20110509

Uruguaiko uholderik txarrenak


1959ko uholdeak Uruguaiko historiako txarrenak izan ziren. Uruguaiko zerua estalita zegoen. Partikula asko iritsi zen AEBetatik (Amerikako Estatu Batuak).
Han bonba atomikarekin frogak egiten ari ziren Atlantiko itsasoan. Haiek inoiz ez zuten esan hori egin zutela.
Hodeiak handiak ziren, eta Uruguain eta Brasilgo hegoan geratu ziren. Horregatik, euria egin zuen bost hilabetez.

Apirilean hasi zen euria, Dr. Alberto de Herrerari (buruzagi politikoa) lur ematen ari zirenean.
Uruguain ez zegoen ez fruiturik, ez barazkirik, eta herria bakarrik eta isolatuta zegoen, hegazkinek ezin zuten hegal egin.

Jende guztiak laguntza eman zien etxerik gabe geratu zirenei. AEBek ere bidali zituzten gauzak laguntzeko.

No hay comentarios: