20110509

Horrela izan ote zen?


1810ko maiatzaren 25a oso egun garrantzitsua da argentinarrentzat: Revolución de Mayo (Maiatzeko Iraultza) gertatu zen
Egun horri buruz kontatzen dizkigutenak egia ote dira?
Egun euritsua zen. Mayoko plazan jendetza euritakoekin zegoen, bularrean zinta zuri eta urdin argiak zituzten, Frenchek eta Berutik banatu zizkietenak
Dirudienez, 1810ean pertsona aberatsek euritakoak zituzten, Europatik inportatzen zituztelako.

French eta Beruti zinta-banatzaileak ez ezik, iraultzaren aldeko asaldatzaileak ziren. Bere ekintzagatik “chisperos” deitu zieten.

Gazte horiek zintak bereizgarri moduan banatu zizkieten bizilagunei; zein koloretakoak ziren oraindik ez dakigu: zuri, gorri, edo urdinak omen ziren. Gainera, ez dago oso argi herrimugimendua edo kolpe militarra izan ote zen.

No hay comentarios: