20110509

Rio Cuarton


Ez da datu berria euskal diasporakoak garenontzat behintzat, euskal kulturaren alde ekintza ugari egiten direla munduko euskal etxe guztietan, eta, Rio Cuartokoa ez da salbuespena.

“Gure Ametza” euskal etxeko bazkideek, azken urteotan, ekintza asko antolatu dituzte, batez ere, euskararen alde. Ekintza horietako bat da urtero egiten duten “Euskararen Jaia”; iaz, adibidez, abenduaren 3an, “Euskararen Nazioarteko Eguna” ospatzeko jaia antolatu zuten. Antolatzaileek esan digutenez, duela 7 urte hasi ziren euskararen eguna ospatzen, eta, ekintza desberdin bat egiten saiatzen dira urtero.
Honetaz gain, jakin dugu aurten Barnetegia antolatu dutela. Diasporako ikasle-irakasle direnentzat urtean bitan egiten diren barnetegietako bat, kasu honetan, udakoa. Argentinakoak ez ezik, Uruguai, Txile, Colonbia, Brasil eta Peruko ikasle-irakasleak ere joaten dira barnetegietara; baita Euskal Herriko irakasleak ere.

No hay comentarios: