20110404

Buenos Airesko obeliska, Argentina




Gure herriko ikur sinbolikoak Buenos Airesko Cabildoa eta Obeliskoa dira, besteak beste.
Colonia garaian Espainiako erreinuaren egoitza izan zen Cabildoa. 1776an Buenos Aires
Abertzaleek 1810 urtean Maiatzako Iraultzan, lehenengo gobernu batzordea eratu zuten. Eraikuntzak birmoldaketa asko izan zuen 1940 arte. Geroztik, kanpoko itxura ez du aldatu. 1933an Monumentu Historiko Nacional izendatu zuten. Gure herriko independentziaren lekuko arkitektonikoa da.


9 de Julio eta Corrientes kaleetan, Errepublika Plazan kokatu dagoen obeliscoa Bs As hiriko ikurra eta Monumentu Nazionala da. Alberto Prebisch arkitektoaren proiektua izan zen, hala ere, Alemaniako enpresa batek egin zuen. Zementuz eraikitako monumentuak itxura sinple eta geometrikoa du. 1936 urtean eraiki zuten, Buenos Aires hiriaren sorreraren laugarren mendeurrena ospatzeko.
Hogeita hamaika egun behar izan zituzten monumentua eraikitzeko. 67,5 metro neurtzen ditu eta tontorrean tximistorratza du. Oinarrian ate batez eta gailurrean 4 leihoz dago osatua . Obeliscoaren barruan 206 eskailera- harmaila daude tontorrera heltzeko. Oinarrian hormetako batean Baldomero Fernandez Morenoren olerki bat irakur daiteke.
Sarritan, Obelisko ingurua zenbait manifestazio edo bilkura egiteko erabiltzen da.
2007 urtean Obeliskoa Alemania eta Argentinako koloreekin apaindu zuten. 2005 urtean HIESaren aurkako egunean preserbatibo erraldoi batekin estali zuten. Ikusi irudian:

No hay comentarios: