu zion. Argentinako armada erabat suntsituta geratu zen, 649 soldadu hil ziren. Azkenean, 1982ko ekainaren 14an amaitu zen gerra, ondoren lehendakari-hauteskundeak antolatu zituzten.

Gaur egun, Argentinarrak Malvinas Uharteako burujabetza eskatzen ari da; Hego georgia eta Hego Sandwich-ekoa ere bai.

Bonbarketa, Buenos Airesen


Argentinan, 1955eko irailaren 16an, militar-talde batek estatu kolpea eman zuen eta Juan Peron jenerala kargutik kendu zuen.
Mayo plaza bonbardeatu zuten.
Emakumeak, gizonak eta haurrak hil ziren bonbardaketa horretan. Gizateriaren aurkako krimena izan zen.

Maiatzeko plazaren bonbardaketa


Maiatzeko masakrea izenez ere ezaguna da.

1955ko maiatzaren 16an Buenos Airesen, militar eta zibil talde bat, Peronen gobernuaren aurka estatu kolpea ematen saiatu zen.

Clara Anahi Mariani


1976ko martxoaren 24n Estatuto-kolpe bat hasi zen Argentinan.

Militarrek errepresio basatia egotzi zuten bizilagunaren kontra.

Errepresioaren ondorioz 30.000 biztanle desagertu ziren. Gaur egun, oraindik, non dauden inork ez daki.

1976ko, azaroaren, 24n indar-armatuek –egia esan, legez kanpoko taldeak eta talde parapolizialek- inguratu zuten La Platako 30 kaleko etxe bat. Eguerdiko ordu bat eta laurdenetan hasi zen erasoa. Militarrek Arma- astunak eta mortero-bonbak erabili zituzten. Lau ordu baino gehiago iraun zuen erasoak.

Etxe horretan familia bat bizi zen: Daniel Mariani -28 urteko ekonomista- bere emaztea Diana Teruggi -26 urteko letra ikaslea- eta senar-emazteen alaba Clara Anahí Mariani, hiru hilabetekoa.

Biak, gizona eta emakumea, militante politikoak ziren.

Etxean konserba-fabrika zegoen eta atzealdean inprenta klandestino bat. Norbaitek inprentara sartu nahi bazuen, injinerutzako mekanismo sofistikatu bat gainditu behar zuen.

Erasoa gertatu zenean, lau gazte ari ziren lanean inprentan

Guztiak hil ziren. Emakumea ere bai. Daniel Mariani ez zegoen etxean memento horretan.

Haurtxoa, Clara Anahi Mariani, bizirik atera zen.

Diktadura hasieratik militarrek haurtxok lapurtu zituzten. Batzuetan bizilekura indarrez sartu ziren eta hortxe bertan familia guztia bahitu zuten. Beste batzuetan haurdunak zeuden gazteak bahitu zituzten, eta gatibutasunen jaio ziren haurrak.

La Platako 30. kaleko etxean sarraskia egin zuten militarrek haurtxoa lapurtu, bahitu zuten.

Argentinan “Clarin” egunkaria inportantena da eta Enestina Herrera de Noble da bere jabea. Aipatu dugun garaian emakume honek bi haur adoptatu zituen: Felipe eta Marcela. Adopzio horiek legez kontrakoak izan zirela frogatu zuen justiziak, eta gaur egun Marcela Noble, Clara Anahi Mariani dela susmatzen dute.

Borroka luze baten ondotik, azkenean, ADN- probak egiten ari dira. Laster jakingo dugu egia.