Betidanik jakin dugu Argentinan, AEBetan (Amerikako Estatu Batuetan) euskaldun ugari egon direla. Euskal Herritik Argentinara XIX.mendean gazteen migrazio izugarria gertatu zen. Hain garrantzitsua izan zenez, apezpikuei eta agintariei kezka handia eragin zien. AEBetan ez bezala, Argentinan euskara gehiago galdu zen XX.mendean.
Mende haren hasieran, irakasle ospetsu eta berezi batzuek euskara irakasten zuten. Espainako gerla zibilEan, 1936-1939 urteetan, arrazoi politikoak zirela medio atzerrira etorri ziren Argentinara euskaldun jakintsuak, esate baterako, Archanko Pablo, Arregi Aitor, Arza Antton, Ganboa Jokin, Lopez Mendizabal Ixaka, eta beste batzuk. Heldu zirenean, euskara irakasten hasi ziren, eta haiei esker sortu zen Euskaltzaleak 1940an.
Euskaltzaleakera heldu nintzen 1975ean. Urte hartan, euskal komunitatean zein zen euskara ikaskuntzaren egoera adieraziko dut eta neure esperientzia kontatuko dizut.
Ez geneukan ia euskara irakaslerik, euskaldun zahar eta euskaltzale batzuk baizik. Bulegariak, artisauak, esku-langileak, oso jende jatorra, baina irakaskuntzaren didaktika ezagutzen ez zuena.
Garai hartako nire lehen irakaslea, bizpahiru hilez bakarrik, Nazabal izan zela gogoratzen dut. Laster gaixotu zen eta ikastaroa utzi zuen.
Mementu horretan ikasle batzuek ikastaroak hartu zituzten. Bingen Agirre, Peio Mari Aranoa, Alfredo Campos, Magdalena Sartore eta Susana Markotegik, nagusiki. Azken hiru pertsona hauek metodologia didaktikoa erabiltzen zuten irakaskutzarako, eta material didaktiko berriaren bila ibili ziren.
Denok oso adi egon ginen Euskaltzaindiak eskaintzen zizkigun euskara batuaren aurrerapenei.
Magdalena, Susana eta Alfredo oso langile, trebe eta jatorrak izan ziren eta nik asko aprobetxatu nituen haien klaseak. Hamar urtez eutsi zion jarduera honi Euskaltzaleak erakundeak, ikasleak gero eta gehiago ziren.
Hala eta guztiz ere, Buenos Airesen, hiriburuan bakarrik gertatu zen hori. Argentinako euskal komunitatearentzat, probintzia barruko euskal komunitatearentzat, nahikoa ez zen talde honen euskalduntzeko lana, beren ahalegina Argentinako euskaletxe guztietara ezin zen heldu eta.
1987an. gutxi-gorabehera (zalantza daukadalako), Jose Antonio Ardanza Lehendakariak Argentinara bisita egin zuenean, Komunitatearen pertsonak gonbidatu zituen bilera batera. Eusko Jaurlaritzako turismo eta kultura-sailburua, Joseba Arregi Aranburu, berarekin zegoen memento hartan. Andres Maria Irujo Ollo senarra eta ni, euskarari buruz hizketan aritu ginen haiekin.
Euskara berreskuratzeko lan gogorra egiten ari ziren Euskal Herrian. Neke eta diru asko ematen zutela horretarako esan genien.
Bat-batean, gogoz esan nien euskara ez galtzeko lan gogorra egin behar zuela; Euskal Herrian hiru miloi biztanle besterik ez zirela, eta Argentinan, ordea, biztanleen %10ek euskal sustraiak zeuzkatela, Euskal Herrian adina euskaldun.
Guk euskara asko maite genuen eta irakasteko ez genuen tresnarik, irakaslerik, laguntza eskatu genion senarrak eta biok euskarari eusteko Argentinan. Neke horrek Euskal Herriko emaitza bikoiztuko zuen euskara berreskuratzeko. Ardantza lehendakariak arreta handiz entzun zuen.
Hori entzunda, beharbada, ondo iruditu zitzaiolako, Argentinan euskara-irakasle izango zirenentzat programa bat abian jarriko zutela agindu zigun. Hori erronka hori!
Badirudi, Josu Legarretak esanda, euskara programa egiteko “datorrena datorrela”, Eusko Jaurlaritzako lankideei esan ziela. Gonzalez Txabarri etorri zen Argentinara, euskal etxeetako euskararen egoerari buruzko ikerketa egitera.
Hori ikertu ondoren, Eusko Jaurlaritzak 1990ean erabaki zuen Argentinan Euskaraz Programa antolatzea.
Hasieran, oso gazteak izan ezik, beste guztiak ezin ginen sartu ikastaroetan. Hala eta guztiz ere, urte batzuk pasa dira eta gaur egun adina ez da traba, eta azkenean denok lortu dugu ikastaroen parte hartzea.
Horregatik oso pozik gaude programan, euskara ikasi eta irakatsi ahal dugulako. Hau da Argentinan Euskaraz programari buruz nire ikuspegia.
20110509
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario