20110509
Euskara nire euskal etxean, Tandilen, eta nire bizitzan
Amerikara heltzen hasi zirenetik, Euskaldunek ez zuten inoiz bere herria ahaztu. Bere herria ez ezik, haien ohiturak ere ez. Haietako gehienek ez ziren oporretara etorri, beharrak eraginda baizik. Bakoitzak bizileku berrian euskeraz hitz egiten zion bere buruari, batzuek pixkanaka pxkanaka ahaztu zuten; beste batzuek, ordea, erabiltzeaz gainera, bestei irakatsi ere egin zieten.
Amerikan, euskeraz hitz egiten ez bazuten, ez zen gogo faltagatik, ez zen debekatuta zegoelako, gizabideagatik baizik, izan ere, hemen edonongo pertsonekin bizi behar zuten-eta euskaldunek.
Hala eta guztiz ere, Argentinako iparraldetik hegoalderantz euskal etxeak sortzen hasi ziren eta betidanik Euskal Herriko jaiak ospatu genituen, San Ferminak, esaterako.
Denborak ez gaitu bakarrik utzi inoiz eta konturatu gabe urteak bata bestearen atzean datoz azkar. Horrela amets askorekin etorri ziren gazte haiek, gurasoak bihurtu ziren eta laster aiton-amonak ziren. Gaur egunean hemen bizi garen euskaldun belanauldi guztiEk aukera paregabea dugu zeren Euskal Herritik ahal duten guztia egiten dute guk gure hizkunza ikasteko.
Zirraragarria da guretzat gure aitona-amonei euskeraz hitz egitea. Uste dut haiek bidean ez zutela hainbeste galdu pensatzen dutela gaur egunean.
Ene kasuan, aitarengatik hasi nintzen euskara ikasten.
Bere bizitza ez zen batere erraza izan. Inoiz ez zidan berari buruz hitz egin baina nik bihotzean sufrimendua ikusten nuen bere isiltasunean. euskara ikasterakoan arrazoia nuela konturatu nintzen eta berarekin elkartu ninduen euskerak. Nahiz eta berak ahaztu zuen, harro dagoela nik ikasten dudalako uste dut.
Euskera jakiteak poz handiak ekarri dizkit, ene sendia ezagutu nuelako, irakatsi ahal dudalako eta, gainera, ene arbasoei bere herriko zati bat itzuli nien.
Nik “Argentinan Euskeraz” programan ikasten dut, eta zorionez aurten programa honetako hogei urte ospatzeko literatura lehiaketa irabazi nuen. Idatzi nuen ipuinean kontatu nuen izeba eta bion artean sekretu bat geneukala, eta sekretu hori euskera zela. Zoriontsua sentizen naiz euskaraz jakitegatik eta, gainera, orain ene alabak ere ikasten ari dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario