20110509

Herritarren defentsa eta Ingelesen Inbasioak



Ingalaterra Frantziaren kontrako gerla napoleonikoetan zebilen XIX. mendearen hasieran.
Horregatik, Espainiaren kontrolpean zeuden Amerikako lurralde zabalek garrantzi ekonomiko eta estrategikoa hartu zuten Britainia Handiarentzat.
Ingalaterrarentzat garrantzi handia zuen koloniak lortzeak, boterea izugarri handituko baitzuen.
1806 eta 1807 urteetan ingelesek bi aldiz Río de la Platako kolonia espainiarrei erasoa jo zieten. Hauek dira Ingelesen Inbasioak.
1806an, 45 egunez britainiarrek Buenos Airesen hiria hartu eta gero, Santiago Liniersek Buenos Airesetik kanpora bota zituen. Gertaera horri Errekonkista deitzen zaio.
1807an ingelesak Buenos Aires berriro hartzen saiatu ziren. Hala ere, ez zuten lortu, indar armatuek ingelesei uko egin zieten.
Hiriaren babes-indarrak ez zituzten Espainiako erregearen zerbitzura hiriko tropa ofizialak bakarrik osatzen, herriko borondatezko miliziak baizik.
Talde militar hori oso ondo antolatua zegoen eta Patrizio-eregimenduaren jatorria da.
1807ko ondorengo gertaeretan lehen aldiz, herriaren borondatea nagusitu zen erregearen borondatearen aurrean. Nahiz eta erregeak Erregeordea izendatu zuen , Buenos Airesko biltzarrEan auzokoek kargutik kendu zuten eta Santiago Liniers aukeratu zuten horretarako.
Gertaera horri Defentsa deitzen zaio.
Herritarren erresistentziak eta parte-hartzeak Errekonkistan eta Defentsan lider kreoloen boterea eta ospea handitu zituzten.
Bi gertaera hauek Argentinako kulturan, 1810eko Maiatzaren Iraultzaren aurrekari hurbilak dira eta Argentinako Independentziaren prozesuaren hasiera.
Ingeles inbasioen irudi zabalena herritarren defentsa da: herrikoek teilatuetatik olio irakina botatzen zieten britainiarrei.
Historia pasarte hau oso ezaguna da. Hala eta guztiz ere ez da guztiz egia.
Hona hemen zergatik uste duten askok ez zietela olio irakina botatzen, ura baizik.

Oliba olioa Andaluziatik ekartzen zuten.
Amerikako oliba ugalketa eta produkzioa hain ugaria bihurtzek urduritu egin zituen espainiarrak, eta horregatik, Karlos III-k Amerikako oliba-produkzioa errausteko agindu zuen.

No hay comentarios: