20110509

Bingoa euskaraz, Rosarion


Rosarioko Euskal Etxean jokatzea gustatzen zaion jende asko dago (ez dakigu hori ona den jeje) eta ideia ona bururatu zitzaigun.
Gazte taldearekin bildu eta euskara zabaltzeko bingo bat egingo genuela pentsatu genuen.
Horregatik kartoiak, zenbakiak eta lapitzak prestatu genituen: gure ezagunak (aiton-amonak bereziki) gonbidatu eta kafea prestatu genuen arratsalde batean. Bingoan, zenbakiak lehen euskaraz eta gero gazteleraz esan genituen, eta irabazleak, bingo oihukatu eta gero, esan genien zenbakiak euskaraz esan behar zituela. Horrela gonbidatuek zenbakiak ikasi eta tarte atsegina pasa zituzten.
Nire amak eta nire amonak gauza batzuk irabazi zituzten! Jendeak esan zuen araturik zegoela baina badakit ezetz! jejeje. Hala ere, jendeari gustatu zitzaion eta beste bat egiteko eskatu ziguten. Orduan, aurten berriro egingo dugu! Ea ohitura bihutuzen den!

No hay comentarios: