20110509

Argentinako bandera


Aspalditik gaur egun arte, Argentinako bandera Belgranok asmatu zuela esan da, eta egia da, baina banderadiferentea zen, , garai horretan, beste kolore bat zuen eta. Gainera, badirudi, ez zuela eguzkirik.
Orduan zer gertatu zitzaion banderari? Bueno, hau bertsio estraofiziala da (eta, benetakoa, jakina!): Belgranok asmatu zuen bandera ez zen zeru-kolorekoa, ez zen urdin argia, urdina baizik. Banderaren erdian eguzki bat ere egin zuen, baina izpirik gabea.
Azken batean banderak bi tira urdin (goian eta behean) eta erdigunean zuria, eguzki borobil batekin omen zituen.
Gero, San Martinek Andeetako kanpainarietarako hartutakoan kolorea eta beste gauza batzuk aldatu omen zizkion.
Esten dutenez, San Martin “Lautaroren Logia”koa zen eta horregatik bihurtu zuen urdin argia edo zeru-kolorekoa. Eta gero eguzkiari izpiak jarri zizkion.
Hala eta guztiz ere, banderak antzekoak dira. Ez dut uste San Martinek asmo txarrik izan zuenik, agian, bandera aldatzea hobeto iruditzen zitzaion.

No hay comentarios: