20110404
Valparaiso
Nire hiria, Valparaiso, herri berezia da. Adibidez, sekulan ez zen eraiki; egun batean mapetan agertu zen. Kolonizatzaileak portu bat egin behar zuten, Santiago inguruan eta “bueno, hementxe egin” esan omen zuten. Hiriaren lehengo izena “Valle del Paraíso” zen, baina gero “Valparaíso” geratu zen. Beste izen batzuk ere badauzka:
Portu Nagusia; Pazifikoko bitxia eta Pantxo (Zeren eta Baron mendian, San Francisco eliza dago eta lehen hori zen Valparaisoko eraikin altuena, horregatik itsasontziak Valparaisora heltzen zirenean “hor dago Pantxo”, esaten zuten marinelek.
Itsaso ondoan lekurik gabe geratu zirenean, etxeak mendi muinotik zintzilikatzen hasi ziren, eta koloreak lehertu ziren!!. Valparaison giro liluragarria dago, artistaz beteta dago eta beti edozein tabernatan poesia aurkitu ahal da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario