20110509

Autokritika pixka bat


Zorionez ala zoritxarrez Buenos Aires hiriak ez du euskal etxe bakarra; asko baizik. Nahiz eta gizarte berean bizi, euskal etxe bakoitzak helburu eta interes bereziak lortu nahi izaten ditu . Momentuz sei euskal etxe , agian datorren urtetan, interes-gatazkaren ondorioz, beste batzuk sortzeko aukera izango dugu ! Auskalo ! Ziur aski Buenos Aires hiriak San Pablok edo New Yorkek baino euskal etxe gehiago ditu.

Laurak Bat, Iparraldekoa, Eusketxe, Euskaltzaleak, Gure Echea, Juan de Garay Fundazioa . Nik esango nuke kantitateak ez duela kalitatea bermatzen baizik eta arazoak sortu. Gure Echea eta J. de Garay Fundazioak izan ezik, denek ematen dituzte euskara eskolak. Euskal etxe horiek urtero galdetzen diote beren buruari: zenbat ikasle lortuko dugu aurten?

Euskal etxe bakoitzak berrogei edo berrogeita hamar ikasle besterik ez ditu lortzen.. Dena den, ikasle asko euskal etxe batetik beste euskal etxera ibiltzen dira. Orain, XX Euskal Etxean, datorren urtean, ordea, YY Euskal Etxean. Zer dela-eta? Auskalo ! Ikasleak etxean bezala sentitzen dira zeren eta euskara eskoletan giro atsegina sortzen da beti, rakaslei esker, jakina. Hala ere, Euskal etxearen barneko arazoak ikasleei mina ematen dienez, beste euskal etxe batera ihes egiten dute, kulparik eta ikaslearik gabe.
Orain dela bospasei urte,euskal etxeen egoerari buruz mintzaten ari ginenean, izenik aipatuko ez dudan batek baieztapen interesgarria esan zidan: “Bi euskaldun, hiru iritzi. “. Dudarik gabe, bat nator iritzi honekin.

Hori da nire ikuspegia, barkatu, nahiko ezkorra, ezta?

Nire ibilbide luzea

Betidanik jakin dugu Argentinan, AEBetan (Amerikako Estatu Batuetan) euskaldun ugari egon direla. Euskal Herritik Argentinara XIX.mendean gazteen migrazio izugarria gertatu zen. Hain garrantzitsua izan zenez, apezpikuei eta agintariei kezka handia eragin zien. AEBetan ez bezala, Argentinan euskara gehiago galdu zen XX.mendean.
Mende haren hasieran, irakasle ospetsu eta berezi batzuek euskara irakasten zuten. Espainako gerla zibilEan, 1936-1939 urteetan, arrazoi politikoak zirela medio atzerrira etorri ziren Argentinara euskaldun jakintsuak, esate baterako, Archanko Pablo, Arregi Aitor, Arza Antton, Ganboa Jokin, Lopez Mendizabal Ixaka, eta beste batzuk. Heldu zirenean, euskara irakasten hasi ziren, eta haiei esker sortu zen Euskaltzaleak 1940an.

Euskaltzaleakera heldu nintzen 1975ean. Urte hartan, euskal komunitatean zein zen euskara ikaskuntzaren egoera adieraziko dut eta neure esperientzia kontatuko dizut.
Ez geneukan ia euskara irakaslerik, euskaldun zahar eta euskaltzale batzuk baizik. Bulegariak, artisauak, esku-langileak, oso jende jatorra, baina irakaskuntzaren didaktika ezagutzen ez zuena.
Garai hartako nire lehen irakaslea, bizpahiru hilez bakarrik, Nazabal izan zela gogoratzen dut. Laster gaixotu zen eta ikastaroa utzi zuen.
Mementu horretan ikasle batzuek ikastaroak hartu zituzten. Bingen Agirre, Peio Mari Aranoa, Alfredo Campos, Magdalena Sartore eta Susana Markotegik, nagusiki. Azken hiru pertsona hauek metodologia didaktikoa erabiltzen zuten irakaskutzarako, eta material didaktiko berriaren bila ibili ziren.
Denok oso adi egon ginen Euskaltzaindiak eskaintzen zizkigun euskara batuaren aurrerapenei.
Magdalena, Susana eta Alfredo oso langile, trebe eta jatorrak izan ziren eta nik asko aprobetxatu nituen haien klaseak. Hamar urtez eutsi zion jarduera honi Euskaltzaleak erakundeak, ikasleak gero eta gehiago ziren.
Hala eta guztiz ere, Buenos Airesen, hiriburuan bakarrik gertatu zen hori. Argentinako euskal komunitatearentzat, probintzia barruko euskal komunitatearentzat, nahikoa ez zen talde honen euskalduntzeko lana, beren ahalegina Argentinako euskaletxe guztietara ezin zen heldu eta.
1987an. gutxi-gorabehera (zalantza daukadalako), Jose Antonio Ardanza Lehendakariak Argentinara bisita egin zuenean, Komunitatearen pertsonak gonbidatu zituen bilera batera. Eusko Jaurlaritzako turismo eta kultura-sailburua, Joseba Arregi Aranburu, berarekin zegoen memento hartan. Andres Maria Irujo Ollo senarra eta ni, euskarari buruz hizketan aritu ginen haiekin.
Euskara berreskuratzeko lan gogorra egiten ari ziren Euskal Herrian. Neke eta diru asko ematen zutela horretarako esan genien.
Bat-batean, gogoz esan nien euskara ez galtzeko lan gogorra egin behar zuela; Euskal Herrian hiru miloi biztanle besterik ez zirela, eta Argentinan, ordea, biztanleen %10ek euskal sustraiak zeuzkatela, Euskal Herrian adina euskaldun.
Guk euskara asko maite genuen eta irakasteko ez genuen tresnarik, irakaslerik, laguntza eskatu genion senarrak eta biok euskarari eusteko Argentinan. Neke horrek Euskal Herriko emaitza bikoiztuko zuen euskara berreskuratzeko. Ardantza lehendakariak arreta handiz entzun zuen.
Hori entzunda, beharbada, ondo iruditu zitzaiolako, Argentinan euskara-irakasle izango zirenentzat programa bat abian jarriko zutela agindu zigun. Hori erronka hori!
Badirudi, Josu Legarretak esanda, euskara programa egiteko “datorrena datorrela”, Eusko Jaurlaritzako lankideei esan ziela. Gonzalez Txabarri etorri zen Argentinara, euskal etxeetako euskararen egoerari buruzko ikerketa egitera.
Hori ikertu ondoren, Eusko Jaurlaritzak 1990ean erabaki zuen Argentinan Euskaraz Programa antolatzea.
Hasieran, oso gazteak izan ezik, beste guztiak ezin ginen sartu ikastaroetan. Hala eta guztiz ere, urte batzuk pasa dira eta gaur egun adina ez da traba, eta azkenean denok lortu dugu ikastaroen parte hartzea.

Horregatik oso pozik gaude programan, euskara ikasi eta irakatsi ahal dugulako. Hau da Argentinan Euskaraz programari buruz nire ikuspegia.

Erroen bila

Hemen, Argentinan, leku asko daude euskaldunen artean egoteko,eta leku hauetan denetarik egiten da: hizkuntza, dantzak, frontoia, taberna eta abar. Beti aurkitzen dugu zerbait elkartzeko, festak, urtebetetzeak, Aberri eguna, euskara eguna eta abar, ideia da elkarrekin egotea. Nire ustez han dago lehen esan dizudana, de

Rio Cuarton


Ez da datu berria euskal diasporakoak garenontzat behintzat, euskal kulturaren alde ekintza ugari egiten direla munduko euskal etxe guztietan, eta, Rio Cuartokoa ez da salbuespena.

“Gure Ametza” euskal etxeko bazkideek, azken urteotan, ekintza asko antolatu dituzte, batez ere, euskararen alde. Ekintza horietako bat da urtero egiten duten “Euskararen Jaia”; iaz, adibidez, abenduaren 3an, “Euskararen Nazioarteko Eguna” ospatzeko jaia antolatu zuten. Antolatzaileek esan digutenez, duela 7 urte hasi ziren euskararen eguna ospatzen, eta, ekintza desberdin bat egiten saiatzen dira urtero.
Honetaz gain, jakin dugu aurten Barnetegia antolatu dutela. Diasporako ikasle-irakasle direnentzat urtean bitan egiten diren barnetegietako bat, kasu honetan, udakoa. Argentinakoak ez ezik, Uruguai, Txile, Colonbia, Brasil eta Peruko ikasle-irakasleak ere joaten dira barnetegietara; baita Euskal Herriko irakasleak ere.

Bingoa euskaraz, Rosarion


Rosarioko Euskal Etxean jokatzea gustatzen zaion jende asko dago (ez dakigu hori ona den jeje) eta ideia ona bururatu zitzaigun.
Gazte taldearekin bildu eta euskara zabaltzeko bingo bat egingo genuela pentsatu genuen.
Horregatik kartoiak, zenbakiak eta lapitzak prestatu genituen: gure ezagunak (aiton-amonak bereziki) gonbidatu eta kafea prestatu genuen arratsalde batean. Bingoan, zenbakiak lehen euskaraz eta gero gazteleraz esan genituen, eta irabazleak, bingo oihukatu eta gero, esan genien zenbakiak euskaraz esan behar zituela. Horrela gonbidatuek zenbakiak ikasi eta tarte atsegina pasa zituzten.
Nire amak eta nire amonak gauza batzuk irabazi zituzten! Jendeak esan zuen araturik zegoela baina badakit ezetz! jejeje. Hala ere, jendeari gustatu zitzaion eta beste bat egiteko eskatu ziguten. Orduan, aurten berriro egingo dugu! Ea ohitura bihutuzen den!

Valparaison, Txilen


Orain dela urte batzuk Valparaisoko Eusko Etxean bazegoen ikastola bat euskara irakasteko. Irakaslea eta ikasleak astero elkartzen ziren Orain dela urte batzuk Valparaisoko Eusko Etxean bazegoen ikastola bat Valparaisoko egoitzan, hango egoitzak su hartu zuen arte. Valparaisoko Euskaldun elkartea apurka-apurka ostera ere antolatzen hasi zen eta 90. hamarkadan Viña del Marreko erdi aldeko bulego bat alokatu zuen. Bulegoa ondo zegoen hasteko, baina espazioa ez zen nahikoa klaseak emateko. Denborarekin gero eta jende gehiago sartzen hasi zen eta, horretaz gain, zelan euskaldun zaharrek hala bere ondokoek euskara ikasteko eta berba egiteko leku bat derrigorra zela ikusi zuten. Orduan, mende honetako lehenengo hamarkada inguruan Lemoizen jaiotako Euskal Etxeko bazkide batek bere etxearen lur azpiko pisua eusko etxekoei utzi zien klaseak emateko eta berak parte hartzeko.
Horrela hasi ginen klaseak ematen. Gaur egunean geure eusko etxearen eraikuntza daukagu eta urtero klaseak prestatzen dira.

Euskara, lehen europar hizkuntza, bizi-bizirik dago hemen, Amerikan, ere

Valparaiso, Txile. Oso pozik gaude txiletarrak, oso gauza garrantzitsua berreskuratzen ari dira, bere hizkuntza: euskara. Bai, egia da, txiletarren % 20 edo % 30en arbasoak euskaldunak dira. Beraz, euskarak hizkuntza oso arrunta izan beharko luke hemen, baina zorritxarez ez da errealitatea. Normalean bigarren belaunaldian hizkuntza galdu egin dute, baina orain senperrenak egiten ari dira euskara berreskuratzeko.

Lehenak ahalegin isolatuak izan ziren, eta, agian, kontzientzia sortu zuten, adibidez, Pedro María Elorriaga, Victoriano Zabala Salegui eta Pedro Leguina Eguiak.

Esandakoez gainera, aipamen berezia merezi du Luis Mondragonek. Lanbidez medikua, bere euskara klaseak gogoratzen ditugu, “El doctor Mondragon” Araban jaio zen eta familiarekin Txilera etorri zen txikitan. Hemen Medikuntza ikasi zuen, baina bere benetako maitasuna euskara izan zen, eta hemen, Valparaison, ikasi zuen, orduan “euskaldunberri”a izan zen, horregatik du bere izena gure euskara eskolak.

Gaur egun zeregina handia eta zaila da, baina Euskara Munduan Programari eta HABEri esker, erronka gero eta hurbilago dago, eta fruituak ikusten ari gara: Euskara gure kaleetan berriro.

Nire esperientzia Rio Cuarton


Hasteko, kontatu nahi dizuet nire ezperientzia irratian, euskaraz noski, bah, euskaraz ez, euskarari buruz baizik.
Lehenengoa urtarrilarren 10ean zen, Rio Cuartoko barnetegiari buruz hitz egiteko. Esatariak esan zidan galdera batzuk zeuzkala eta ea erantzun nahi nizkion. Baietz esan nion, eta ez dakit zergatik nire ahotsa aldatu nuen, esatariarena bezala, eta lehenengo erantzuna oso luzea izan zen.
“Uhh” –esan zuen emakumea esatariak– ze ondo! Itxaron pixka bat airera joango ginela !!!!
Eta horrela erantzun nizkion galderak. Hasieran oso urduri, nengoen baina 10 minutu geroago lasaitu nintzen.
Orain beste elkarrizketa bat izango dut Eskadi Irratian Patricia Furlong-ekin. Hori zailagoa izango da. Internazionala da, baina uste dut erdaraz izango dela.

Azulen


Ez dakit zer gauza kontatuko dizudan! Ez dut aurreko istorioa bezala ezagutzen. Lurralde hauetara, iritsi zirenean, euskaldunek AEBetakoak bezain lan gogorrak egiten zituzten, hala ere, hizkuntza ez zuten zabaldu. Euskara kodigo moduan erabiltzeagatik galtzen hasi zen. Gure arbasoek haien seme-alabei ez zieten hizkuntza irakatsi, beste ohitura batzuk baizik. Pirinioetatik ekarritako ohiturarik, esate baterako, goizean goiz altxatzen ziren, lanera irten baino lehen arrautza frijituak urdaiazpikoarekin jaten zituzten gosaltzeko. Lan gogorra eta hitz gutxi.
-------------------------------

Herriko Euskal etxe batzuetan euskararen aldeko korrika egin zuten, eta euskalzaleek beste ekintza batzuk ere eskaini zituzten: “Mus” tailerrak, kantuak, janari tipikoak.
Azulen apurka-apurka gure “altxorra” garatzen ari gara. Astero klaseekin, dantzekin eta kantuekin. Urtero San Fermin jaialdian jende askok laguntzen gaitu ospatzen. Abenduaren 16an, hiriko egunean harro-harro desfilatzen dugu ikurrinarekin. Desfilea bukatu eta berehala, janari tipikoak, patata tortillak eta pintxoak saltzen ditugu plaza nagusian. Horretaz gain, urtean zehar argazki erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak antolatzen ditu gure euskal etxeak. Aurreko astean, Tandilgo Marcelino Irianni idazleak “Historia de los vascos en la Argentina” liburua aurkeztu zuen. Euskal Herritik nola eta zergatik iritsi ziren indigenen lurraldeetara, nola antolatu zituzten hiri berriak 1840tik Argentinan. Gomendatzen dizut.
Iaz, Bilbotik “Agerre teatroa” taldea iritsi zen Azulgo antzerki-lehiaketan parte hartzeko. Publikoarien iritziz, saria irabazi zuen taldeak. Alicia Itciaren ahizpak Picassoren Guernikari buruz eman zuen klasea bikaina izan zen. Koadroren deskribapena xehetasun handiarekin kontatu zigun.
Urtean zehar euskal kulturaren aldeko gauza berriak egiteak plazerra ematen digu denoi.

-------------------------------------

Buenos Airesen, Apirilaren 20an irekiko ditu ateak Nazioarteko Liburuaren Azokak.
Argentinako euskaldunek ere parte hartuko dute azokan. Euskal Herriko argitaletxeetako libururik erosi ahal izango dira, Argentinakoak ere bai. Horretaz gain, helburu nagusia herriko euskaldunen jarduerak erakustea izango da. Juan de Garay izeneko fundazioaren standean liburu batzuk aurkeztuko dituzte; “Cursillo de lengua vasca” besteak beste.
FEVAk herriko euskal etxe guztiak gonbidatu ditu.

Bragadon ere bai


Betidanik jakin dugu XX. mendearen hasieran, euskaldun asko iritsi zirela Ameriketara, bereziki inguru honetara, Panpa Hezera, eta Bragado ez zen salbuespena izan.
Milaka euskaldunheldu ziren hona jo eta ke lan egitera. Nahiz eta gehien-gehienak euskaraz ( beren euskalkian) hitz egiten zuten, ez zuten erakutsi, ez zuten zabaldu urtean joan eta urtea etorri; eta, poliki-poliki, egun batean desagertu egin zen.

Denbora askoren buruan, bertako haien ondorengo batzuek jakin-nahi zuten euskarari buruz, nahiz eta oso zaila zela esaten zuten.

Hori lortzeko Josu Arinekin (Bragadon bizi zen euskaldun bakarra) hitz egin zuten. Josuri ideia izugarri ondo iruditu zitzaion, baina arazo handi bat zeukan: Ez zekien nola iralatso hizkuntza, ez zelako irakaslea.

Hala eta guztiz ere, hasi ziren. Ezer gutxi ikasiagatik –Zenbakiak, agurrak eta hitz bakar batzuk–, gogo beroz gelditu ziren eta Feva (1)erremotoarekin(2) hasi zenean taldeko pertsona bat aukeratu zuten . Pertsona hori artikulu hau idazten ari da.
Gaur egun, nomalean euskara ikasi/irakatsi ahal dugu Euskal Etxean.

Euskara nire euskal etxean, Tandilen, eta nire bizitzan


Amerikara heltzen hasi zirenetik, Euskaldunek ez zuten inoiz bere herria ahaztu. Bere herria ez ezik, haien ohiturak ere ez. Haietako gehienek ez ziren oporretara etorri, beharrak eraginda baizik. Bakoitzak bizileku berrian euskeraz hitz egiten zion bere buruari, batzuek pixkanaka pxkanaka ahaztu zuten; beste batzuek, ordea, erabiltzeaz gainera, bestei irakatsi ere egin zieten.

Amerikan, euskeraz hitz egiten ez bazuten, ez zen gogo faltagatik, ez zen debekatuta zegoelako, gizabideagatik baizik, izan ere, hemen edonongo pertsonekin bizi behar zuten-eta euskaldunek.

Hala eta guztiz ere, Argentinako iparraldetik hegoalderantz euskal etxeak sortzen hasi ziren eta betidanik Euskal Herriko jaiak ospatu genituen, San Ferminak, esaterako.

Denborak ez gaitu bakarrik utzi inoiz eta konturatu gabe urteak bata bestearen atzean datoz azkar. Horrela amets askorekin etorri ziren gazte haiek, gurasoak bihurtu ziren eta laster aiton-amonak ziren. Gaur egunean hemen bizi garen euskaldun belanauldi guztiEk aukera paregabea dugu zeren Euskal Herritik ahal duten guztia egiten dute guk gure hizkunza ikasteko.

Zirraragarria da guretzat gure aitona-amonei euskeraz hitz egitea. Uste dut haiek bidean ez zutela hainbeste galdu pensatzen dutela gaur egunean.
Ene kasuan, aitarengatik hasi nintzen euskara ikasten.

Bere bizitza ez zen batere erraza izan. Inoiz ez zidan berari buruz hitz egin baina nik bihotzean sufrimendua ikusten nuen bere isiltasunean. euskara ikasterakoan arrazoia nuela konturatu nintzen eta berarekin elkartu ninduen euskerak. Nahiz eta berak ahaztu zuen, harro dagoela nik ikasten dudalako uste dut.
Euskera jakiteak poz handiak ekarri dizkit, ene sendia ezagutu nuelako, irakatsi ahal dudalako eta, gainera, ene arbasoei bere herriko zati bat itzuli nien.
Nik “Argentinan Euskeraz” programan ikasten dut, eta zorionez aurten programa honetako hogei urte ospatzeko literatura lehiaketa irabazi nuen. Idatzi nuen ipuinean kontatu nuen izeba eta bion artean sekretu bat geneukala, eta sekretu hori euskera zela. Zoriontsua sentizen naiz euskaraz jakitegatik eta, gainera, orain ene alabak ere ikasten ari dira.

Haize Hegoa euskal etxean, Montevideon


2009 urtarrila, Euskara Munduan programako barnetegia, Montevideon


Nire herrian euskal etxe asko daude, eta etxeetan euskal kultura zabaltzen dute. Haize hegoa da nire euskal etxea, eta Montevideoko euskal etxerik gazteena da.

Nahiz eta hasieran dantzak bakarrik egin, euskara iritsi zen nire euskal etxera 1997 urtean gutxi-gorabehera.

Uruguaiko bi neska, nire ahizpa Paola eta Lucia, Argentinara joan ziren eta parte hartu zuten euskara kurtsoan. Lehen Barnetegitik etorri eta gero, klaseak ematen hasi ziren, eta ni joan nintzen lehenengo kurtsoetara.

Euskal etxeko jendearekin (dantzariekin) egiten dira kurtso hauek baina gero beste pertsonak etorri ziren euskal etxera euskara ikasteko.
Urte batzuetan Paolak eta Luciak Argentinan ikasi zuten, eta gero, Euskal Herrira joan ziren irakasleak izateko. Orain biak irakasleak dira, eta beste mutil batek ere, Leonardok, EGA azterketa egin zuen, eta bere ere irakaslea da orain. Beraz, hiru irakasle ditugu hemen.

Duela gutxi hitzarmena egin zen HABErekin eta horregatik euskara Unibersitatera iritsi zen. Euskaldun eskola batean eta nire euskal etxean ere euskara-klaseak daude.

Euskal udalekuak ere egiten ditugu, eta euskal etxeko beste lagun batzuekin gauzak antolatzen ditugu: jokoak, txapelketak, erakusketak, etab. Eta euskara beti agertzen da.

Aurten hasi gara Karina eta biok klaseak ematen umentzat eta oso ondo ateratzen ari dira: Karinak txikiei ematen dizkie klaseak eta nik, gazteei.

Viedman, Patagonia


1900 urte aldean Europatik Argentinara euskaldun asko iritsi ziren, eta lurralde zabal honetan leku desberdinetan errotu ziren.
Euskaldun batzuk hiri handietan bizi ziren. Hor Euskal Etxeak sortu zituzten, euskaraz hitz egiteko leku berezia izango ziren. Herri txikietan edo landan gelditu ziren beste euskaldun batzuek lana bertan aurkitu zuten.
Familia gutxik irakatsi zieten euskara seme-alabei.

Urtea joan urtea etorri, beren ondorengoek hitz batzuk, abestiak edo esaldi maitekorrak esaten zizkigutela gogoratzen dugu.
Orain Argentinan Euskaraz edo Euskara Munduan programek gure arbasoen hizkuntza ikasten hastea ahalbidetu digute.

Viedman, adibidez, pertsona helduek eta gazteek euskera ikasi nahi dute.
Komunitate hauetan Zentro Baskoa dago eta euskara-klaseak antolatu ditu. Gainera, euskaraz abesten duen koru bat osatu du euskal kultura eta euskera zabaltzeko.
Helburu horrekin, urtean bi edo hirutan, ordu beteko irratsaioa antolatzen du.

Zentro baskok bere bazkideei hilero buletina banatzen die komunikatzeko.
Hor albisteak eta euskarazko agurrak, esaldi arruntak, zenbakiak eta abar ematen dizkie entzuleei euskera ikasteko.

General Rodriguezen


General Rodriguez-en, orain dela hamaika urte Euskal Etxea sortu zen eta harekin euskara-ikastaroak ere bai. Harrezkeroztik beti izan ditugu ikastaroak. Bi euskara-talde daude: Umeentzat eta helduentzat.
Apirilaren lehenengo egunean hasten dira ikastaroak, abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen Egunean, bukatzeko. Urtero jai berezia antolatzen dugu ospatzeko. Esate baterako, klasean egiten ditugun bideoak, dramatizazioak, dantzak, olerkiak, euskaraz karaokea, denon aurrean aurkezten ditugu.

Astero “EUSKALDUN ORDUA” irratsaioan – ordu bateko saioa da- Martinek eta Ana Laurak euskararen alde hitz egiten dute; eta, zorionez, jende askok entzuten du saio hori gure herrian.
Urtero Euskal aste nazionala ospatzeko zenbait lehiaketa antolatzen dituzte, eta guk beti parte hartzen dugu. Adibidez, pasadizo lehiaketa, amodiozko gutunak, errezetak, euskararen aldeko idazlanak, bideoak. Egia esateko sari batzuk jaso ditugu.
Gure Euskal etxean euskarazko filmak ere proiektatzen ditugu.

Azkenik, Herria da gorputza, hizkuntza bihotza da, eta gure Euskal etxean euskararen taupadak sentitzen ditugu.

Txilen euskaraz?



Santiago de Txileko euskal etxea



Euskarari dagokionez, Txileko egoera oso berezia da. Nahiz eta euskal presentzia nabaria izan, oso jende gutxik ikasi nahi du euskara.

Momentu honetan ia ikasle guzti-guztiek ez dute harremanik Santiagoko Euskal Etxearekin edo ez dute euskal jatorririk.
Orain dela urte batzuk unibertsitate batzuetan euskal kultura klaseak ematen ari dira. Klase hauek Eusko Jaurlaritzaren ekimena dira euskal kultura jakinarazteko.
Beharbada klase horiengatik edo Boga sistema implementazioarengatik azken bi urteotan ikasleen kopurua handitu egin da.


BOGA sistemaren bidez irakaskuntza oso laguntza handia izan da, eta ikasleak motibatu ditu. Baina oraindik asko falta zaigu euskarari dagokion lekua emateko gure Euskal Etxean.

Nire esperientzia Euskal Erria euskal etxean, Montevideon


Posible al da euskara ikastea Euskal Herritik kanpo?? erantzuna da bai, posible da, eta gainera beste kontinenteetatik. Orain dela 20 urte hasi zen Argentinan egitasmo bat euskara ikasteko, programa hori “Argentinan Euskaraz” deitzen zen.

Oso esperientzia interesgarria izan zen programako kideentzat eta proiektu hori Euskara Munduan-en hazia da, adibidez Montevideon EGA duten hiru pertsona daude, Argentinan Euskaraz programako aurreko kideak dira. Euskara Munduan-en helburua da euskara zabaltzea mundu osoan, eta edozein lekutan bizi diren pertsonak proiektuko kideak dira. Euskara Munduan-ek dauzka Kolombiako, Uruguaiko, Argentinako, Txileko, Peruko, Brasilgo eta ez dakit nongo kideak, eta bere sistema erosoa da: astero, saio berria agertzen da eta saio berri honek dauka azken lana. Beharrezkoa da azken lana bidaltzea ikasleari. Plataforman daude ariketa asko egiteko, entzumenak, bideoak eta mota askotako jarduerak.

Urtero bi aldiz egiten ditugu barnetegiak euskaraz bizitzeko, eta saioak praktikatzeko, baina uste dut euskara erabiltzeko direla barnetegiak. Bai, posible da euskaraz bizitzea Hegoamerikan. Ni Euskara Munduan-eko kidea naiz eta orain arte zoragarrizko esperientzia izan da.

Euskara HIru Errekan, Tres Arroyosen


Betidanik jakin dugu euskaldun asko direla Tres Arroyosen, baina sekula ez dira leku batean elkartu. Hala eta guztiz ere, mila bederatziehun eta larogeita hemeretziko maiatzean biltzar batetik sortu zen lehenengo Euskal Etxea, HIRU ERREKA izenekoa.

Gero, jadanik, bi mila eta hiruan Mar del Platan bizi zen mutil bati deitu zioten Euskal Etxeko zuzendariek. Mutilak lan egiteaz gain euskara ikasten zuen. Gainera, mutila giharduna eta erakargarria omen zen (ez dakit orain).

Dena den, mutila Tres Arroyosera itzultzekotan omen zen. Urte horretatik ere HABEko plataforman ikasten hasi zen. Honela astero-astero euskarazko saio bat egiten hasi zen. Horretaz gain, astebururo irratiko programan egiten zuen euskarazko atala. (Zenbakaitz…..radio vasca deitzen da). Kolektibitate festan ere parte hartzen zuen euskarari buruz kontuetan eta klaseak zabaltzeko.


Ekintza guztiek zabalkunde handia izan zuten.

Hala Euskal Herritik itzuli orduko Chavesko jendeak ere deitu zion baita euskara irakasteko.

Aurten egingo dugu lehen kurtsoa txikientzat.
Bueno, hau da, labur-labur esanda, nire euskal etxean euskarak izan duen historia.

Kleopatra


Asko izan da idatzi eta egin dena Kleopatraren ohiz kanpoko adertasunaren gainean. Hala eta guztiz ere, aurkitu diren garai hartako marrazkien eta grabatuen arabera, bere edertasuna ez zen fisikoan oinarritzen, nortasunean baino.

Eta orain bitxikeria bat kontatuko dizuet. Bigarren mundu gerraren bitartean, Britainia Handiko armadak talde berezi bat zeukan SOE deitutakoa (special operations executive). Taldea sortu zen erresistentzia egiteko naziek okupatuta zeuden herrialdeetan, eta bere ekimenen artean pasaporte faltsuen sorkuntza zegoen. Gaur egun arte mantentzen diren pasaporteen artean Adolf Hitlerrentzat egindako bat dago. Pasaporte honen sorkuntzaren zergatia ez dago argi, baina ikusi daitekeenaren arabera, egilearen edo egileen txantxa bat izan zen.

Horrela izan ote zen?


1810ko maiatzaren 25a oso egun garrantzitsua da argentinarrentzat: Revolución de Mayo (Maiatzeko Iraultza) gertatu zen
Egun horri buruz kontatzen dizkigutenak egia ote dira?
Egun euritsua zen. Mayoko plazan jendetza euritakoekin zegoen, bularrean zinta zuri eta urdin argiak zituzten, Frenchek eta Berutik banatu zizkietenak
Dirudienez, 1810ean pertsona aberatsek euritakoak zituzten, Europatik inportatzen zituztelako.

French eta Beruti zinta-banatzaileak ez ezik, iraultzaren aldeko asaldatzaileak ziren. Bere ekintzagatik “chisperos” deitu zieten.

Gazte horiek zintak bereizgarri moduan banatu zizkieten bizilagunei; zein koloretakoak ziren oraindik ez dakigu: zuri, gorri, edo urdinak omen ziren. Gainera, ez dago oso argi herrimugimendua edo kolpe militarra izan ote zen.

Sei gezur


Nik istorio oker bakarra ez, sei kontatuko ditut:
1- Cristobal Colon-en karabelak ez ziren hiru, bi baizik: La Pinta eta La Niña ziren karabelak, zeren eta Amerikaren aurkikuntzan parte hartu zuen beste itsasontzia “nao” bat zen, beste biak baino handiagoa den itsasontzi-mota bat. Maria Galanta zuen izena, baina, Colon-ek Santa Maria izena jarri zion.
2- Salem-go sorginak ez zituzten sutan erre: Sorginkeria kasuetan erabiltzen zen zigorra eman zieten, eta, urkatu egin zituzten.
3- Napoleon ez zen hain txikia: Izan ere, 1,68 m luze zen; gainera, bere etsai Wellingtongo dukea baino altuagoa zen.
4- Bikingoek ez zuten kaskorik erabiltzen, ezta adarrik ere: Gustav Malstrom margolariak 1820 urtean pintatu zituen hainbat koadrotan agertzen dira bikingoak kaskoak eta adarrak erabiliz; baina, hauxe da egia: Malstrom-ek horrelako kaskoekin pintatu zituen deabruaren antza izatea nahi zuelako.
5- Guillotina: Ez da frantziar asmakizuna, eta, asmatu zuena ez zen Ignace Guillotin; Guillotinek bakarrik exekutatzeko proposatu zuen. Erromatarrek dagoeneko ezagutzen zuten, eta, jakina, erabili ere egiten zuten.
6- Van Gogh-en belarria: Van Gogh-ek ez zuen belarria moztu, belarriaren zati bat baizik.

HIru gezur


1) Apolo bidaiari buruz esaten zuten Las Vegsetik 150 kilometrora filmatu zutela, basamortuan. NASAko eta ANPko eta Estatu Batuetako Militarrak, denak giltzapetuta, baina oso oroso zeuden. Oso ezaguna da Amstrong eta beste militarren artean Peachy Kennengatik sortu zen liskarra.
Peachy Keen Las Vegaseko dantzaria zen.

2) Argentinan. 1810eko maiatzaren 25ean ez zuen euria egiten, baina historia-liburuetan jendea agertzen da euritakoekin.

3) Denek dakite Jack The Ripper, Londreseko hiltzailea, Victoria Erreginaren medikua zela.

Uruguaiko uholderik txarrenak


1959ko uholdeak Uruguaiko historiako txarrenak izan ziren. Uruguaiko zerua estalita zegoen. Partikula asko iritsi zen AEBetatik (Amerikako Estatu Batuak).
Han bonba atomikarekin frogak egiten ari ziren Atlantiko itsasoan. Haiek inoiz ez zuten esan hori egin zutela.
Hodeiak handiak ziren, eta Uruguain eta Brasilgo hegoan geratu ziren. Horregatik, euria egin zuen bost hilabetez.

Apirilean hasi zen euria, Dr. Alberto de Herrerari (buruzagi politikoa) lur ematen ari zirenean.
Uruguain ez zegoen ez fruiturik, ez barazkirik, eta herria bakarrik eta isolatuta zegoen, hegazkinek ezin zuten hegal egin.

Jende guztiak laguntza eman zien etxerik gabe geratu zirenei. AEBek ere bidali zituzten gauzak laguntzeko.

Hwang Woo-su


2004 eta 2005 artean Hwang Woo-suk, Seulgo Unibertsitate Nazionaleko irakasleaK, bi artikulu argitaratu zituen Science aldizkarian. Artikulu haietan klonazioaren bidez gizakiaren enbor-zelula sortzea lortu zuela esaten zuen Hwang-ek. 2005ko azaroa arte Hwang bere eremuan munduko jakitun aitzindarienetako bat zela uste zuten. Baina geroko ikerketaren arabera, Hwang profesoreak esperimentu multzoa faltsutu zuen.
2006an datuak bidegabe erabiltzeagatik eta bioetika legea hausteagatik salatu zuten; hala ere, Koreako gobernuak ez zion galarazi klonazio-inbestigazioa egitea.
Gaur, profil baxuko ikerlaria da, Sooam Bioingeniaritza Ikertzeko Zentroan egiten du lan eta txerri-enbrioiak sortzeko programaren arduraduna da.

Trauko eta independentzia


Uff hau zaila da, baina ondo pentsatu behar dut.
Bueno, egia esan istorio hau elezahar bat da, baina jendeak egia dela uste du. Txiloe irla bat da eta hegoaldean dago.
Han jendeak “Traukoaren semea da” esaten die aitak ezagutu ez dituen haurrei.
Traukoa munstro antzekoa da, gizon txiki eta itsusia, baina bere begien begirada magikoa da, eta begiradagatik emakumeak limurtzen ditu. Bueno istoria polita da, baina ez du zentzurik gai nagusiarekin. Jajjaj bueno gogorazen dut guk oker handia dugula. Guk, txiletarrok, gure indepentzia ospatzen dugu irailean- 1810ko irailearen 18an-, baina 1818ko otsailaren 12an aldarrikatu zen gure independentzia.
Baina zergatik ospatzen dugu iralean Txileko aberri eguna?
1810ko irailaren 18 an izan zelako Lehen gobernu-batzordea, eta orduan eman zelako gure lehen pausoa Indepentzia bidean.

Argentinako bandera


Aspalditik gaur egun arte, Argentinako bandera Belgranok asmatu zuela esan da, eta egia da, baina banderadiferentea zen, , garai horretan, beste kolore bat zuen eta. Gainera, badirudi, ez zuela eguzkirik.
Orduan zer gertatu zitzaion banderari? Bueno, hau bertsio estraofiziala da (eta, benetakoa, jakina!): Belgranok asmatu zuen bandera ez zen zeru-kolorekoa, ez zen urdin argia, urdina baizik. Banderaren erdian eguzki bat ere egin zuen, baina izpirik gabea.
Azken batean banderak bi tira urdin (goian eta behean) eta erdigunean zuria, eguzki borobil batekin omen zituen.
Gero, San Martinek Andeetako kanpainarietarako hartutakoan kolorea eta beste gauza batzuk aldatu omen zizkion.
Esten dutenez, San Martin “Lautaroren Logia”koa zen eta horregatik bihurtu zuen urdin argia edo zeru-kolorekoa. Eta gero eguzkiari izpiak jarri zizkion.
Hala eta guztiz ere, banderak antzekoak dira. Ez dut uste San Martinek asmo txarrik izan zuenik, agian, bandera aldatzea hobeto iruditzen zitzaion.

Herritarren defentsa eta Ingelesen Inbasioak



Ingalaterra Frantziaren kontrako gerla napoleonikoetan zebilen XIX. mendearen hasieran.
Horregatik, Espainiaren kontrolpean zeuden Amerikako lurralde zabalek garrantzi ekonomiko eta estrategikoa hartu zuten Britainia Handiarentzat.
Ingalaterrarentzat garrantzi handia zuen koloniak lortzeak, boterea izugarri handituko baitzuen.
1806 eta 1807 urteetan ingelesek bi aldiz Río de la Platako kolonia espainiarrei erasoa jo zieten. Hauek dira Ingelesen Inbasioak.
1806an, 45 egunez britainiarrek Buenos Airesen hiria hartu eta gero, Santiago Liniersek Buenos Airesetik kanpora bota zituen. Gertaera horri Errekonkista deitzen zaio.
1807an ingelesak Buenos Aires berriro hartzen saiatu ziren. Hala ere, ez zuten lortu, indar armatuek ingelesei uko egin zieten.
Hiriaren babes-indarrak ez zituzten Espainiako erregearen zerbitzura hiriko tropa ofizialak bakarrik osatzen, herriko borondatezko miliziak baizik.
Talde militar hori oso ondo antolatua zegoen eta Patrizio-eregimenduaren jatorria da.
1807ko ondorengo gertaeretan lehen aldiz, herriaren borondatea nagusitu zen erregearen borondatearen aurrean. Nahiz eta erregeak Erregeordea izendatu zuen , Buenos Airesko biltzarrEan auzokoek kargutik kendu zuten eta Santiago Liniers aukeratu zuten horretarako.
Gertaera horri Defentsa deitzen zaio.
Herritarren erresistentziak eta parte-hartzeak Errekonkistan eta Defentsan lider kreoloen boterea eta ospea handitu zituzten.
Bi gertaera hauek Argentinako kulturan, 1810eko Maiatzaren Iraultzaren aurrekari hurbilak dira eta Argentinako Independentziaren prozesuaren hasiera.
Ingeles inbasioen irudi zabalena herritarren defentsa da: herrikoek teilatuetatik olio irakina botatzen zieten britainiarrei.
Historia pasarte hau oso ezaguna da. Hala eta guztiz ere ez da guztiz egia.
Hona hemen zergatik uste duten askok ez zietela olio irakina botatzen, ura baizik.

Oliba olioa Andaluziatik ekartzen zuten.
Amerikako oliba ugalketa eta produkzioa hain ugaria bihurtzek urduritu egin zituen espainiarrak, eta horregatik, Karlos III-k Amerikako oliba-produkzioa errausteko agindu zuen.