20110509
Autokritika pixka bat
Zorionez ala zoritxarrez Buenos Aires hiriak ez du euskal etxe bakarra; asko baizik. Nahiz eta gizarte berean bizi, euskal etxe bakoitzak helburu eta interes bereziak lortu nahi izaten ditu . Momentuz sei euskal etxe , agian datorren urtetan, interes-gatazkaren ondorioz, beste batzuk sortzeko aukera izango dugu ! Auskalo ! Ziur aski Buenos Aires hiriak San Pablok edo New Yorkek baino euskal etxe gehiago ditu.
Laurak Bat, Iparraldekoa, Eusketxe, Euskaltzaleak, Gure Echea, Juan de Garay Fundazioa . Nik esango nuke kantitateak ez duela kalitatea bermatzen baizik eta arazoak sortu. Gure Echea eta J. de Garay Fundazioak izan ezik, denek ematen dituzte euskara eskolak. Euskal etxe horiek urtero galdetzen diote beren buruari: zenbat ikasle lortuko dugu aurten?
Euskal etxe bakoitzak berrogei edo berrogeita hamar ikasle besterik ez ditu lortzen.. Dena den, ikasle asko euskal etxe batetik beste euskal etxera ibiltzen dira. Orain, XX Euskal Etxean, datorren urtean, ordea, YY Euskal Etxean. Zer dela-eta? Auskalo ! Ikasleak etxean bezala sentitzen dira zeren eta euskara eskoletan giro atsegina sortzen da beti, rakaslei esker, jakina. Hala ere, Euskal etxearen barneko arazoak ikasleei mina ematen dienez, beste euskal etxe batera ihes egiten dute, kulparik eta ikaslearik gabe.
Orain dela bospasei urte,euskal etxeen egoerari buruz mintzaten ari ginenean, izenik aipatuko ez dudan batek baieztapen interesgarria esan zidan: “Bi euskaldun, hiru iritzi. “. Dudarik gabe, bat nator iritzi honekin.
Hori da nire ikuspegia, barkatu, nahiko ezkorra, ezta?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario