20110330

Säo Paulo

sao paulo

20110328

Mendoza


Mendoza probintzia da. Cuyoko eskualdean dago, Argentinako mendebaldean. bere hiriburua Mendoza deitzen da, eta hor bizi naiz ni.
Hiri hau oso polita eta garbia da, beste hiru hirirekin “Gran Mendoza” eratzen du. Hiru hiri hauek dira: Godoy Cruz, Guaymallén eta Las Heras. lauren artean 1.000.000 biztanle dauzkate.

Jende berezia bizi da hemen baina, gero eta jende pobre gehiago dago. Aberatsak ere badaude, baina gutxi.
Gehiengoa hemengoa da, baina, txiletar, bolibiar eta perutar batzuk ere bizi dira hemen.
Hemen jaio zen Quino, “Mafaldaren” egilea, eta Argentinako aktore oso famatu batzuk ere bai.
Kale nagusia “San Martín” da, eta plaza nagusia “Independentzia”. Leku ezagunena “General San Martín” parkea da, eta monumentu “Cerro de la gloria” ere bai.
Zerbitzu guztiak daude: liburutegiak, postetxeak, kultur etxeak, anbulatorioak, ospitaleak, dendak ( batez ere zapata dendak), supermerkatuak, hotelak, gaztetxeak, zahar etxeak, autobusak, trenak, aireportua, hegazkinak, telefonoak, internet eta abar.
Hemen berdegune asko daude: plaza guztiak berdeguneak dira, gainera hiru parke handi daude.
Zinemak, dantzalekuak, tabernak eta kafetegi asko daude.
Laborantza oso garrantzitsua da hemen. Ardo-industriak indar handia du eta mahasti asko ditugu. Mendozako ardoa Argentinako ezagunena da.
Martxoan jaia oso inportantea ospatzen da: mahats- bilketa. Jende asko etortzen da eta erregina aukeratzen da.. Bi edo hiru egun irauten du. Etorri nahi?

Santiago de Surco


Santiago de Surco Liman dago. Barruti bat da. Zazpi barrutirekin egiten du muga: Ate, La Molina, Villa Maria del Triunfo, San Juan de Miraflores, Chorrillos, Surquillo eta San Borja. 42 kmko azalera du, eta klima 18º da.

Surcon Plaza nagusia oso handia da. Lorategi ederrak ditu. Plaza honetan, asteburuetan j zenbait jarduera egiten dituzte.

Santiago Apostol eliza eta udaletxea herriko plaza nagusian daude. La Vendimia plazatxoa ere badu. La Amistad Parkea handiena da. Besteak beste, honako hauek ditu: berdeguneak, plazatxoak, iturriak, haur jolasak, etab. Hor ezkontza zibilak egiten dituzte.

Surcok denetik du: gimnasioak, eskolak, anbulatoria, jatetxe asko, supermerkatuak eta hipermerkatuak (wong, metro, tottus, ere bar), zinemak, parkeak, merkataritza-zentroa handi-handi bat, bi museo (aeronautikoa eta urre-museoa) eta Ricardo Palma unibertsitatea. Nire ustez hauek falta zaizkio: antzokiak, kiroletako mendiak eta diskotekak.

Surcok 272.690 biztanle ditu. Gazte asko bizi dira barrutian
Ez da barruti industriala, bizitokia baizik. Jende dirudun asko bizi da. Ez dakit famatuak hor bizi diren, baina baietz uste dut.
Martxoan, Mendema festa ospatzen da. Jaialdi gastronomikoa izaten da eta oilar-borrokak ere izaten dira.

Irailean, turismo-astea ospatzen da eta abenduan auto zaharren erakusketa.