Eskola guztietan ikasten dugu Colon Ameriketara heldu zenean, bi mundu elkartu zirela, baina gertaera hori ez zen Amerikan izan.
Espainiakoak Ameriketara heldu zirenean, munduko genozidio handiena gertatu zen.
Bi kulturak elkartu balira, hurbil biziko ziren eta biak haziko ziren, baina Ameriketan ez zen hori gertatu: kanpokoek izugarrizko basakeriaz hil zituzten aborigeneak, bertakoak.
Ez zuten errespetatu, ez haien erlijiorik, ez haien kulturarik. Kanpokoak nahi zuten gauza bakarra urrea eta aberastasuna zen.
Bi munduak topatzea oso ona izango litzateke, baina indarkeriarik gabe, gezurrik gabe, engainurik gabe.
Ziur aski norbaitek aurkituko zuen Amerika, jakina, baina XV. mendean kanpokoak ezin izan ziren hemengoen lekuan jarri. Ezin izan zuten ulertu haiek bezalako pertsonak zirela indigenak, eta Amerikan eraikita zegoen guztia suntsitu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario