20110509
Azulen
Ez dakit zer gauza kontatuko dizudan! Ez dut aurreko istorioa bezala ezagutzen. Lurralde hauetara, iritsi zirenean, euskaldunek AEBetakoak bezain lan gogorrak egiten zituzten, hala ere, hizkuntza ez zuten zabaldu. Euskara kodigo moduan erabiltzeagatik galtzen hasi zen. Gure arbasoek haien seme-alabei ez zieten hizkuntza irakatsi, beste ohitura batzuk baizik. Pirinioetatik ekarritako ohiturarik, esate baterako, goizean goiz altxatzen ziren, lanera irten baino lehen arrautza frijituak urdaiazpikoarekin jaten zituzten gosaltzeko. Lan gogorra eta hitz gutxi.
-------------------------------
Herriko Euskal etxe batzuetan euskararen aldeko korrika egin zuten, eta euskalzaleek beste ekintza batzuk ere eskaini zituzten: “Mus” tailerrak, kantuak, janari tipikoak.
Azulen apurka-apurka gure “altxorra” garatzen ari gara. Astero klaseekin, dantzekin eta kantuekin. Urtero San Fermin jaialdian jende askok laguntzen gaitu ospatzen. Abenduaren 16an, hiriko egunean harro-harro desfilatzen dugu ikurrinarekin. Desfilea bukatu eta berehala, janari tipikoak, patata tortillak eta pintxoak saltzen ditugu plaza nagusian. Horretaz gain, urtean zehar argazki erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak antolatzen ditu gure euskal etxeak. Aurreko astean, Tandilgo Marcelino Irianni idazleak “Historia de los vascos en la Argentina” liburua aurkeztu zuen. Euskal Herritik nola eta zergatik iritsi ziren indigenen lurraldeetara, nola antolatu zituzten hiri berriak 1840tik Argentinan. Gomendatzen dizut.
Iaz, Bilbotik “Agerre teatroa” taldea iritsi zen Azulgo antzerki-lehiaketan parte hartzeko. Publikoarien iritziz, saria irabazi zuen taldeak. Alicia Itciaren ahizpak Picassoren Guernikari buruz eman zuen klasea bikaina izan zen. Koadroren deskribapena xehetasun handiarekin kontatu zigun.
Urtean zehar euskal kulturaren aldeko gauza berriak egiteak plazerra ematen digu denoi.
-------------------------------------
Buenos Airesen, Apirilaren 20an irekiko ditu ateak Nazioarteko Liburuaren Azokak.
Argentinako euskaldunek ere parte hartuko dute azokan. Euskal Herriko argitaletxeetako libururik erosi ahal izango dira, Argentinakoak ere bai. Horretaz gain, helburu nagusia herriko euskaldunen jarduerak erakustea izango da. Juan de Garay izeneko fundazioaren standean liburu batzuk aurkeztuko dituzte; “Cursillo de lengua vasca” besteak beste.
FEVAk herriko euskal etxe guztiak gonbidatu ditu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario