20110411

Istilart enpresa


Arechabalaren bizitza oso interesgarria iruditzen zait, hemen Coronel Pringlestik hurbil, Tres Arroyosen Juan Bautista iItilartek 1898 urtean enpresa handi bat eraiki zuen.
Juan Bautista Istilart iparraldean, Macayen jaio zen 1867ko uztailaren 29an. Argentinara 10 urte zituenean etorri zen.
Tres Arroyosen irin–errota batean egiten zuen lan, administratiboa zen, baina lan hori ez zitzaion gustatzen, eta, 1898an bertako ekonomia ongi zebilenean, lantegi bat ireki zuen: hantxe sortu zen bere lehen asmakizuna eta beste asko.
Lehenengo mundu gerra izan zenean, bere enpresaren irabaziak asko gehitu ziren eta garai horretan, 1915ean, Istilart markako produktu ospetsuena sortu zen: egur-ikatzeko sukalde ekonomikoa (cocina economica).
Burdin salda zen eta brontzezko burdineria zuen. Burdinazko bere plantxak eta labea janaria egiteko oso onak ziren. Argentinan nahiz Argentinatik kanpo arrakasta handia izan zuen sukalde honek. Istilart nazioarteko izen handiko enpresa zen.
1922an Istilart haize-errotak fabrikatzen hasi zen. Ereiteko makinak ere bai.
Milaren bat gizonek lan egiten zuten Istilarten lantegietan..
Istilart Argentinako industria da eta kapital lokalak dauzka, baina bere sortzailea Euskal Herrikoa zen. Enpresa hau oraindik jardunean da.

No hay comentarios: